Berriak
Eduardo Inda tertulietako kideak UNICEFen eta FAOren txostenak gezurtatu ditu: Kuban haurrak elikatu gabe daudela ziurtatu du
Euskadi-Cubari buruzko berriak

José Manzaneda, Cubainformación-eko koordinatzailea - Ahotsa: Oihana Pascual - Bideo-muntaia: Esther Jávega.- UNICEFen azken txostenek berretsi egin dute Kuba dela haurren desnutrizio larririk ez daukan Latinoamerikako nazio bakarra (1). Juan Jose Ortiz Bru, urteetan erakunde horren ordezkaria izandakoak, hainbatetan onartu du Kubako haurren abantaila Latinoamerikako herrialdeetako testuinguruari dagokionez. “Sinestezina da. Hemen (Kuban) ez dago tratu txarren sarerik, prostituzio-sarerik, bazterkeria-sarerik. Ez dago kalean gozokiak saltzetik bizi behar duen haurrik, ezta autoen haizetakoak garbitzen jardun behar duenik ere. Ez da lanean ari den haurrik. Alegia, Kubako haurren bizi-kalitatea –bizi-kalitatea, ez bizi-maila– lorpen paregabea da”, zioen Juan Jose Ortiz Bru espainiarrak Kubako prentsaren aurrean (2).

Gehiago irakurri
 
<< Hasiera < Aurrekoa 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

TWIITER

Facebook