“CUBA-VENEZUELA: ALBA JAIO
DA” KANPAINA (2006-2007)
Egindako ekitaldi publikoak
Kontzertua, kanpainaren bukaeran:
2007ko irailaren 21ean, "Cuba-Venezuela:
ALBA jaio da" kanpainaren bukaeran, ALBA (Alternativa
Bolivariana para los Pueblos de América) proiektuarekiko
elkartasun kontzertu jendetsua ospatu zen, Bilboko KAFE
ANTZOKIAn. Musikariak honako hauek izan ziren: TTAKUNARIN
(Txalaparta), KAREL GARCIA (Trobalari kubatarra), SONORA
SONERA (Son kubatarra) eta TAMBORES DE MI PUEBLO (Musika
afro-venezuelarra)
Informazio
eta argazki gehiago
Kontzertuaren
bideoa
Elkarrizketa-bideoa:
kontzertua eta kanpainaren azalpena
Bideoforumak:
2006
Apirilak 25, 26 eta 27: Kubari, Venezuelari eta ALBAri
buruzko bideoforum-zikloa “La Bolsa” Zentro
Zibikoan. Bilbo.
Maiatzak 9, 10 eta 11: Kubari, Venezuelari eta ALBAri
buruzko zikloa. Zorrotzako Gaztetxea. Kubari buruz egindako
jardunaldi-esparruaren barruan (maiatzak 8tik 14ra).

Urriak 9, 10 eta 11: Kubari, Venezuelari eta ALBAri
buruzko bideoforum-zikloa Punta Galeako Txorimalo gaztetxean.
Urriak 17: Kubari buruzko bideofouma Getxoko Itzubaltzeta
Gaztetxean.
Urriak 24: Venezuelari buruzko Bideoforuma Getxoko
Itzubaltzeta Gaztetxean.
Azaroak 9: Kubari buruzko Bideoforuma Leioako Udondo
Gaztetxean.
Azaroak 23: Venezuelari buruzko bideoforuma Azpeitiako
Sindikatu Zaharrean.
Azaroak 28, 29 eta 30: Kubari, Venezuelari eta ALBAri
buruzko bideoforumak Sestaoko liburutegian
2007
Otsailak 15: Venezuelari buruzko bideoforuma Getxoko
Ezker Batua-Berdeak-en lokalean.
Otsailak 22: ALBAri buruzko bideoforuma Getxoko Ezker
Batua-Berdeak-en lokalean.
Otsailak 28: Venezuelari buruzko bideoforuma Durangoko
Pinondo Etxean.

Martxoak 1: ALBAri buruzko bideoforuma Durangoko Pinondo
Etxean.
Martxoak 5: Venezuelari buruzko bideoforuma Basauriko
Ibaigane Kultur Etxean.
Martxoak 23: Venezuelari buruzko bideoforuma Errekaldeko
Kukutza Gaztetxean (Bilbo).
Martxoak 30: ALBAri buruzko bideoforuma Errekaldeko
Kukutza Gaztetxean (Bilbo).
Hitzaldiak:
2006
Maiatzak 3: Jose Manzanedaren hitzaldia (Euskadi-Cuba-ko
eta “La puebla” Zirkulu Bolibartarreko kidea)
TeleSur-aren gainean. EHUko Informazio Zientzien Fakultatean
antolatutako prentsa-alternatiboaren gaineko jardunaldi-esparruaren
barne (maiatzak 2, 3 eta 4).

Maiatzak 8: Kubaren eta Venezuelaren arteko elkarlanari
buruzko hitzaldia Lazaro Oramas-en (Euskadi-Cuba) eta
Yoana Iturain-en (“La Puebla” zirkulu bolibartarra)
eskutik. Lasarten maiatzaren 8tik 14ra antolatutako
Aste Internazionalistaren esparruaren barruan ( Askapenak,
Komite Internazionalistak, SOS Racismok, amigos de la
RASDk eta Xirimiri Elkarteak antolatutakoa, hain zuzen).

Azaroak 23: Venezuelari bruzko hitzaldia : “¿Hacia
dónde va Venezuela?” Yolanda Rojas-en eskutik
(Bilbon Venezuelako Errepublika Bolibartarraren Kontsul
Orokorra).

Abenduak 2: Venezuelari buruzko hitzaldia Iñaki
Legardaren eta Carme Benaigesen eskutik (2006ko udan
Venezuelan brigadista izandakoak). Euskadi-Cubako lokalean
(Bilbo)
Abenduak 13: ALBAri buruzko hitzaldia ("Cuba y
Venezuela: El ALBA de los pueblos"). Vilbia Collazo
eta Annet del Rey (Ministerio para la Inversión
y Colaboración Extranjera de Cuba) eta Mercedes
Martínez (Ministerio de Relaciones Exteriores
de Cuba). “La Bolsa” (Bilbo).
2
bideo: Mercedes Martinez-en hitzaldia (MINREX)

2007
Urtarrilak 29: Hitzaldia diapositibekin Iñaki
Legardaren eta Carme Benaigesen eskutik (206ko udan
Venezuelan Brigadista izandakoak). Bilboko La Bolsa
Zentro Zibikoan.
Apirilak 25: TeleSur-ari buruzko hitzaldia: “TeleSur:
la voz de los pueblos del Sur” Pascual Serranoren
eskutik (kazetaria eta TeleSur-eko aholku-kontseiluko
kidea). Hika Ateneoan.

Etorkizuneko
Jarduera Nagusiak:
Bideoforoez,
hitzaldiez eta kontzertuaz gain, beste hainbat ekimen
burutu ziren kanpainan:
Bi
web orri editatzea: Bi web orri editatu ziren,
egunero berritzeko. Batek Cubari buruzko informazio
alternatiboa ematen duen (www.euskadicuba.org)
eta besteak Venezuelari buruzkoa (www.circulolapuebla.org).
Proiektua bultzatu duten erakundeei buruzko informazioa
ere dago web horietan.
KONPAI-BOLIVAR! aldizkaria: Kanpainan, bi aldizkari
argitaratu ziren batera, hiru hilean behin, Cubako (KONPAI)
eta Venezuelako (BOLIVAR!) errealitateei buruzko informazioa
emateko. Biak ale bakarrean lotuta atera ziren kalera,
bi herrien arteko integrazioaren ikur, eta erdian orri
bikoitz komuna zegoen kanpainari eta ALBAri buruz.
Kanpainaren
datuak
Kanpainaren
testuingurua:
Venezuelako
eta Cubako iraultzek eta gobernuek gaur egunean duten
batasuna Latinoamerikako kontinentearen aldaketa-prozesuaren
muina da, eta erritmo bizian egiten du aurrera proiektu
neoliberal handiaren aurrean. Hainbat alderdi ditu bere
baitan proiektu neoliberal horrek: ALCA, TLCA, Kolonbia
Plana, Puebla-Panama Plana eta abar.
Ameriketarako
Alternatiba Bolivartarra (ALBA) Hugo Chávez
presidenteak egindako proposamena da, Estatu Batuek
bultzatutako ALCA proiektuari (Amerikako Merkataritza
Librearen Akordioari) erantzuteko. ALCA nazioz gaindiko
kapitalaren interesez arduratzen da, eta ondasunen,
zerbitzuen eta inbertsioen merkataritza guztiz liberalizatzea
nahi du. ALBAk, berriz, pobreziaren eta gizarte-bazterketaren
kontra borroka egiten du, nazioen arteko lankidetza
sustatzen du garapen ekonomikoko asimetriak orekatzeko,
eta garapen endogenoa bultzatzen du pobrezia desagertzeko
eta gizarteko eta lurraldeko desberdintasunak konpontzeko.
ALBAren printzipioak Latinoamerikako elkartasuna eta
batasuna dira.
Cuba eta Venezuela ALBAren garapen-bidean daude, elkarrekin
egin dituzten milaka integrazio- eta elkartasun-ekimenen
bitartez. Horrez gain, bi nazioek eragin handia dute
eskualde horretan. Bi nazioek ez dituzte Ipar Amerikako
inperialismoaren mekanismoak -xantaia ekonomikoa, kanpo-zorra,
presio militarra, terrorismoa eta estatu-kolpeak- erabiltzen
eragina egiteko, integrazio ekonomikorako eta gizarte-garapenerako
elkartasun-ekimenak bultzatzen dituzte.
Cubako eta Venezuelako herrien integrazio solidarioko
dinamikari jarraituz, Euskadi-Cuba
elkarteak eta “La
Puebla” talde bolivartarrak sentsibilizazio
kanpaina hau abian jarri genuen elkarrekin, bi herrien
garapen- eta lankidetza-proiektu berria zertan datzan
Euskal Herrian zabaltzeko, inperialismoaren alternatiba
baita eta inperialismoaren esanetara dauden komunikabide
handiak isilarazten saiatzen baitira.
Kanpainaren
deskribapena:
Kanpaina horren bidez, Amerikako kontinentean gaur egun
zein egoera dagoen aztertzeko eta hausnartzeko aukera
eman nahi zitzaion euskal gizarteari. Kanpainan, herri-partaidetzan,
ekitatean eta justizian oinarritutako prozesuak azpimarratu
ziren bereziki. ALBAren barruko Hegoaldea-Hegoaldea
elkartasun- eta lankidetza-harreman alternatibo berriak
eta Cubaren eta Venezuelaren arteko akordioak dira kanpainaren
elementu nagusia, eskualdea integratzeko eta garatzeko
bide berriak ematen baitituzte, Washingtoneko adostasunak
proposatutako paradigma neoliberalaren beste muturrean.
Erakunde Antolatzaileak:
Euskadi-Cuba
eta “La Puebla” talde bolivartarra.
Erakunde Laguntzailea:
Eusko
Jaurlaritzako Lankidetza Zuzendaritza.