“CUBA
VA, KUBA BAI” KANPAINA
2006., 2007. eta
2008. urteetan, EUSKADI-CUBA elkarteak, beste GGKE batzuk
lagun dituela, hainbat sentsibilizazio ekimen burutuko
du "Cuba va, Kuba bai" kanpainaren barnean.
Kanpaina honek euskal gizartera hurbildu nahi du Kubako
garapen sozial, ekonomiko kultural eta politikoaren eredua,
eta nazioarteko komunikabide handiek zentsuratu edo manipulatzen
dituzten errealitate sozialak erakutsi.
Egindako kultur jarduerak
“Cuba Va, Kuba bai”
karpa Euskal Eskola Publikoaren jaialdian
2006ko ekainak 4: Oñati
Euskadi-Cubak bere gunea izan zuen urtero
ospatzen den Euskal Eskola Publikoaren jaialdian. Milaka
lagunek hartu zuten parte egindako jardueretan: partaidetza-jolasak,
kontukontalariak, dantza kubatarraren tailerrak, txapa-tailerra,
erakustaldiak, bideo-proiekzioa, etab.

Interkulturalitate-tailerrak
eskoletan
2006ko azarotik 2006ko apirilerarte: Bizkaiko
eta Arabako irakaskuntza-institutuetan.
Azaroa eta apirila bitartean Euskadi-Cubak
28 tailer egin zituen DBHko maila guztietako ikasleekin,
Bizkaiko eta Arabako 10 ikastetxetan. Interkulturalitate-tailerrak
eta Kubako errealitatera hurbilketa Milagros Acea kubatarraren
(Euskadi-Cubako sentsibilizazio-arloko kidea) eskutik.
Hainbat gai-ardatz landu zituen: Kubako eredu soziala,
Kubako kontestua Hegoaldeko herrialdeen barruan, lorpen
sozialak eta giza-eskubideak, haurtzaroaren eta nerabezaroaren
egoera, musika eta dantza kubatarra, etab.
Tailerrak hurrengo zentroetan egin ziren:
IES Dolores Ibarruri BHI-Gallarta (Bizkaia), IEFP Fadura-Getxo
(Bizkaia), IES Urbi BHI-Basauri (Bizkaia), IES San Adrian-Bilbao
(Bizkaia), IES Bidebieta-Basauri (Bizkaia), IES Minas
BHI-Barakaldo (Bizkaia), IES Gabriel Aresti-Otxarkoaga
(Bizkaia), IFPS Nicolas Larburu-Barakaldo (Bizkaia), IES
Mendebaldea BHI-Vitoria-Gasteiz (Araba), IES San Francisco
de Vitoria-Gasteiz (Araba).

Zine eta Lakidetza erakusketa:
“El Sur protagonista de su imagen. Realizadores
y realizadoras de Cuba”
2006ko martxoak 27, 28, 29, 30 eta 31: Gasteiz eta Bilbo
2006ko martxoak 27, 28, 29 eta 30: Donosti
Apirilak 4, 5 eta 6: Irun
Euskadi-Cubak Mugarik Gaberekin bat egin
zuen, urtero GGKE horrek prestatzen duen Zine eta Lankidetza
erakusketaren antolaketan. Partehartze arrakastatsua izan
zuen, 2000 lagun baino gehiago hurbildu baitziren proiekzioak
ikustera eta pelikulen eta dokumentalen aurkezpenetara.
Erakusketan parte hartu zutenen artean daude Lizette Vila
(gai sozialetako dokumentalen errealizatzailea eta azkeneko
urteetan Kubako Heziketa Sexualerako Zentroarekin lanean
dabilena), Lily Suarez (La Habanako Martín Luther
King Zentrokoa) eta Humberto Solás (Gibarako Zine
Txiroaren Jaialdi Internazionaleko zuzendaria).

Zine Sozialaren IV. erakusketa
2006ko urriak 5, 8 eta 9: Amurrio
Urriak 20, 26, 27, 28 eta29: Agurain
Azaroak 10, 17 eta 18: Araia
Azaroak 18 eta 25: Elburgo/Burgelu
Aurreko Zine eta Lankidetza erakusketak
izandako arrakasta ikusita, Mugarik Gabek eta Euskadi-Cubak
Euskal Herriko beste hainbat herritan errepikatu zuten
esperientzia.
Milurteko helburuak betetzeari
buruzko eta Kubako genero-ekitateari buruzko jarduerak
2006ko irailaren 30etik urriaren 6ra: Basauri, Bilbo,
Gasteiz
Tania Caram Leonek -genero-gaietan aditua
den kubatarra, Latinoamerikako Gizarte Zientzietako Fakultateko
irakaslea (FLACSO)- hainbat jarduera egin zituen:
Irailak 30: Genero-trebakuntzarako tailerra Euskadi-Kubako
kideentzat.
Urriak 2: Basauriko Jabekuntza-Eskolarekin topaketa
Urriak 3: hizaldia: "Empoderamiento de la mujer en
Cuba". HIKA Ateneoa. Bilbo.
Urriak 4: hitzaldia: "Mujer y Educación. Igualdad
y Desarrollo en Cuba". Luis de Ajuria gela. Gasteiz
Urriak 5 eta 6: Hezkuntzan Milurteko Helburuak Betetzeari
buruzko jardunaldiak: “yo sí puedo”
kubako alfabetatze-programaren aurkezpena eta UNICEF eta
Edex GGKE euskaldunekin elkartrukea. Batzar Nagusietako
gela. Bilbo.

“Kuba: lankidetza eta garapen
jasangarria” jarduerak Euskal Herriko Unibertsitatean
2006ko abenduaren 14 eta 15: Leioa. Euskal Herriko Unibertsitatea
(Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan)
3
bideo: "Lankidetza Kuban. Ikuskera estrategikoa:
hastapenak eta lehentasunak" hitzaldia
Egun bitan zehar, topaketa interesgarria
egin zen ikasleen eta aditu kubatar zein europearren artean.
Lankidetzari eta Garapen Jasangarriari lotutako gaiak
landu zituzten (eredu energetikoa, uraren kudeaketa edo
elikadura-subiranotasuna, beste batzuen artean), Kubako
hainbat esperientzia hurbilduz arlo horietan. Topaketan
120 lagunek hartu zuten parte.
Hainbat erakundetako ordezkariek hartu
zuten parte: Atzerri-Inbertsiorako eta Kubako Kolaborazio
Ekonomikorako Ministerioa, Granmako unibertsitatea (Kuba),
Animali Ekoizpeneko Elkarte Kubatarra, Kubako baliabide
hidraulikoen Institutu Nazionala, Eusko Jaurlaritza (
Garapenerako Lankidetza Saila), Euskal Herriko Unibertsitateko
hainbat Fakultate, Hegoa, ENHE, Sodepaz, Bakeaz eta Euskadi-Cuba

Antzerki Kubatarra. Antzezlana
“La guerra”
2007ko martxoak 23. Jesús Ibáñez
de Matauco antzokia. Gasteiz.
Martxoak 24. Haceria Arteak. Bilbo.
Bideoa:
Los Triatreros de La Habana, "La Guerra" antzezlana
Euskadi-Cubak jarduera hau Irakeko gerraren
eta okupazioaren kontrako mobilizazioetan kokatu zuen,
tropa inbaditzaileen sarreraren urtemugan. Euskadi-Cubak
La Habanako Los Triateros antzerki-taldea gonbidatu zuen
“Obra” izeneko bere lana antzezteko. Saioaren
aurretik “El Club de los Poetas Rojos”-ek
bere poesia soziala eta iraultzailea aurkeztu zuen, “Preposiciones
y proposiciones” lanarekin, hain zuzen. Emanaldi
guztiak izan ziren oso arrakastatsu, bereziki Haceria
Arteak-en egindakoa (jendez gainezka egin zuen lekuak).

Kubako kirola. Erick Hernandez
futbolaria
Urriak 2007. Euskal Herriko hainbat toki
Erick Hernandez futbolari kubatarrak,
baloiari ukituak ematearen nazioarteko errekorra eta Guinness
errekorra dituenak, hainbat erakustaldi eskaini zituen
Euskal Herriko zenbait tokitan. Euskadi--Cubarekin batera,
Kirola eta Garapena izeneko GKEa izan zen antolatzaile.
Eusko Jaurlaritzaren Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzaz
gain, Bizkaiko Aldundia eta Basauriko, Erandioko eta Gasteizko
Udalak eman zuten laguntza. Erick Hernandez Juan Antonio
Lotina futbolari ohia eta Kubako Futbol Nazio Eskolako
zuzendariarekin etorri zen Euskal Herrira.
Urriak 15: Erakustaldia eta hitzaldia.
Errenteriako (Gipuzkoa) Don Bosco Lanbide Heziketako zentruan.
100 ikasleren aurrean.
Urriak 16: Erakustaldi eta hitzaldia. Basauriko ( Bizkaia)
Urbi institutuan. 85 bat ikasle bildu ziren.
Urriak 17: Erakustaldi eta hitzaldia. Gasteizko Mendebaldea
institutuan. 278 ikasle. Gero, erakustaldia Gasteizeko
Europa polikiroldegian.
Urriak 19: Erick Hernandezek eserita egonda oinarekin
baloiari ukitu gehien ematearen marka hautsi zuen errekor
berria eginez: 2 ordu, 43 minutu eta 48 segundu.
Ekimen
honen bideoa, Barakaldon
Arratsaldean, Kubako kirol ereduari buruzko hitzaldia.
Sestaoko (Bizkaia) udal liburutegian. Mugarik Gabe GGKEren
III. Komunikazio eta Garapen erakustaldian.
Urriak 20: Erakustaldia. Pobreziaren kontrako eguna. Euskadiko
GGKEen koordinakundeak antolatuta, Bilboko Arriagako plazan.
Arratsaldean, erakustaldia partiduaren atsedenaldian.
Ekimen
honen bideoa, Bilbon
Durangoko (Bizkaia) Jesusen Lagundia ikastetxean, Durangoko
Jaiki elkarteak antolatuta. 250 pertsona.
Ekimen
honen bideoa, Durangon
Urriak 21: Erakustaldia partiduaren atsedenaldian. Pauldarrak-Erandio
emakumeen futbol taldeen artean. Lutxana (Barakaldo).
Urriak 25: Kubako kirol ereduari buruzko hitzaldia. Trapagaran-en
(Bizkaia). Mugarik Gabe GGKEren III. Komunikazio eta Garapen
erakustaldian.
Urriak 26: Erandioko (Bizkaia) merkatu zaharrean, Erick
Hernandezek bere marka propioa berriro ere hautsi zuen.
Oraingoan baloi ukituak oinarekin beharrean buruarekin
egin zituen, eta 30 segundutan 180 ukitu egitera iritsi
zen. Bilboko Athletikeko Andoni Iraola eta Carlos Gurpegui
epaile izan ziren.
Ekimen
honen bideoa, Erandion
Urriak 27: Erakustaldi publikoa Gasteiz Cup-en. Emakumeen
kluben topaketa horretan aldibereko partiduak egin ziren,
guztira 150 haur futbolari bildu zirelarik.

“Kuba: aniztasuna
eta kultura. Intelektual kubatarren ahotsa" jardunaldiak
Maiatzak 19-23. Gasteiz, Donostia eta Bilbo.
Hiri bakoitzean, 3 egunetan, honako mahai
hauek gauzatu ziren:
1. mahaia – Kuba: aniztasun
sexuala eta genero identitatea. Ada C. Alfonso. Kubako
Sexu Hezkuntzako Zentru Nazionala (CENESEX). Zuzendariordea.
Eta Luisa Campuzano. Emakumeari buruzko Ikerkuntzen Programa
(Casa de las Américas). Zuzendaria.
3
bideo: "Kuba: aniztasun sexual eta sexu hezkuntza"
hitzaldia, Ada Alfonso
3
bideo: "Genero ekitatea Kuban" hitzaldia, Luisa
Campuzano
2. mahaia - Intelektualak, aldaketak eta eztabaida
gaurko Kuban. Lesbia Vent. Unión de Escritores
y Artistas de Cuba. Nazio Kontseiluaren kidea. Eta Arsenio
Rodríguez. Granma eta Prensa latinako kazetaria.
3
bideo: "Intelektualak, aldaketak eta eztabaida gaurko
Kuban" hitzaldia, Lesbia Vent
Bideoa:
Publikoarekin hizketan, Arsenio Rodríguez
3. mahaia – Kubako elkartasunaren kultura, kontsumoaren
sasikulturaren aurka. Enrique Ubieta, idazlea ta
kazetaria. Kubako Filmotekaren eta José Martí-ri
buruzko Ikerkuntza Zentruaren zuzendari ohia, eta Kubako
osasun lankidetzari buruzko hainbat libururen egilea.
4
bideo: "Kubako elkartasunaren kultura, kontsumoaren
sasikulturaren aurka" hitzaldia, Enrique Ubieta
Hitzaldien lekuak hauexek izan ziren:
Bilbo. Maiatzak 21-22-23. Lan Ekintza Aretoa. Uribitarte
pasealekua, 3 (Zubi Zuri zubiaren ondoan).
Gasteiz. El Campillo Gizarte Etxea. Santa Maria kalea,
4.
Donostia. Egia Kultur Etxea. Baztan kalea, 21.

Kanpainaren
testuingurua
Kubako gizarte
proiektuak gizakia jartzen du erdigunean eta gizarte berri
bat eraikitzea du helburu, bazterketarik gabeko gizartea
alegia. Hezkuntza, osasun, kultura, gizarte laguntza edo
kiroleko politika sozial aktiboei esker lortu dute Nazio
Batuen hitzarmen nagusietan zehaztutako helburuak betetzea,
eta alde anitzeko erakundeek hala aitortu dute; hegoaldeko
gainerako herrialdeetan, ordea, egoera kontrakoa da. Kubaren
ereduak erakusten du baliabide gutxiko herrialdeetan,
borondate politikoarekin eta giza garapen iraunkorra iparra
dela, gutxitu daitezkeela txirotasuna eta desberdintasunak,
eta askotan "herrialde garatu" deritzenekin
homologagarriak diren gizarte garapen mailak ere lor daitezkeela.
"Cuba va,
Kuba bai" kanpainak hurbildu nahi zituen Hezkuntza,
osasun, garapen iraunkor, kultura eta kirol arloetan Kubak
erdietsi dituen lorpenak eta Hegoalde-Hegoalde lankidetzaren
eredu gisa bultzatzen dituen esperientziak (Medikuntza
Eskola Latinoamerikarra, “Yo sí puedo”
alfabetatze metodoa, medikuntzazko elkartasun brigadak
hamaika herrialdetan, etab.). Bestalde, uharteko erakundeetako
ordezkariak, profesionalak eta sortzaileak izan ziren
tarteko eta sare berriak ehunduko dira lankidetza, elkar
ezagutze eta batera egindako ikaskuntza arloetan, pertsonen,
GGKEen eta Euskadiko eta Kubako erakundeen artean.
Testuinguru honetan,
denok batera egindako gogoeta baten ardatz bihur daiteke
Kuba, txirotutako herrialdeen garapenerako eredu sozialari
buruz eta Iparraldeko Estatuetako giza garapenaren ikuskeraren
alderdi kritikagarrienei buruz.
|