Kubatar
Iraultzaren 50. urteurrena eta Euskadi-Cubako 20. urteurrena
2009. urtean zehar Euskadi-Cuba elkarteak
hainbat ekintza antolatuko ditu ospakizun bikoitz honen
harira.
Burututako ekimenak
1. Gasteiz, maiatzak 25. Bergara, maiatzak
26. "Kubako Iraultza, atzo eta gaur" hitzaldia,
Yoerky Sanchez, kazetaria, Kubako "Gazte Komunisten
Batasunako" Nazio Batzarreko kidea eta Asanblada
Nazionaleko diputatua, eta Jesus Echeverria, Camagüey-ko
"Kubatar Iraultzaren Borrokalarien Elkarteko"
Zuzendaritza Probintzialeko lehendakaria.
Prentsa-oharra
Bideoa:
Yoerky Sanchezen hitzaldia
Bideoa:
Jesus Echeverriaren
hitzaldia
Bideoa:
publikoarekin solasaldia
2. Semana 50 Aniversario Revolución
cubana. Bilbao 4-8 mayo. EUSKADI-CUBA, Komite Internazionalistak
y Mugarik Gabe.
Prentsa-oharra
2
bideo: "“Emakumeak Kubatar Iraultzan”
hitzaldia". Teresa Paz, Kubako enbaxadako ordezkaria
Madrilen.
2
bideo: "Kubatar gaurkotasunari buruzko hitzaldia"
hitzaldia. Joseba Macias, soziologoa, kazetaria eta Euskal
Herriko Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazioko
fakultateko irakaslea.
Argazkiak
3. 2009ko martxoaren 27an. Pascual Serranok
EUSKADI-CUBAk argitaratutako “Conjura contra Cuba”
liburua aurkeztu zuen, Bilbon.
Kronika
Bideoa:
Pascual Serranori elkarrizketa
3
bideo: Pascual Serranoren hitzaldia
Argazkiak
4. 2009ko martxoaren 21ean. Kontzertua
Kafe Antzokian, Eldys "Muñeco" eta Gasolina
Motor taldearekin
Kronika
Bideoa
Argazkiak
5. Otsailan eta martxoan. Kubako dokumentalen
eta filmeen zikloa, Gasteizen
Kronika
6. 2009ko urtarrilaren 3an. Milaka pertsona
EUSKADI-CUBAko jaialditik pasatu ziren, Bilboko Areatzan
Kronika
Bideoa:
Jaialdiaren erreportaia
Bideoa:
Orishas: danza representativa del panteón de la
santería cubana
Bideoa:
Damba taldea
Bideoa:
Dantza kubatarra (Sierra Maestra elkartearen dantza taldea)
Argazkiak
Kubatar Iraultzaren
50 urte
2009an zehar Kubatar Iraultzaren 50 urteurrena ospatuko
dugu, XX. Mendeko gertakarietatik garrantzi historiko
handienetariko bat; hamarkadetan zehar, Hirugarren Munduko
nazio multzoan izandako eraginagatik eta nazioarteko menperatze
sistema kapitalistarentzat egungo erronka handienetariko
bat dena, bere proiekzioa dela eta Amerika Berrian, XXI.
mendeko Sozialismoagatik apustu egiten baitu.
2009an Kubatar Iraultza aurrera doa justizia sozial eta
subiranotasun eraikuntza prozesu bezala, bere zimentu
ideologiko, sozial eta ekonomikoak, jabego kolektiboa,
herri partaidetza eta elkartasun nazional eta internazionala
direlarik. Oinarri hauek komunikabideen eta informazio-industriaren
jabeen elitearen interes eta ereduekin talka egiten dute.
Hauek proiektatzen duten Iraultza Kubatarraren irudia,
manikeoa, deformatua eta zitala baita, beraien unibertso
sinplifikatuan "erregimen kastrista" moduan
ezagutzen duguna.
Hedabideek, Hegoaldeko herri askorentzat ametsak lirateken
Kubako lorpen eta adierazleak zentsuratzen dituzte: Kanada
ondoren Amerikako haurren heriotza-tasarik txikiena (UNICEFen
arabera), Latinoamerikako lehen mailako irakaskuntzako
hezkuntza kalitatean lehenengo postua (UNESCOren arabera),
"Munduko herri jasangarri bakarra sozialki eta ingurunearekiko"
kalifikazioa (World Wide Fund for Nature-ADENAren arabera),
edo Hegoaldeko beste herrietan kooperante solidario kopuru
handiena daukana. Hau guztia, ia 50 urteko gerra ekonomikoa
izanda, ekonomia mundiala eta instituzio politiko eta
finantziero globaletan erabaki nagusiak kontrolatzen dituen
potentziaren aldetik.
Erronka eta kontraesanekin, Kuban gizarte alternatibo
bat eraikitzen jarraitzen dute, Latinoamerikako hainbat
tokietan miseria aurpegia, langabezia, analfabetismoa
edo oinarrizko zerbitzu eza erakusten duen kapitalismoaren
aurrean. Eta jasotzen jarraitzen ditu, 50 urte geroago,
Sozialismoren eta Iraultzaren banderak.
Euskadi-Cuba, 20 urte
EUSKADI-CUBAren jaiotzatik 20 urte betetzen
dira, Kubarekin munduan dauden 2000 elkartasun eta kooperazio
elkarteetariko bat. Erakunde honek, profil anitz eta independiente
batetik, jatorri politiko ezberdinetako pertsonak batzen
ditu Kuba eta bere Iraultzaren elkartasunaren inguruan,
garapen kooperazioa, sentsibilizazioa, laguntza materiala,
hedapen kulturala edo informazio alternatiboa bezalako
arloetan banatutako lanarekin.
EUSKADI-CUBA 1989an jaio zen. Garai zail haietan, Kubak,
bere historia iraultzailearen momenturik gogorrenari aurre
egiten zion. "Eremu sozialista" delakoaren eta
Sobiet Batasunaren amaierak dramatikoki eragin zuen irlaren
etorkizunean eta kubatar herritarren bizi baldintzetan.
Horregatik, 90ko hamarkadan, EUSKADI-CUBAk, Kubarekiko
Nazioarteko Elkartasun Mugimenduko beste taldeek egin
bezala, bere jarduera, beti ere sustrai politikoarekin,
emandako materialak bidaltzera, elkartasun brigadetan
eta kooperazio lehenengo proiektuetan zentratu zuen.
Egun EUSKADI-CUBAk, sentsibilizazio kanpaina garrantzitsuak
garatzen ditu, baita proiekzio internazionaleko informazio
alternatiboaren ekimenak ere, www.cubainformacion.tv
ikus-entzunezko ataria bezala. Kooperazio proiektu bolumen
handia bideratzen du ere, arlo ezberdinetan: hiri-nekazaritza,
ur horniketa, abelazkuntza, gaikuntza, energia-berriztagarriak,
komunitate-osasuna, genero ekitatea eta beste batzuk.
EUSKADI-CUBAk, 20 urte beranduago, Euskal Herriko Kubatar
Iraultzaren lagunen elkartea izaten jarraitu nahi du.
Euskal elkartasuna Kubarekiko, era guztietan, beharrezkoa
izaten jarraitzen duelako. 90ko hamarkadaren hasierako
kanpainetan esaten genuen bezala: "Blokeoak jarraitzen
du. Elkartasunak ere bai".
|