euskadicuba.org
 
indice e-c
 
 
 
 
 
 
 
2050
emakumeak
NOTICIAS
konpai
news
materiales
tas tas
escritos

 


Zona para socios/as
Bazkideentzako gunea

 
 

BILBAO
Prim 43
48006 Bilbao
telf.: 94 415 11 07
e-mail

VITORIA - GASTEIZ
Casa de Asoc. Simone de Beauvoir. San Ignacio de Loyola 8, 3º - oficina 4

01001 Vitoria - Gasteiz
telf.: 945 24 49 86

e-mail

 
 
 
KOMUNIKA SUR
Komunikabideetan agertzen ez den Hegoa

Euskadi-Cuba elkarteak, “Kuba, uharte solidarioa. Hego-Hego lankidetza, Milurteko Garapen Helburuak lortzeko bidean” kanpainaren baitan, KOMUNIKA SUR izeneko laburmetraien lehiaketaren lehen edizioa abiarazi du.

Lehiaketa honen helburua da gogoetari bideak irekitzea, Hegoaldeko eta Iparraldeko herrialdeen errealitate sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalari buruzko hausnarketak egiteko. Finean, mediatizatu gabeko adierazpen- eta komunikazio-bideak sustatu nahi dira ekimen honen bidez, komunikabide gehienen pentsamendu homogeneoaren mendean izan gabe.

Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du “Kuba, uharte solidarioa. Hego-Hego lankidetza, Milurteko Garapen Helburuak lortzeko bidean” kanpaina, eta bere xedea da, batetik, garapenerako aukerak aztertzea, azaltzea eta horiei buruzko gogoeta egitea, eta, bestetik, Hegoaldeko herrien artean dauden solidaritate-prozesuak erakustea.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

1. Lehiaketaren helburua
Estereotipoetan oinarritutako informazioak eta irudiak helarazten dizkigute komunikabideek Hegoaldeko herrialde eta pertsonei buruz dihardutenean, eta, horrenbestez, ikuspuntu eta interes jakin batzuk bultzatzen dituzte. Ildo horretatik, informazio jakin batzuk izaten dituzte albisteetarako gai, baina, era berean, isilpean uzten dituzte beste gai eta arazo batzuk.

Lehiaketa-deialdi honen helburua da, batetik, komunikabide handiek isilarazten dituzten Hegoaldeko herrialdeetako errealitateak eta gaiak ikusaraztea, eta, bestetik, ikuspegi kritikoa izango duten ikus-entzunezko materialen sorrera bultzatzea, hedabide handiek Hegoaldeko gatazka eta arazoei buruz zabaltzen dituzten bertsio ofizialak auzitan jartzeko.

Xede hori lortzeko, deialdi honetan ikus-entzunezko lan indibidual edo kolektiboen bidez parte hartzea proposatzen dugu, eta, lan horien bidez, norberak Hegoaldeko herrialdeetako gaiei buruzko hausnarketak eta kezkak azaltzea, hedabide handietan isilaraziak ageri diren heinean.

2. Parte-hartzaileak
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsonak parte har dezakete, banaka nahiz taldean, baldin eta 18 urte baino gehiago badituzte.

3. Aurkeztu behar diren agiriak eta lanen baldintza teknikoak
• Laburmetraiak animaziozkoak, fikziozkoak edo dokumental-erakoak izan daitezke.
• Lanek ezingo dute 20 minututik gorako iraupenik izan, eta euskaraz edo gaztelaniaz egingo dira.
• Nahi adina lan aurkez daitezke.
• Lanekin batera, datu hauek eman behar dira: lanaren izenburua, iraupena, sinopsi labur bat, egilearen edo egileen izen-abizenak, herria, e-maila eta harremanetarako telefono-zenbakia.

4. Lanak aurkezteko epea eta modua
Lanak aurkezteko epea 2010eko urtarrilaren 1ean zabalduko da, eta 2010eko apirilaren 15ean itxiko. Lanak DVD batean bidaliko dira, helbide honetara:

Euskadi-Cuba
Prim kalea, 43 behe-ezkerra
48006 posta-kutxa, Bilbo
Bizkaia

5. Epaimahaia
Lanak hautatzeko batzordea eta epaimahaia 4 pertsona hauek osatuko dute: Euskadi-Cuba elkarteko eta CubainformaciónTV telebistako bi pertsona eta Kubako San Antonio de los Bañoseko Escuela Internacional de Cine y TV eskolako bi profesional.

6. Saria
2010eko maiatzako lehen hamabostaldian jakinaraziko da epaimahaiaren erabakia. Laburmetraia bakarra izango da saritua, eta saria hiru pertsona Kubako Brigada batera joateko bidaia izango da. Bidaia 2010eko udan antolatuko da, eta sariak bidaia, egonaldia eta brigadetako tailerrak estaliko ditu (sariaren balioa 1.400 eurokoa da, pertsonako). Joanekoan nahiz etorrikoan brigadako tailerretan parte hartzeko konpromisoa hartu behar dute bidaia egingo duten pertsonek.

7. Eskubideen lagapena
Baldintza hauek onartuko dituzte lehiaketan parte hartuko duten pertsonek:

- Lehiaketara aurkeztutako lanaren egile izan behar dute, eta ziurtatu behar dute lan horrek ez duela karga edo zergarik ordaindu behar, eta hirugarren pertsonek ez dutela lan horrekiko inolako eskubiderik. Horrez gain, egileak erantzukizunetik aske utziko du Euskadi-Cuba elkartea, lanaren beraren edo lanaren materialen gainean egileak berak edo hirugarren pertsonek egin ditzaketen erreklamazioekiko.

- Euskadi-Cuba elkarteak mugarik gabe eta doan zabaldu eta proiekta ditzake lan guztiak, hezkuntza-jarduerak eta elkartearen zabalkunde-ekintzak egiteko.

8. Oinarrien onarpena
KOMUNIKA SUR lehiaketan parte hartzeak berekin ekarriko du lehiaketaren oinarri guztiak eta epaimahaiaren erabakia onartzea.

 
 
 
 
AIUR diseinu&diseño