Euskadi-Cubari buruzko berriak
Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak ebolaren aurkako eredu gisa ipini zuen Kuba, eta Espainia, berriz, kontrakoaren adibidetzat jo zuen: Espainiako hedabideak... mutu
Euskadi-Cubari buruzko berriak

José Manzaneda, Cubainformación-eko koordinatzailea - Ahotsa: Oihana Pascual - Bideo-muntaia: Esther Jávega.- “Kubako gobernuaren eta Espainiakoaren erantzunak alderatu nahiko nituzke, adibidez. Kubako gobernuak osasungintzako 160 profesional bidali ditu, eta 300 ere igortzeko asmoa du. Afrikako mendebaldeko epidemiari erantzun azkarrena, eraginkorrena eta tinkoena eman dion gobernua izan da. Hori ikaragarria da, gobernu bakoitzaren gaitasuna kontuan hartuz gero” (1).

Gehiago irakurri
 
Kubako beisbol-jokalariak AEBn: hedabideen zinismo mugagabea
Euskadi-Cubari buruzko berriak

José Manzaneda, Cubainformación-eko koordinatzailea - Ahotsa: Oihana Pascual - Bideo-muntaia: Esther Jávega.- Hainbat prentsa-hedabidetan irakurtzen dugu: “Kubako pilotari batek ihes egin du” herrialdetik AEBko beisbol-liga handiekin fitxatzeko (1). Baina nola liteke Kubako kirol- eta migrazio-politika berriak munduko edozein herrialdetan jokatzeko aukera ematen badie kirolari horiei? Azalpena sinplea da: AEBko Altxorraren Sailak ez dio baimenik ematen inolako jokalari kubatarri herrialdeko taldeekin fitxatzeko, bizilekua Kuban edukiz gero edota Kubako Kirol Institutuarekiko lotura guztiak hautsi dituela frogatu ezean (2).

Gehiago irakurri
 
Alfabetatzearen Egunean, Kubari esker 28 herrialdetan alfabetatutako 8 milioi pertsona desagertu ziren
Euskadi-Cubari buruzko berriak

José Manzaneda, Cubainformación-eko koordinatzailea - Ahotsa: Oihana Pascual - Bideo-muntaia: Esther Jávega.- Irailaren 8an ospatu zen Alfabetatzearen Munduko Eguna. Nazioarteko hedabide handien estaldura informatiboa eskasa izan zen, arazoaren tamainarekin alderatuz gero, 781 milioi laguni eragiten baitie –munduko biztanleriaren % 16ri–, horietatik % 64 emakumeak izanda (1).

Gehiago irakurri
 
Geo: Kenyari buruzko erreportajeetan elefanteez hitz egiten duen aldizkaria, baina Kubari buruzkoetan... komunismoaren amaieraz
Euskadi-Cubari buruzko berriak

 

José Manzaneda, Cubainformación-eko koordinatzailea - Ahotsa: Oihana Pascual - Bideo-muntaia: Esther Jávega.- Zientzia eta kultur dibulgazioko Geo aldizkariak, Bertelsmann (1) hedabide-talde multinazionalarenak, Kubari eskaini zion 2014ko uztaileko aleko gai nagusia (2).

Gehiago irakurri
 
Eduardo Inda tertulietako kideak UNICEFen eta FAOren txostenak gezurtatu ditu: Kuban haurrak elikatu gabe daudela ziurtatu du
Euskadi-Cubari buruzko berriak

José Manzaneda, Cubainformación-eko koordinatzailea - Ahotsa: Oihana Pascual - Bideo-muntaia: Esther Jávega.- UNICEFen azken txostenek berretsi egin dute Kuba dela haurren desnutrizio larririk ez daukan Latinoamerikako nazio bakarra (1). Juan Jose Ortiz Bru, urteetan erakunde horren ordezkaria izandakoak, hainbatetan onartu du Kubako haurren abantaila Latinoamerikako herrialdeetako testuinguruari dagokionez. “Sinestezina da. Hemen (Kuban) ez dago tratu txarren sarerik, prostituzio-sarerik, bazterkeria-sarerik. Ez dago kalean gozokiak saltzetik bizi behar duen haurrik, ezta autoen haizetakoak garbitzen jardun behar duenik ere. Ez da lanean ari den haurrik. Alegia, Kubako haurren bizi-kalitatea –bizi-kalitatea, ez bizi-maila– lorpen paregabea da”, zioen Juan Jose Ortiz Bru espainiarrak Kubako prentsaren aurrean (2).

Gehiago irakurri
 
Tadeo Tápanes, de Euskadi-Cuba, en Onda Vasca: `EEUU nos ha tratado matar de hambre y ahora reconoce que ha fracasado´
Euskadi-Cubari buruzko berriak

El historiador y poeta cubano José Tadeo Tápanes Zerquera, miembro de Euskadi-Cuba, habló en Onda Vasca, que presenta su entrevista de este modo: "El cubano José Tadeo Tápanes nos valora el nuevo escenario geopolítico que se plantea para su país tras el restablecimiento de sus relaciones diplomáticas con los Estados Unidos"

Oir programa en Onda Vasca

Gehiago irakurri
 
Dolar bateko billetean sartzen ez diren Fidel Castroren luxuzko etxeak
Euskadi-Cubari buruzko berriak

José Manzaneda, Cubainformación-eko koordinatzailea - Ahotsa: Oihana Pascual - Bideo-muntaia: Esther Jávega.- “Ezetz frogatu. Eta frogatzen baduzue, ez da beharrezkoa izango nire planak, trantsizioa edo horrelako lelokeriak prestatzea. Frogatzen baduzue kanpoan 900 milioiko, milioi bateko, 500.000 dolarreko, 100.00 dolarreko, 10 milioiko edo dolar bateko kontua dudala, nik neuk egingo diet uko karguari eta betetzen ditudan funtzioei. Ikusi. Ezetz frogatu” (1).

 

Gehiago irakurri
 
<< Hasiera < Aurrekoa 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

TWIITER

Facebook