Yuli, Carlos Acosta dantzari kubatarrari buruzko filma: pelikula politikoa? Inprimatu
Euskadi-Cubari buruzko berriak
2019/02/01

José Manzaneda, Cubainformación-en koordinatzailea – Ahotsa: Eneko Calle.- Icíar Bollaínen Yuli filmak, Donostiako Nazioarteko Zinemaldian berriki aurkeztuak, Carlos Acostaren bizitza irudikatzen du (1).

`Yuli´, sobre el bailarín cubano Carlos Acosta: ¿una película política? (+English/Français/Italiano/Deutsch/Português/Euskaraz)

Haur kubatar baten haurtzaroa erakusten digu; txikitan, ez zuen dantzarako inolako bokaziorik, baina gerora nazioarteko balleteko dantzaririk ospetsuenetakoa bihurtu zen. Horren adibide da Kubako Ballet Nazionalean, Houstoneko Balletean, Parisko Operako Balletean eta Londreseko Errege Balletean aritu izana (2).

Yuli, baina, ez da pelikula politikoa; istorio bat kontatzen du, eta, dirudienez, hori ez da izan zenbait hedabideren gustukoa. Esaterako, ABC-k filma kritikatu zuen “Kubako egoera politikoaren eta sozialaren gaineko aipamen gutxi eta lausoak” egiten dituelako (3). Yuli aztertu zuen testu berean, egunkari espainiarrak Alpha, the right to kill pelikularen berri eman zuen. Film horrek Filipinetako narkotrafikoa eta giro marjinala ditu oinarri, baina, kasu horretan -arraroa, gero!-, ABC-k ez zuen faltan sumatuherrialde horretako “egoera politiko eta sozialari” buruzko aipamenik.

Kuba laidoztatzeko ahaleginean, ABC-ko kazetaria barregarri geratu zen. Bere esanetan, Yuli filmatu zen “Habana eder batean, denborak eta Iraultzak eraikinen fatxadak eta autoen karrozeriak hondatu aurrekoan”. Hitz harrigarriak, zinez; izan ere, pelikula ez zen “Iraultza aurretik” filmatu, iaz baizik, eta 80ko eta 90eko hamarraldietako Habanan girotuta dago.

Aipatu egunkariaren zein Espainiako estatuko beste zenbait hedabideren aburuz, esate baterako, El Mundo-ren iritziz, azpimarragarriena da Carlos Acosta dantzariak bizi izan zituen “miseria eta pobrezia” (4).  “Premia gorrienean bizitzetik mundu osoaren aitorpena jasotzera igaro zen” dio El Mundo-k. El Español-en, berriz, hauxe irakur dezakegu: “Bere patua zen uhartean goseak jota hiltzea, baina bere berezko talentuak (...) leku bat gordeta zion dantzaren historian” (5).

Jakina. Galdera da: Latinoamerikako eta Hirugarren Munduko zein beste herrialdetan -non “miseria” eta “gosea” ez diren kazetari baten ahoberokeriak- gertatu ohi da auzo xume bateko haur beltz bat, Estatuko arte-eskolak doako prestakuntza eman eta gero,nazioarteko balleteko izar bihurtzea eta, helduaroan, jaioterrira itzultzea, prestakuntza eman zion Estatuaren laguntzaz, dantza-konpainia bat eta dantza-eskola bat sortzeko? (6) (7) (8).

Bada, Kuba, Carlos Acostaren beraren hitzetan, “artearen eta dantzaren herrialdea da” (9); izan ere, “bertako sistemak etengabe sortzen ditu dantzari paregabeak, aparteko maila dutenak”.

Acosta Danza-k, 2016an Kubako Kultura Ministerioaren eta Londreseko Sadler’s Well antzokiaren laguntzaz Habanan finkatu zuen konpainiak, gazte ugari biltzen eta prestatzen ditu, eta bat egiten du ibilbide luzeko Kubako Ballet Nazionalaren edota Kubako Dantza Garaikidearen lanarekin (10 (11).

Baina gogora dezagun: Yuli film bikaina da, horixe besterik ez. Talentuaz, esfortzuaz, nostalgiaz, adiskidetasunaz eta hobetzeko nahiaz hitz egiten digun kontaketa ederra. Horrenbestez, zinema-kritikariok: zer deritzozue politika albo batera uzteari?

(1)  https://www.efe.com/efe/espana/cultura/el-cubano-carlos-acosta-baila-su-vida-para-iciar-bollain-en-yuli/10005-3492862#

(2)  https://www.ecured.cu/Carlos_Acosta

(3)  https://www.abc.es/play/cine/noticias/abci-bailarin-carlos-acosta-y-cubana-vida-201809231813_noticia.html

(4)  https://www.elcultural.com/noticias/cine/Iciar-Bollain-a-por-el-gran-publico-con-la-luminosa-Yuli/12572

(5)  https://www.elespanol.com/cultura/cine/20180924/pobre-negro-maricon-bailarin-cubano-derribo-prejuicios/340216412_0.html

(6)  https://www.nytimes.com/es/2018/04/24/carlos-acosta-danza-cuba/

(7)  http://www.lajiribilla.cu/articulo/acosta-danza-claro-que-si

(8)  http://www.cubadebate.cu/noticias/2017/10/01/critica-britanica-elogia-a-compania-cubana-acosta-danza/#.W6yBZPntaig

(9)  http://www.juventudrebelde.cu/cultura/2016-03-14/mi-corazon-siempre-estuvo-en-cuba

(10)       http://www.juventudrebelde.cu/cultura/2018-05-03/acosta-danza-hace-llamado-a-estudiantes-de-ballet-y-danza

(11)       https://www.ecured.cu/Compa%C3%B1%C3%ADa_Acosta_Danza

Comparte este artículo