|
EGIN ZAITEZ BOLUNTARIO!
Nahi
izanez gero, hurrengo zereginetan lagun dezakezu:
•
Proiektu-arloa: kooperazio-proiektuak egiten eta/edo gauzatzen
lagundu. Proiektu horien bidez alderdi ekonomiko eta sozial
desberdinak garatuko dira Kubako hainbat eremutan; besteak
beste, osasun publikoa eta komunitateko osasuna, hiri
barruko nekazaritza eta nekazaritza ekologikoa, energia
berriztagarriak, etxebizitza, hezkuntza eta komunitateko
kultura.
•
Sentsibilizazio-arloa: kanpainetan, hitzaldietan, brigada
internazionaletan, irudi-diseinuan eta abarrean parte
hartu.
•
Komunikabide-arloa: Konpai aldizkariaren erredakzioan
eta diseinuan, irrati-programan, web-orrian, prentsako
eta interneteko idatzien hedapenean, eta abarrean lagundu
.
•
Donazio-arloa: materialen bilketan, kontainerrak kargatzen,
“larunbat gorrietan” Santurtzin dugun biltegian
eta abarrean lagundu.
EGIN
ZAITEZ BAZKIDE!
Bazkide
egiteko moduak hauek dira:
•Telefono
honetara deituta: 94-4151107
•
E-mail bidez: bilbo@euskadicuba.org
•
Helbide honetara idatzita: EUSKADI-CUBA. Prim kalea, 43.
48006 Bilbao
Eman
beharreko datuak hauek dira:
•
Izen-abizenak.
• Helbidea.
• Posta-kodea
• Herria
• Telefonoa
• E-maila
• Aukeratutako kuota (ikus behean)
• Kontu-zenbakia (20 digitu), kuota helbideratu
nahi izanez gero.
Kuotak
hurrengoak dira (aukerakoa)
• 25 euro/urtean
• 50 euro/urtean
• 100 euro/urtean
• Nahi den beste.
EUSKADI-KUBAk
funtzionamendu demokratikoa du, zuzendaritza-organoa hileroko
bazkideen asanblean oinarritzen da. Gainera, berariazko
lan-taldeak daude lan-arlo bakoitzerako.
Bazkideek
hainbat gauza jasoko dituzte:
•
Hiruhilabeteroko aldizkaria.
• Deialdiak, gai-zerrenda eta asanbleen eta bestelako
bileren aktak.
• Kubako ordezkari eta pertsona ospetsuekin egiten
diren topaketetara deialdiak.
• Informazio- eta deialdi-emailak.
• Dokumentuak: analisiak, jardueren laburpenak,
memoriak, plan estrategikoak eta beste batzuk.
• Hainbat material.
|