Rock
Around the Blockade elkarteak, Cubaren aldeko elkarte
ingelesak, Bacardi firmaren kontrako boikotari buruzko
nazioarteko kanpaina bultzatu du, gure herrian Bacardi,
tragu txarra-ren lemapean aurkeztuta.
Kanpaina honen hiru arrazoiak hauexek dira:
1-Bacardiren erantzunkizuna blokeoan
Bacardi Miamiko mafia ultraeskuindar boteretsuaren egituraren
barnean dago, eta ekintza batzuk bultzatzen ditu egunero
11 milioi kubatar itotzen duen blokeo ekonomikoa gogortzeko
asmoz.
James Carter presidente ohiak zuzentzen duen “American
Association for World Health”-ek (Munduko Osasunaren
Amerikar Elkarteak), honela hitz egiten du blokeoaz 300
orrialdeko txosten batean :
“Enbargo honek giza sufrimendua eta hildakoak sortu
ditu Cuban.Historian zehar enbargo gutxi izan dira hain
gogorrak medikuntza arloan, herri bateko bizanleentzat
derrigorrezkoak diren botikei eutsiz.Horrelako enbargo
batek nazioarteko giza eskubide hitzarmenak ezezik, Ginebrako
Guda Konbentzioa ere (gudan zibilei eman beharreko tratuari
dagokiona, alegia) apurtzen ditu”.
Bacardiren abokatuek Helms-Burton legea idazten lagundu
zuten, beronek Estatu Batuetako blokeoa hirugarren lurraldeetara
zabaltzen duena, Nazioarteko Merkataritza Legea apurtuz.Hain
erabakiorra izan zen Bacardiren abokatua Ignacio E. Sánchez-en
papera (C.A.N.F.-Fundación Cubanoamericana delakoaren
kidea) Helms-Burton legea ezartzean, ezen William Dengue
senadoreak esan zuen legea “Helms-Bacardi Babes
Legea” izen berria hartu beharko zuela.
Helms-Burton legea Cubaren kontrako blokeoa gogortzeko
asmoz sortua izan zen, elikagai, botika eta derrigorrezko
bestelako produktuen salmenta galeraziz.1998. urtera arte,
estimatu da Cubak 60 mila milioi dolar galdu duela produkzio
eta merkataritza arloan.Urtero blokeoa Nazio Batuen eragozpena
jasotzen du herrialde gehienen aldetik.
AAWK elkarteak dioenez, benetako giza hondamendia galerazi
egin zuen gobernu kubatarrak bere lehentasuna hiritar
guztientzako medikuntza prebentiboan ezarri zuenean.Gainera,
blokeoa egonda ere, esan behar da Cubak Munduko Osasun
Elkartearen sari eta zorionak jaso dituela 2000. urterako
helburu guztiak betetzeagatik, honetan Hirugarren Munduko
herrialde bakarra izanik.
Bacardik , Cubak aukeratu duen sistema politikoa onartzen
ez dutenekin batera, erantzunkizuna dauka herri honek
azken 40 urteotan ezarritako sufrimenduan.Hau dela eta,
1999ko ekainaren hasieran, auzitegi kubatarrek gobernu
amerikarraren kontrako aginte judiziala aurkeztu zuten
40 urteetan zehar burututako erasoaren kalteengatik, gobernu
amerikarrak berak orain argitara eman dituen agiri sekretuetan
eta lekukoen adierazpenetan oinarrituta.Delituen artean
badaude itsasontzi eta hegazkinen suntsipena, gerra biologikoak,
lantegi eta landaketen erreketak, erahilketak eta mertzenarioen
inbasioa Bahía de Cochinos-en, 1961eko apirilean.Ekintza
hauen ondorioz, kalkulatzen da 3.440. hiritar hil zirela.Hauexek
dira Bacardik bultzatzen dituen ekintza terrorista horietakoak.
2-Havana Club markaren lapurreta
Eta ez hori bakarrik : orain Bacardiri bururatu zaio Havana
Club marka lapurtzea, eta E.E.B.B.etan izen bereko rona
salgai ipintzea.
Honen garrantzia neurtzeko, kontutan hartu behar dugu
Estatu Kubatarrak Havana Club saltzetik ateratzen dituen
etekinak Ministerio de la Industria Ligera delakoaren
aurrekontu sozialean sartzen dituela, herritarrentzako
produktuak erosteko.
Blokeoa dela eta, E.E.B.B.etan ron kubatarra saldu ezinik
badago ere, 1974. urtean Cubaexport-ek Havana Club marka
erregistratu zuen bertan beste konpainiak izenaz ez jabetzeko
eta egunen batean produktu kubatarren kontrako blokeoa
desagertuko delakoan.
Ron kubatarraren goreneko kalitatea munduan zehar ezaguna
izan arren, bazkide atzerritar baten experientzia behar
zen nazioarteko merkatuan saltzeko.Horrela sortzen da
1994. urtean Pernod Ricard (90 herrialdeetan hedatua eta
lehenengo postuetan whisky, pattarra, ginebra, ardoak,
sagardoa eta Orangina bezelako freskagarrietan) eta Havana
Rum and Liquors S.A. konpainia kubatarraren arteko hitzarmena,
bakoitzak Havana Club Holding S.A. (HCH) entrepresaren
%50 duelarik.Honela, Pernod Ricard konpainia frantsesak
erosi zituen jabegoaren eskubideak, Bacardik mehatxuzko
eskutitzak bidali arren.
Pernod Ricard bere bazkide kubatarrarekin ronaren negozioan
sartzen denean, joku arriskutsu bihurtzen da merkatuaren
konpetentzia: Havana Club saldutako botila bakoitzak Ron
Bacardi botila bat gutxiago saltzea suposatzen du.
Miami Herald egunkariko artikulu baten arabera, (1995eko
martxoaren 27an argitaratua) :”destilerien industria
gainbehera joan da urteetan zehar.Tekila, vodka eta saporezko
edariak merkeagotzen ari dira, eta Bacardiren salmentak
merkatu mundialean 22.900.000 kutxatatik 20.000.000 kutxatara
pasatu ziren 1990tik 1993 urtera arte”.Eta bihurguneak
beherantz jarraitu zuen.....
1996an, Bacardi hasi zen legez kanpo bere Havana Club
saltzen eta Pernod Ricard-ek auzitara eraman zuen.
1998ko urriaren 21ean, Senado estatubatuarrak, Bacardiren
abokatuek bultzatuta, lege-aldaketa bat aurkeztu zuen
(211 Saila izenekoa) , 1998. urteko aurrekontuei azken
momentuan erantsita.211 Sailak ezartzen du E.E.B.B.etako
auzitegiek ezin dutela inolaz ere onartu gobernu kubatarrak
konfiskatutako jabegoen marka edo izen komertzialei dagokien
erreklamaziorik .Bacardik aldarrikatzen du Havana Clubek
1960an Cubak nazionalizatutako Bacardiren jabegoak erabiltzen
dituela.
Jakina zen “211 Saila” delakoa erretroaktiboki
ezarriko zela eta jabego intelektualaren hastapen guztiak
apurtuz, baita marka eta patenteenak ere, 1974tik USPTO
delakoan (Estatu Batuetako Patente eta Marken Bulegoan)
produktu kubatar bat bezala erregistraturik zegoelako,
baina benetan harrigarria dena zera da : Washingtonetik
bultzatutako publizitate kanpaina baten erdian, Cubari
buruzko jarrera “malgutzen” ari zela erakutsi
nahian, justizia amerikarrak aldarrikatzen duela bere
sententzian “blokeoa indarrean dagoela” eta
“bere amaiera urrun dagoela”, demandanteen
aldetik geroko kalte komertzial hipotetikorik ez onartzeko.Estatu
Batuen merkatuan sartzeko asmoak, legeak hala uzten duenean,
“aurreikusitako interes komertziala” suposaten
du Havana Club-entzat bere demanda aurkezterakoan.
Hau dela eta, Schlendlin epaileak ezin izan zuen prozesua
babestu bere gobernuak Cubaren kontra daukan politikatik.”
Demandanteek merkatu estatubatuarrean daukaten posibilitatea
oso txikia da oraingoan demandantea izateko gaitasuna
emateko.Aitortu egiten da blokeoa denboraldi baterako
asmatu zela.Hala ere, blokeoari egindako kritika zabala
izan arren, berau 35 urtetan baino gehiago mantendu da.”
Eta Bacardiren aldeko sententzia plazaratu baino lehen,
hauexek izan ziren bere azken hitzak : “Zalantzarik
gabe, demandanteek helburu kapitalista onuragarria daukate
: bidezko konpetentzia eta salmenta ahalik eta handien
izatea eta baita, beharbada, konsumitzaile estatubatuarren
babesa.Hala ere, une hauetan daukaten ezgaitasuna, ez
da demandatuen ekintzengatik, berauek bidezkoak izan ala
ez, baizik eta legez onartua izateagatik Cubaren kontrako
blokeoa gure nazioarteko politikaren osagaia dela”.
Merkataritzari dagozkion Jabego Intelektualaren Eskubideen
Arloei buruzko akordioa,Marrakecheko Akordioaren 1.C eranskina,
Munduko Merkataritza Elkarteari hasiera ematen diona,(1994ko
apirilaren 15ean adostuta eta 1995eko urtarrilaren 1etik
indarrean dagoena), elkarte honetako kideentzat merkatal
akordio multilateraletako bat da, Cuba eta Estatu Batuak
barne daudela. Aurrekontuaren”211 Saila” indarrean
ipintzean eta Auzitegiaren sententzian izan duen eraginez,
Estatu Batuek 1996ko urtarrilaren 1etik zeuzkan betebeharrak
apurtu ditu, Munduko Merkataritza Elkartearen kidea izanik.
3-Cubako ronaren irudi falsuaren erabilpena
1995eko udazkenean, Bacardi-Martini Estatu Batuetan bere
ron “berria” saltzen hasten da, nahiz eta
jakin Cubaren kontrako blokeoagatik Estatu Batuetako merkatuan
Havana Club marka sartzea galerazita dagoela.Bere aurkezpenaren
etiketak, La Habanako Malekoiaren argazki ikusgarriak
, Havana Club izena darama, eta publizitate kanpainarako
honako lelo hau erabiltzen du : “Aurkitu Habana
Zaharraren saporea”. Hasteko, 16 kutxa ateratzen
dute froga moduan.1996an 906 izango dira.Bacardiren propagandak
40. Eta 50. urteetako Cubaren irudi faltsua ematen du,
xarma eta luxuzko lekua bailitzan : “Iraultza izan
baino lehen, Cuban leku errekreatibo bat zegoen, gustu
oneko giro dotorea sortzeko modukoa.La Habanak mudu osoko
turistak eta agintariak erakartzen zituen”.
Bacardik 67 milioi dolarreko dirutza egiten zuen bitartean
(60. hamarkadan), Cubako nekazal biztanleri gehiena-Bacardiren
langileak berak barne- argi eta ur-korronterik gabeko
txaboletan bizi ziren ;herena langabetuak edo erdilangabetuak
ziren ,%43ko langabeziaz.Fulgencio Batistaren diktadura
gorrotatuan, Bacardiren bazkideek 20.000 kubatar hil zituzten,
beren bizimodu goxoari eusteko.
Beste alde batetik, 211 Sailak ezartzen du Estatu Batuetako
auzitegiek ezin diotela eskubiderik eman entrepresa atzerritar
baten marka edo patente bati, baldin eta loturarik badauka
Cubako Gobernu Iraultzaileak nazionalizatutako amerikar
baten ustezko jabegoarekin.Gauzak horrela, Bacardik markaren
jabea dela aldarrikatzen du.
Markaren benetako jabeari dagokionez, HCH-k frogatu ahal
izan zuen auzian Havana Club ez zela inoiz izan Bacardi
firmarena, baizik eta José Arechabala S.A.-rena,
1960. urtera arte Cuban Havana Club ekoiztu zuena.
1974an, Havana Club marka utzita izan ondoren, Cubaexport
entrepresa kubatarrak eskatu eta lortu egin zuen Estatu
Batuetako erregistroan izena sartzea (103165. zka.).
Arechabala konpainiaren lehengo akzionistek ezin izan
zuten ezer egin kontra Havana Club izenaren erregistroari
buruzko erreklamazioak egiteko epea bukatu zelako.
Bakarrik joint-venture entrepresa mota osatu zenean, 1993an,
erakutsi zuten interesa antzinako jabeek, Bacardik bultzatuta,
marka horretan eskubide osoa galdu ondoren.
PROZESU BATEN BIOGRAFIA
Fernando Campoamorrek “El hijo alegre de la caña
de azúcar” (Biografia del ron cubano) izeneko
liburuan kontatzen duenez :
1828. “Cárdenas hiria sortu ondoren ezti-biltegi
garrantzitsuak zabaldu ziren bertan,trenbidea inauguratu
zen (1851), lehengo azukre-errefineria (1871) eta Havana
Club ronaren oinarrizko alanbike eta destileria (1878),
José Arechabala euskaldunak sortutakoa”.
1862.”John Nunes ingeles alferrak, oinarrizko baina
kalitatezko alanbike ttipi baten erabilerari ohituta,
Facundo Bacardí katalanari saldu zion negozioa....”
1959. Cubako Iraultzak garaitu egiten du.Geroago, Estatu
Batuetako politika gogorradela eta, Cubako Gobernuak entrepresa
kubatar eta atzerritarrak nazionalizatu zituen, nazioarteko
legeei jarraituz.Honela, Frantzia, Kanada, Espainia eta
abarrekin lortu zituen akordioak indemnizazioak jasotzeko.Ez
zen horrela gertatu Estatu Batuekin, uko egin baitzioten
beren entrepresen expropiazioengatik merezi zituzten konpensazioak
negoziatzeari. Ezta erbesteratutako jabe kubatarrekin,
galerak kalkulatzeko baldintzak negoziatu gabe geratu
zirelarik.
Bacardi Cubatik
kanpo uztartu zen, bere publizitatea bere sustraietatik,
bere jatorri kubatarretik aldenduz.
Nazionalizazioaren ondoren, Arechabala firmak ez zuen
inoiz burutu merkatal ekimenik Havana Club markarekin.
1974.Cubaexport entrepresa kubatarrak Havana Club marka
erregistratzen du Estatu Batuetan, inolako arazorik gabe
legearen aldetik.
1993.Bacardi konpainiak mehatxuzko gutunak bidaltzen dizkio
Pernod Ricard-i, estatuko entrepresa kubatarrekin dituzten
negoziazio proiektuari uko egin diezaion.
1994ko ekaina. Bacardi Estatu Batuetan Little Havana,
Havana Select, Havana Clipper, Havana Classical eta Havana
Primo markak erregistratzen saiatu zen (1998ko ekainean,
Trade Mark Trial and Appeal Board-ek, Marketako Bulego
iparamerikarrekoa, lehen aurkeztutako bost marken erregistroa
egotzi zuen).
1994ko uztaila. Galleon,S.A.-k, Bahametako Bacardiren
filialak, Havana Club marka erregistratzen du Estatu Batuetan,
1974an Cubaexport-ek erregistratutako marka berberari
uko eginez.
1994ko amaiera.Pernod Ricard-ek Havana Club markaren jabegoaren
eskubideak erosten ditu HCH entrepresa mixtoa osatzean.
1995eko iraila.Galleon S.A. 1974ko Havana Club markaren
epemuga lortzen saiatzen da Marketako Bulego iparamerikarrean.
1995-1996.Bacardik parte hartzen du Helms-Burton Legearen
burutze eta idazte prozesuan.
1996.Bacardik informazio faltsuak ematen dizkie Estatu
Batuetako agintariei, joint-venture frantses-kubatarrak
1960. urteko nazionalizazioa baino lehenagotik Bacardik
zeuzkan ondasunak erabiltzen dituela esanez, eta Pernod
Ricard bazkide frantsesari leporatu nahi dio Helms-Burton
Legeak debekatutako trafikoa.
1996ko uztaila.Bacardiren marken erregistroak Industri
Jabegoaren Bulego iparamerikarrean onartuak ez badira
ere, eta beronek oraindik ezer esan ez badu ere bere epemugari
buruzko eskariaz, Bacardik Havana Club izeneko rona sartzen
du Estatu Batuetako merkatuan, Bahametan ekoiztua, eta
publizitate nahaspilotsua erabiliz (Discover the Flavor
of Old Havana), kontsumitzaileen artean produktuaren jatorriaz
gaizkiulertuak sortu ahal dituena.
1996-1997.Bacardik Helms, Burton eta Torricelli parlamentarioekin
hitz egiten du baimen bat lortzeko Havana Club markaren
jabegoaren transferentzia ezeztatzeko (1995eko azaroan)
Cubaexport-ik Havana Rum and Liquors-era, eta beronetatik
Havana Club Holding-era.Ekimen hauen ondorioz, 1995eko
azaroaren 13an emandako erresoluzioa ezeztatu egin zen
OFAC-en (Tesoreria Saileko Aktiboen Kontrol Bulegoan).
1997. Bacardik Helms eta Burton kongresisten laguntza
lortzen du bi gutun sinatuz
Rubin jaunari (Tesoreria Saila, 1997/6/12) eta Einsenstat
jaunari (Estatu Saila, 1997/8/20), OFAC-ek lizentzia berria
ez emateko.
Bacardi Arechabala familiaren senide batzuekin elkartzen
da, 1960an desagertu zen antzinako José Arechabala
S.A. elkartekoak omen ziren aktiboak erosteko asmoz.
1997ko amaiera.Antzinako José Arechabala S.A. elkartea
desagertzen da eta José Arechabala International
Limited sortzen da , Baduz-en (Liechtenstein).
1993-1998. Bacardik bere rona aurkezteko publizitate kanpaina
burutu du, produktu kubatarra bailitzan aurkeztuz.
1998.Espainian ron eta kolazko koktela jartzen da salgai
(Cuba Libre izenpean). Telebistako iragarkian 30. hamarkadako
Santiago de Cuba agertzen da, baina produktoak ez dauka
ezta ron kubatar tanta bat ere.
1998ko urria.Aurrekontu Legean azken orduko aldaketa sartzen
da isilpean.Connie Mack kongresistak Bob Graham-en laguntzaz,
biak Floridakoak, Bacardiren Ignacio Sánchez abokatuaren
proposamena (1998/5/21) hartzen du berriro, Estatu Batuek
gobernu kubatarrak nazionalizazio prozesuan bereganatu
zituen marka erregistratuen babesari uko egiteko.
1999ko apirilaren 13a.New York-eko Auzitegiak Bacardiren
aldeko sententzia ezartzen du.
SENTENTZIAREN ONDORIOAK
New York-eko Auzitegian sententzia ematean Shira A. Schelndlin
epaileak zera azpimarratu zuen : “argi eta garbi
geratu da Kongresuak lehengo eskubideak ezeztatzen dituen
lege bat baieztatu ahal dituela.Estatu Batuek adostutako
akordioen arabera, Kongresuko lege bat hitzarmen bat bezalakoa
da, eta estatuto berriago bat hitzarmen batekin bat ez
badator, estatutoak ezeztatu egiten du hitzarmena”.
Kalteak ez ziren Auzitegian bukatu.Azken galera izan daiteke
industri jabegoari buruzko nazioarteko arauei etekina
ateratzen dieten amerikar guztiena.Estatu Batuetako gobernuak
berak errespetatu ez dituena.
Justizia banatzeko era berri honen arabera, Cubak ere
irlan erregistratutako 400 marka estatubatuarrak babesten
dituen hitzarmena ezeztatzeko legea sor lezake.
Bacardiren ekintza hauek (Auzitegi iparamerikar batek
babestuta) Cuban marka erregistratuak dauzkaten 400 konpainia
iparamerikarrrak arriskuan jarri dituzte.Suposatzen zen
Marken Konbentzio Interamerikarrak bermatzen zuela bi
herrien arteko marken onarpena.
USPTO-ko Lynne Beresford abokatuaren arabera, “lege
berriak argi uzten du Estatu Batuek munduari bidali nahi
dioten mezua (geu jakina ez gaude inolaz ere ados jendartean
nazioarteko jabegoen babesa sustatzearekin).
“Bacardiren lege-aldaketagatik egon den erreakzioa
era ezberdinetakoa izan daiteke Lynne-ren ustez.Cubak
eskubidea dauka lege hau, 1931eko Marken Konbentzio Interamerikarraren
arabera, Estatu Batuetan marka bat mantendu eta horretaz
txostena egiteko daukan eskubidearen ezeztapena bezala
hartzeko.Bestetik, zera esan dezake : Hilton, Coca-Cola
eta Palmolive bezalako 400 marka iparamerikar erregistratuak
onartzeko Hitzarmenetik kanpo geratzen dela “.
Hau dela eta, 1999ko urtarrilaren 8an, Poder Popularreko
Asanblada Nazionalaren Presidentea Ricardo Alarcón
de Quesadak esan zuen “markak eta patenteak ez daude
bakarrik alde batean, eta nazioarteko estandarrei buruzko
eskubideak berdinak izan behar dira guztientzat.Cuban
Estatu Batuetako konpainien marka eta patenteak daude
erregistraturik.Beren jabeak kezkatuta egon behar dira
gobernu baten zuhurgabekeria-gatik erantzun barik geratuko
ez diren ekintzak etorriko direlako”.
Ez da kasualitatea gai hau Europar Batasuneko Merkatal
Politikako Komisarioa den Leon Brittan-en helburuen artean
egotea, Washington bisitatu zuenean, R.Rubin Tesoreriako
Idazkariarekin eta Madeleine Albright Estatuko Idazkariarekin
eztabaidatzeko.Urtearen hasieratik, Nazioarteko Merkataritzako
Estatu Idazkari frantsesak, Jacques Dondoux-ek, Brittan-en
laguntza eskatu zuen Pernod Ricard-ek kalterik jaso ez
zezan.
“211 Saila”-ren ezarpena bakarrik da Bacardiren
kanpainaren azken atala,Estatu Batuetako sistema judiziala
erabili duena arerio komertzial bati abantaia konpetitiboa
ateratzeko.
Sententzia Aurrekontuaren Legean oinarrituta dago, Estatu
Batuetako Kongresuak 1998ko urriaren 21ean baieztuta,
eta HCH-ren ustez Bacardik bakarrik etekina ateratzeko
modukoa.
EUSKADI-CUBA-ko
Sensibilizazio Arloak egindako txostena (Euskadi eta Cubaren
arteko Laguntza eta Kooperaziorako Elkartea)
|