`Disidente´ delakoak NATOk Kuba bonbardatzeko proposamena egin du: Espainiako estatuko Kode Penalaaplikatuko diogu? Inprimatu
Euskadi-Cubari buruzko berriak
2018/08/09

José Manzaneda, Cubainformación-en koordinatzailea - Ahotsa: Eneko Calle.- Azaroan, Espainiako auzitegiek Kataluniako Gobernuko bederatzi hautetsi eta bi buruzagi zibil espetxeratu zituzten, “matxinada” eta “sedizioa” egotzita, jakina (1).

`Disidente´ propone que la OTAN bombardee Cuba: ¿le aplicamos el Código Penal español? (+Italiano/Deutsch/English/Português/Français/Euskaraz)

Euskal Herriko txiolari bat urtebeteko espetxealdia betetzen ari da sare sozialetan zabaldu zituen mezuengatik (2). Bi rap-musikariri bi (3) eta hiru urte eta erdiko (4) espetxe-zigorrak ezarri berri dizkiete, hurrenez hurren, ustez monarkia iraintzeagatik eta terrorismoa goraipatzeagatik. Duela gutxiko adibide bakan batzuk dira (5).

Orain, jar gaitezen pentsatzen: zer jazoko litzaieke Espainiako estatuko ekonomiarennazioarteko erabateko blokeoaren alde agertuko liratekeen espainiarrei? Eta zer Errusiako telebistan, adibidez, herrialde horrek Madril bonbardatzeko proposamena egingo lukeen espainiarrari?

Gogorra, ezta? Bada, duela gutxi gertatu da Miamiko telebistako saio batean, Kuban “castrismotik ateratzeko metodoen” gainean ari zirela (6). Ailer González “disidenteak” nazioarteko blokeoa proposatu zuen bere herrialderako: “Erregimen castristaren gainean presiorik eragiten ez baduzu, (…) ez badugu zigorrik eta, batez ere, itolarri ekonomikorikezartzen herrialde horretarako… Lehenik eta behin, presio handia eragin behar da tirania horren gainean. Eta itolarri ekonomikoa ezinbestekoa da”.

Bestetik,Antonio Rodilesek proposatu zuen, Kubarako,NATOk Jugoslavian aplikaturiko “konponbidea” (7): “Erregimen hauek guztiak, mota honetakoak, nola garaitu diren aztertuz gero, konbinazio hori ezinbestekoa dela ohartzen zara. Esaterako, pertsonek gustuko dute Otpor-ez (`erresistentzia baketsuko´ gazte-mugimendu eskuinzalea) hitz egitea, Jugoslavia oihan, baina noiz izan zen eraginkorra Otpor? NATOk herrialdea bonbardatu ostean”.

Boteretik kendu beharreko gobernua ez balitz Kubakoa, Espainiako estatukoa baizik, eta Antonio Rodilesek nazionalitate espainiarra balu, Kubakoa baino Kode Penal dezente gogorragoari aurre egin beharko lioke (8).

Lehenik eta behin, “traizioa eta Estatuko bakearen edo independentziaren kontrako delitua” egotz lekizkioke. Kode Penalaren 581. artikuluaren arabera, “potentzia atzerritar bat Espainiari gerra deklaratzera bultzatzen duen espainiarra (…) hamabost eta hogei urte bitarteko espetxealdiaz zigortuko da”.

Gogora dezagun: 1999an, NATOk, 78 egunez, 2.300 misil eta 1.400 bonba jaurti zituen Jugoslavian, eta 2.000 zibil baino gehiago erail eta 6.000 lagun inguru zauritu zituen. Hortaz, “traizio” delituaz gain, Antonio Rodilesi“terrorismoa goraipatu izana” egotzi eta bi eta hiru urte bitarteko espetxealdia ezar lekioke, 578. artikuluaren arabera (9).

Azkenik, jakinaren gainean Gonzálezek eta Rodilesek hertsiki lan egiten dutela AEBko egungo Estatu Departamentuarekin (10), 592. artikulua aplika lekieke, “lau eta zortzi urte bitarteko espetxealdia” ezartzen diona “Estatuaren autoritatea kaltetzeko edo Espainiako duintasuna edo haren funtsezko interesak kolokan jartzeko helburuaz, Gobernu atzerritarrekin inteligentzia edo edozein motatako harremana”duenari (11).

Alabaina, erregimen espainiarraren hedabideek Katalunian erreferendum baketsua egin zutenak kartzelatzearen alde egiten segituko dute (12); aldi berean, salatuko dute Kuban beren herrialdea bonbardatzeko proposamena egiten dutenek ez dutela leku politikorik (13).

(1)  http://www.elmundo.es/espana/2017/11/02/59faf12f268e3e1e398b457b.html

(2)  http://cadenaser.com/emisora/2017/11/04/ser_vitoria/1509784511_561655.html

(3)  https://politica.elpais.com/politica/2018/03/02/actualidad/1519999011_089283.html

(4)  http://www.publico.es/sociedad/rapero-valtonyc-ira-carcel.html

(5)  http://www.elmundo.es/espana/2018/03/13/5aa798f7ca474149728b4662.html

(6)  http://www.americateve.com/videos/1-261369

(7)  https://lapupilainsomne.wordpress.com/2018/03/09/que-tienen-en-comun-otpor-la-otan-y-la-llamada-oposicion-pacifica-cubana-por-justo-cruz/

(8)  https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1995-25444

(9)  http://www.tuabogadodefensor.com/delito-de-terrorismo/

(10)     https://www.cibercuba.com/videos/noticias/2018-01-08-u157374-e157374-s27061-reaccion-antonio-rodiles-tras-negacion-senador

(11)     http://www.cubainformacion.tv/index.php/component/content/14151?task=view

(12)     http://www.elmundo.es/cataluna/2017/11/08/5a033877e5fdea2e408b45d0.html

(13)     https://elpais.com/internacional/2016/12/24/america/1482537014_913600.html

Comparte este artículo