Kanpaina honen tokiak eta ekimenak
1. Ermua: 2009ko maiatzaren 25etik
ekainaren 7ra arte. Erakusketa, bisita gidatuak, tailerrak.
Prentsa-oharra
Argazkiak
2. Basauri: 2009ko apirilaren 20tik
30era. Erakusketa, bisita gidatuak, tailerrak.
Prentsa-oharra
Argazkiak
Kanpaina: Kubatar emakumeak,
Iraultza bat beste Iraultza baten baitan
"Bizkaia eta Cuba artean berdintasun
sareak lotzen" Hegoaldeko emakumeei buruz eta
bereziki emakume kubatarrei buruz erakusten den irudiarekiko
sentsibilizatzeko beharrak eraginda jaiotako proiektua
da.
Kanpaina hau, sentsibilizazio ekintza ezberdinen bidez, Iraultzaren garaipenaren ondoren kubatar emakumeek lortu duten paper protagonista eta garapen maila erakusten saiatzen da. Kanpaianaren helburua, emakumeen ezinbesteko papera azaltzea da, herriaren eraikuntzan, aukera eta eskubide berdintasunaren aldeko borrokan, sistema patriarkal-kapitalistaren herentziaren aurkako borrokan, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borrokan eta baita zein den emakumeen lana, beraien agintea berreskuratuko duen gizarte baten eraikuntzan. Helburu hauek erakusketen bidez, elkartruke jardunaldien bidez, hitzaldi informatiboen bidez, materiale ezberdien elaborazioaren bidez eta beste hainbat ekintzen bidez azalduko dira.
Mujer de Cuba Argitaletxearen babesarekin eta FMCren partaidetzarekin (Kubatar Emakumeen Federazioa), proiektua euskal gizartera zuzenduta dago, elkartasun eta kooperazio euskal mugimendua osatzen duten erakundeei, eta baita komunikabideen langilegoari ere, hauek daukaten eraginagatik kubatar emakumearen eta Hegoaldeko emakumearen estereotipoa mantentzen.
Historia pixka bat
Gutxi ezagutzen den kubatar emakumeen bizitzaren datu bat, 1960.an sortutako FMC-ak 14 urtetik gorako kubatar emakume gehienak batzen dituela da, hau da, 4 milioi emakume kubatar baino gehiago. Kubatar emakumeak, beraien Federazioaren bitartez, diskriminatzailea ez den legegintza bat eta eskubide eta aukeretan berdintasun gehiago lortzera zuzenduta dauden gobernu programa eta politika diseinu eta inplementazioa lortuz joan dira. Parte hartze eraginkorra ere izan dute eta lidergo aktiboa gauzatu dute emakumearen kondizioaren hobekuntzarako zuzendutako kontzertu internazionalean, Nazio Batuen erakundeetako instituzioetan parte hartuz eta beraien Herrialdean burututako hitzaldi eta eskualdeko biltzarren bidez.
Nazio mailan, beraien koordinazio lana hainbat ministerioekin batera inplementutako egitarauetan bereizten da, hauen artean emakumearen enpleguaren koordinazio batzordeak nabarmentzen direlarik. Batzorde hauek, emakumearen lan partaidetza hobetzera eta kontratazioetan diskriminazioak ekiditzera zuzenduta daude.
Udal mailan garrantzi berezia dute Emakumearen eta Familiaren Orientazio Etxeek, beraiek eskubideak ezagutu eta hauek eskatzeko informazioa eta aholkularitza ematen dutelarik. Lehentasunezko arreta taldeak etxeko andreak, emakume langileak, emakume nekazariak, etxeko arduradunak, ama nerabeak, hirugarren adineko emakumeak eta komunikabideetako emakumeak dira.
Badaude emakumearentzako beste programa batzuk, non FMCak aktiboki parte hartzen duen beste erakundeekin batera, hauen artean ondorengoak nabarmentzen direlarik:
- Emakumea, Osasuna eta Garapen Programa, emakumearen osasunari arreta osoa emateko eta Osasun Publikoaren ministerioarekin batera burutzen dena.
- Hezkuntza Sexualaren Zentruan, CENESEX, familia-plangintza ekintzak egiten dira, Gazte Komunisten Batasunaren eta Hezkuntza eta Osasun Ministerioen partaidetzarekin.
- Etxeko andre eta ikasketak utzita
dituzten emakume gazteentzako programak. Emakumeentzako
Hezkuntza Alternatiboaren programak, Hezkuntza Ministerioarekin
batera.