ZER
EGITEN DUGU?
EUSKADI-CUBA-k
lau arlotan lan egiten du:
Sentsibilizazio
arloa:
Cuba
eta bere Iraultzarekiko ELKARTASUN POLITIKOA garatzen
dugu. Honekin batera AEBk ezarritako blokeoaren ondorioak
salatzen ditugu, beti Cuban dagoen errealitate politikoa,
kulturala eta soziala hurbiltzen saiatuz.
Ekintza
batzuk: “Bacardi,
tragu txarra” nazioarteko kanpainaren diseinu
grafikoa sortu genuen; elkartasun hitzaldiak eta ihardunaldiak
antolatzen ditugu; Cuban elkartasun lana egiten duten
hainbat nazioarteko brigadatan hartzen dugu parte, batez
ere “Herriekiko Adiskidetasun Institutu Kubatarraren”
(ICAP) “José Martí” brigadan;
eta blokeoari eta Cubako gizarte ereduari buruzko informazio
hainbat erakusketa diseinatu dugu, hauek beste herri batzuetako
Cubarekiko elkartasun mugimenduak erabiliak izan direnak.
Gaur
egun, kanpaina hauetan ari gara lanean:
1.
“Cuba va, Kuba
bai” kanpaina.
2. “Cuba-Venezuela:
ALBA jaio da” kanpaina.
3.
“Bostak askatu” nazioarteko kanpaina.

Komunikabideen arloa:
Arlo
honen lana gaur egungo Cubako egoerari buruko INFORMAZIO
ALTERNATIBOA ETA KONTRAINFORMAZIOA ematea. Cubari buruzko
berriak komunikabide talde handi baten eskuetan dago,
zeinek herri honen errealitateaz zentsuratzen eta manipulatzen
dute eta gezur biribilak esaten dituen egunero. Cubak
jasaten duen blokeoa ekonomikoa ez ezik informatiboa ere
bada.
EUSKADI-CUBAn
ahal dugun heinean Iraultzaren aurkako gezur horien kontra
egiten saiatzen gara. Horretaz gain, Mass Media handiek
ezkutatzen dituzten errealitateak hurbiltzen saiatzen
gara. Eta -espazioa eskaintzen digutenean- komunikabideetan
hartzen dugu parte. Arlo honetan ezinbestekoa da Euskal
Herrian bizi diren eta EUSKADI-CUBAko bazkideak diren
kubatarren partehartzea.
Orain,
EUSKADI-CUBAk
Cubainformación proiektua bultzatzen du, non
Interneteko telebista bat, paperezko hiruhilabetekari
bat, eguneroko berrien web orrialde bat eta asteroko irratsaio
bat dauden. Irratsaioa Bizkaian, Tas
Tas Irati Librean (97.0 FM) emititzen da.

Proiektuen
arloa:
GARAPENERAKO
LANKIDETZARI zuzendua. Iraultza Kubatarraren programa
sozialetan kokatutako eta giza-garapen jasangarrian oinarritutako
lankidetza da gurea. Tokian tokiko proiektu solidario
hauek, dimentso ekonomikoa, soziala, politikoa, ekologikoa
eta kulturala barneratzen dituzte eta partehartze sozialetik
eta genero berdintasunetik abiatuta, garapen kubatarraren
prozesua babesten dute.
Hemen:
EUSKADI-CUBAren proiektuak lanean (word)
EUSKADI-CUBA elkarteak 1996an hasi zuen
garapenerako lankidetza-lana San Miguel del Padronen (La
Habana), hasiera batean etxebizitzen bizigarritasuna hobetzeko
proiektuak bultzatuz. Gaur, nahiz eta komunitate-garapeneko
proiektuen bidez udalerri horretako instituzioak babesten
jarraitu, EUSKADI-CUBAk kooperazio-lanik gehiena Cubako
ekialdeko probintzietan (Holguin, Granma eta Guantanamo)
egiten du. Eremu horretan elikagai-subiranotasunaren ildoan
kokatutako ekintzak garatzen ditu: hiri-nekazaritza babesten
du eta nekazaritza eta abeltzaintzako kooperatibak bultzatzen
ditu (ur-hornidura eta azpiegituren hobekuntza irizpide
agroekologikoak jarraituz eta trebakuntza bultzatuz).
Betiere, bai garapen produktiboaren ekintzetan zein komunitate-garapenaren
ekintzetan energia berriztagarrien erabilera bultzatzen
du.
Gure lanaren beste ildo estrategiko bat,
proiektu guztietan genero-berdintasunaren alde egitea
da, etorkizunean, mentalitate aldaketak sorrarazteko.
Emakume Kubatarren Federazioarekin elkarlanean, proiektu
espezifikoak babesten ditugu, emakumeak enplegu remuneratuetara
eta zuzendari-lanpostuetara sartzea errazteko.

Dohaintzen
arloa:
LAGUNTZA
MATERIALA deitutakoa jorratzen du, Euskadin dauden Habana
hiriko “Poder Popularreko” ordezkariekin.
Lan honetarako beharrezkoa den egitura antolatua daukagu
eta biltegi nagusi bat, Santurtzin (Bizkaia). Bidaltzen
ditugun materialak, besteak beste, hauexek dira: eskolako
materiala, garraioak, botikak, osasun ekipoak, liburuak,
informatika materiala eta abar.
Duela
gutxi, “Cubarako Bibliobusa” kanpaina antolatu
dugu. Horren bidez, liburuak bildu ditugu autubus bat
hornitzeko. Hau Cubako Sierra Maestra-ko komunitateetik
mugituko da biblioteka mugikorra bezala, eta elbarrientzakoa
izango da lehentasunez.

Genero taldea:
Eragile ezberdinak dira talde honi sorrera
ematen diotenak gure elkartean: emakumeen partaidetza
bai bolondres mailan bai ardurako karguetan nabarmen gehitu
da eta ondorioz azken urte hauetan genero ekitatearekiko
kontzientzia handitu da. Beste eragileetako bat elkarteko
emakume batzuen borondatea izan da hainbat bilera, jardunaldi,
kongresu eta abarretan parte hartzen, gaiari buruz hausnarketa
guneak sortzeko.
Iazko erdialdean, EAEko GGKE-en koordinakundeak
gonbidatu gintuen genero autodiagnostiko baten prozesuan
parte hartzera. Emakumeen botere-hartzeak eta genero ekitateak,
Elkartea zuzenki inplikatzen duen gai batean bilakatzeko
aukera ona zela pentsatu zen; baita bere ildo estrategikoak,
erlazioak, proiektuak, komunikazioa, partaidetza moduak
eta erabakien hartzea.

|