Kubako zientzia: “ezkutuko zientzia” hedabideetarako? Inprimatu
Euskadi-Cubari buruzko berriak
2018/08/09

José Manzaneda, Cubainformación-en koordinatzailea - Ahotsa: Eneko Calle.- Kuba herrialde blokeatua da, eta pobrea baliabide aldetik; halere, garapen zientifiko nabarmena lortu du (1). Industria bioteknologiko publiko indartsuak txertoak, bioproduktuak eta botikak sortu ditu osasun-sistema nazionalerako (2); horrez gain, diru-sarrera handiak ekartzen dizkio Estatuari, aipatu produktuak 50 herrialdetara baino gehiagotara esportatzen baitira.

Ciencia cubana: ¿`ciencia oculta´ para los medios? (+Italiano/Français/Deutsch/English/Português/Euskaraz)

Estatuko BioCubaFarmaEnpresa Taldeak, 22.000 langile dituenak, 1.800 patente ditu atzerrian, eta 2.000 milioi dolarreko diru-sarrerak eragiten ditu urtero (3). Haren lorpenetako batzuk:Cimavax-EGF txertoa, birikitako minbizi aurreratuaren kontrakoa (4); Heberprot-P, oin diabetikoak eragindakoultzeragatiko anputazioak saihesteko (5); eta NeuroEpo, alzheimerraren garapena atzeratzeko (6).

Mugarri horietako batzuk nazioarteko zientzia-argitalpenetan jaso izan dira (7). The New York Times egunkariak, Barack Obama presidente ohiak Uhartearekiko ezarritako politikaren alde agertu zenak, aditzera eman du Kuba lankidetzan aritu dela New Yorkeko RoswellPark Zentroarekin, edo birikitako minbizia duten paziente estatubatuarrak Uhartean izan direla -blokeoari iskin eginda- tratamendua jasotzeko Habanan (8).

New York Times kazetak baieztatu zuen Kubako osasun-sistemak “oso kalitate handiko arreta medikoa” eskaintzen duela, eta botikak garatzen direla “osasun-arazo larriak sendatzeko, beste herrialde batzuetan ez bezala, non interes ekonomikoak gailentzen diren” (9).

Horren guztiaren oso bestelakoa da beste hedabide batzuen isiltasuna, Espainiako prentsarena, adibidez. Estatuko egunkari nagusien Zientzia edo Osasun ataletan, oso-oso gutxitan irakurriko dugu ezer aurrerapen zientifikoez, ez Kuban ez “mundu garatua” delakotik kanpoko beste herrialderen batean izandakoez (10).

Berriki, ohi ez bezala, Espainiako dozenaka hedabidek Kolonbiako Minbiziaren Institutu Nazionalak giza papilomaren birusaren eta uteroko minbiziaren kontra garaturiko lan bikainari buruzko informazioa zabaldu dute (11) (12) (13). Zer dela eta horrenbesteko interesa? BBVA banku espainiarraren Fundazioak beraren ikertzaile Nubia Muñozi emandako saria.

Baina “El Mundo” egunkariaren modukoen Zientzia edo Osasun atalek, Espainiako bankuek saritu edo finantzaturiko proiektu zientifikoen berri emateaz gain, lorpen gisa aurkezten digute haur-minbiziaren kontrako txertoaren Universitat de València-ko ikerketak urtebeterako finantzaketa erdietsi izana, funts pribatuei esker (14). Albiste horretan, ez dira behin ere aipatzen Espainiako Gobernuak ikerketaren arloan egindako murrizketak.

Bien bitartean, ia erabateko isiltasuna dago Kuban osasun-esparruan egiten den lan zientifikoari dagokionez. Esaterako, azaleko minbiziaren kontrako Heberferon botika kubatar berriaren aurkezpena (15), botikak etorkizunean gaitz horrek jotako biztanleria espainiarrari lagundu ahal izango badio ere, EFE agentziaren prentsa-ohar batean baino ez zen jaso, eta hedabide digitalen batek besterik ez zuen argitara eman (16).

Finean, Kubako zientziak “ezkutuko zientzia” dirudi hedabide handietarako.

(1)    http://www.radiomaboas.cu/amancio/3239-desarrollo-cientifico-y-tecnologico-logros-innegables-de-cuba

(2)    http://www.huffingtonpost.es/2016/04/07/innovaciones-medicina-cuba_n_9580294.html

(3)    http://www.cubahora.cu/ciencia-y-tecnologia/cinco-medicamentos-made-in-cuba-unicos-en-el-mundo

(4)    http://www.cubadebate.cu/especiales/2017/06/17/una-vacuna-cubana-podria-algun-dia-convertir-el-cancer-de-pulmon-en-una-enfermedad-cronica/#.Wp_Ib3xG2ig

(5)    http://www.cubadebate.cu/noticias/2017/12/12/medicamento-cubano-heberprot-p-genera-resultados-muy-positivos-en-eslovaquia/

(6)    https://www.clarin.com/mundo/cientificos-cubanos-crearon-medicamento-retrasa-expansion-alzheimer_0_r1U0Tx5xb.html

(7)    https://www.roswellpark.org/cancer-vaccine

(8)    https://www.nytimes.com/2016/11/15/health/cancer-vaccine-cuba-medical-tourism.html?ref=nyt-es&mcid=nyt-es&subid=article

(9)    https://www.nytimes.com/es/2016/11/22/un-souvenir-inesperado-de-cuba-la-vacuna-contra-el-cancer/

(10)            https://elpais.com/elpais/2018/02/01/ciencia/1517500344_578167.html

(11)            https://elpais.com/elpais/2018/02/27/planeta_futuro/1519752841_158802.html

(12)            http://www.abc.es/sociedad/abci-nubia-munoz-premio-bbva-fronteras-conocimiento-hacer-posible-vacuna-eficaz-contra-cancer-cuello-utero-201802271219_noticia.html

(13)            http://www.elmundo.es/ciencia-y-salud/salud/2018/02/27/5a955fed268e3e54498b4627.html

(14)            http://www.elmundo.es/comunidad-valenciana/2017/09/24/59c7711c46163f422a8b45f4.html

(15)            https://www.telesurtv.net/news/Cuba-registra-nuevo-medicamento-para-tratar-el-cancer-de-piel-20160903-0004.html

(16)            https://www.eldiario.es/sociedad/Cuba-registra-nuevo-medicamento-cancer_0_554344584.html

Comparte este artículo