EUSKADI-CUBA
Cuba herriarekiko laguntasun eta elkartasun politikorako
elkartea da.
Gure elkartasunaren abiapuntua oinarrian politikoa dela
kontuan edukita, arlo desberdinetan hainbat ekintza egiten
ditugu, baina hori guztia Cubako
Iraultza eta bere giza-garapenaren programaren defentsa
ardatzatzat hartuta.
Estatuko
Cubarekiko Elkartasunaren Koordinakundearen eta Euskal
Autonomi Erkidegokoa GKE Koordinakundearen parte gara.
Zergatik adierazten dugu elkartasuna Cubarekiko?
1.
Gaur egun munduan agintzen duen globalizazio neoliberalaren
testuinguruan, bidegabekotasun ikaragarriak daudelako:
a) Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko ezberdintasun
ekonomikoak, baita herri bakoitzaren barrukoak.
b) Estatuaren rolaren galtzea, aberastasuna banatzeari
eta giza-garapenari dagokienez.
c) Inolako hautaketa demokratikoetatik kanpo dagoen
kapital transnazionalaren erabateko boterea, zeinek
nazioarteko politika eta ekonomia agintzen duen.
d) Kontsumismoak eta kanpo zorra ordaintzeak garapen
jasanezina eta ekologiaren suntsipena dakartzate.
Eta mundu honetan, Cubak kontzeptu alternatibo bat islatzen
duelako: elkartasunaren globalizazioa.
a) Herri txirotuetako milaka ikasleek dohainiko heziketa
jasotzen dute Cuban.
b) Milaka mediku eta irakasle kubatarrek herri txirotuetan
lan egiten dute, elkartasuna erakutsiz.
c) Cubak beste herri batzuetan osasun eta hezkuntza
garapenen barnean hainbat ekintza antolatzen ditu, “Hego-Hego”
kooperazioaren ikurra izanik.
2.
Cubak lortutako gizarte-lorpenak defendatzen ditugulako,
hori guztia gizartearen eta elkartasunaren justiziari
esker lortu delarik.
a) Kubatarren %100ak dohako osasun zerbitzua jasotzen
du.
b) 193 biztanleko mediku bat, mundu osoko zifrarik aurreratuena.
c) Herri garatuenaren bezalako itxaropen bizitza: 76
urte
d) Umeen heriotza tasa 1000 jaiotzetatik 6,2, Hego Amerikako
52ren aurrean.
e) Ez dago ia-ia analfabetismorik.
f) Emakumearen berdintasunean egindako aurrerapausu
nabariak.
3. Cubak AEBen bidegabeko
blokeo ekonomikoa jasaten duelako , zeinek bere
garapena oztopatzen duen eta herritarren artean gabezi
nabariak sortzen dituen.
EUSKADI-CUBA berez sortzetik GKE bat ez bada ere, kubatar
agintarien eskariei jarraituz, kooperazio proiektuetan
lan egiten du eta Cubara dohaintza materialak bidaltzeko
azpiegitura sortu du. Arlo horietan ere lan egiten dugu,
Cubako borroka politikoaren aldeko elkartasunaren barruan
oinarrizko tresna direla uste dugulako.
Horregatik
EUSKADI-CUBAren proiektuak Cubako gizarte-garapen nazionalerako
eskemaren barruan daude, kubatar administrazioak puntu
garrantzitsuenak jartzen dituelarik. Beraz, ez ditugu
“garapen-irlak” sortu nahi Cuban, baizik
eta AEBko blokeoaren aurka borrokatzen duten kubatar
estatuari eta elkarteei laguntzea, Cubako gizarte-justiziaren
proiektua mantentzen eta sakontzen lagunduz.