Banka eta komunikabideetako merkatariak - Ene bada... prentsa! Inprimatu
Euskadi-Cubari buruzko berriak
2019/05/07

"Banka eta komunikabideetako merkatariak": Euskadi-Cubak eta Cubainformación TV-k "Ene bada... prentsa!" telesaiorako, Tantaka TVn.

Versión en castellano

Banka eta komunikabideetako merkatariak

Espainiako estatuan, hiru komunikabide-taldek (Mediasetek, Atresmediak eta PRISAk) kontrolatzen dituzte audientzien % 60 eta publizitatearen % 87.Gainerakoa, hein handi batean, beste enpresa-talde batzuen artean dago banatuta, horien artean Vocento edota Unidad Editorial.

Enpresa horietako administrazio-kontseiluetako kide dira, besteak beste, eraikuntza-enpresak, inbertsio-fondoak, handiki pribatuak…Eta banka (BBVA, Banco Santander, Popular, Caixabank…), zeinak komunikabideak kontrolatzeko elementu gehigarri bat duen:komunikabide guzti-guztiek duten banku-zor handia.

Horregatik, ez da harritzekoa tertulietan, erreportajeetan eta albistegietan gai batzuk ia-ia ez aipatzea, fondo publikoekin egindako bankuen erreskatea, esaterako.Edota etxegabetzeen drama.

Benetako banku-sektore publikoa sustatzeari buruzko mahai-ingurua telebistan? Ezinezkoa.Eta banka nazionalizatzeaz hitz egitea? Debekatuta.

Hori bai: behin eta berriro errepikatuko digute Venezuelako krisia ekonomiaren joera sozialistaren errua dela.Egun batean Santander eta gisako bankuak nazionalizatzea otu zitzaion gobernuarena.Baina herrialdeak pairatzen duen erabateko blokeo ekonomikoaz ez dute txintik esango.

“Pluraltasuna” salduko digute. Baina gezurra da.Ustez kontrako joera politikoa duten telebista-kateek —La Sextak eta Antena 3k, adibidez— jabe berberak dituzte.

2013an, Rafael Correa buru zuen Ekuadorreko gobernuak legez debekatu zuen bankuak komunikabideen jabe izateko aukera.«Prentsa-askatasunaren» aldeko kanpaina, edo, bestela esanda, bankaren aldekoa, sekulakoa izan zen.

Hemen ez dute horretara iritsi beharrik.Eztabaida galarazita dago.Bankak isiltasunaren legea ezarri du.Inork ez ditu merkatariak hain azkar botako… komunikabideetatik.

Gidoia: José Manzaneda. Aurkezpena:Ana Gil. Edizioa: Esther Jávega. Ekoizpena: Euskadi-Cuba eta Cubainformación TV. Off-ahotsa: Irati Armentia.

 

Visita las redes sociales de Cubainformación:

https://www.facebook.com/cubainformacion
https://twitter.com/cubainformacion
https://www.instagram.com/cubainformacion/
https://www.youtube.com/user/CubainformacionTV/videos

Comparte este artículo