euskadicuba.org
  
 
indice e-c
 
 
 
 
 
 
 
2050
emakumeak
NOTICIAS
konpai
news
materiales
tas tas
escritos

 


Zona para socios/as
Bazkideentzako gunea

 
 

BILBAO
Prim, 43
48006 Bilbao
telf.: 94 415 11 07
e-mail

VITORIA - GASTEIZ
Casa de Asoc. Simone de Beauvoir. San Ignacio de Loyola 8, 3º - oficina 4

01001 Vitoria - Gasteiz
telf.: 945 24 49 86
e-mail

 
 
 
 
 
Firma por Los Cinco


Buscar en Internet
Buscar en euskadicuba.org

 
www.libertadparaloscinco.org.es
Libertad para los 5 /
Bostak askatu
www.cubavsbloqueo.cu
Cuba vs Bloqueo
www.terrorfileonline.org
USAUSA Terrorismoa eT
www.alternativabolivariana.org
ALBA
+ Enlaces
Enlaces de Cuba /
Cubako estekak
http://www.sodepaz.org/
Cuba, objetivos del milenio
www.tiempodecuba.345p.com
Tiempo de Cuba
www.cubasolidaridad.org
Cuba Solidaridad


 
 
 

Kubatar Iraultzaren 50. urteurrena eta Euskadi-Cubako 20. urteurrena

2009. urtean zehar Euskadi-Cuba elkarteak hainbat ekintza antolatuko ditu ospakizun bikoitz honen harira.
 
Burututako ekimenak

1. Gasteiz, maiatzak 25. Bergara, maiatzak 26. "Kubako Iraultza, atzo eta gaur" hitzaldia, Yoerky Sanchez, kazetaria, Kubako "Gazte Komunisten Batasunako" Nazio Batzarreko kidea eta Asanblada Nazionaleko diputatua, eta Jesus Echeverria, Camagüey-ko "Kubatar Iraultzaren Borrokalarien Elkarteko" Zuzendaritza Probintzialeko lehendakaria.

Prentsa-oharra

Bideoa: Yoerky Sanchezen hitzaldia

Bideoa: Jesus Echeverriaren hitzaldia

Bideoa: publikoarekin solasaldia

2. Semana 50 Aniversario Revolución cubana. Bilbao 4-8 mayo. EUSKADI-CUBA, Komite Internazionalistak y Mugarik Gabe.

Prentsa-oharra

2 bideo: "“Emakumeak Kubatar Iraultzan” hitzaldia". Teresa Paz, Kubako enbaxadako ordezkaria Madrilen.

2 bideo: "Kubatar gaurkotasunari buruzko hitzaldia" hitzaldia. Joseba Macias, soziologoa, kazetaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazioko fakultateko irakaslea.

Argazkiak

3. 2009ko martxoaren 27an. Pascual Serranok EUSKADI-CUBAk argitaratutako “Conjura contra Cuba” liburua aurkeztu zuen, Bilbon.

Kronika

Bideoa: Pascual Serranori elkarrizketa

3 bideo: Pascual Serranoren hitzaldia

Argazkiak

4. 2009ko martxoaren 21ean. Kontzertua Kafe Antzokian, Eldys "Muñeco" eta Gasolina Motor taldearekin

Kronika

Bideoa

Argazkiak

5. Otsailan eta martxoan. Kubako dokumentalen eta filmeen zikloa, Gasteizen

Kronika

6. 2009ko urtarrilaren 3an. Milaka pertsona EUSKADI-CUBAko jaialditik pasatu ziren, Bilboko Areatzan

Kronika

Bideoa: Jaialdiaren erreportaia

Bideoa: Orishas: danza representativa del panteón de la santería cubana

Bideoa: Damba taldea

Bideoa: Dantza kubatarra (Sierra Maestra elkartearen dantza taldea)

Argazkiak

Kubatar Iraultzaren 50 urte
 
2009an zehar Kubatar Iraultzaren 50 urteurrena ospatuko dugu, XX. Mendeko gertakarietatik garrantzi historiko handienetariko bat; hamarkadetan zehar, Hirugarren Munduko nazio multzoan izandako eraginagatik eta nazioarteko menperatze sistema kapitalistarentzat egungo erronka handienetariko bat dena, bere proiekzioa dela eta Amerika Berrian, XXI. mendeko Sozialismoagatik apustu egiten baitu.
 
2009an Kubatar Iraultza aurrera doa justizia sozial eta subiranotasun eraikuntza prozesu bezala, bere zimentu ideologiko, sozial eta ekonomikoak, jabego kolektiboa, herri partaidetza eta elkartasun nazional eta internazionala direlarik. Oinarri hauek komunikabideen eta informazio-industriaren jabeen elitearen interes eta ereduekin talka egiten dute. Hauek proiektatzen duten Iraultza Kubatarraren irudia, manikeoa, deformatua eta zitala baita, beraien unibertso sinplifikatuan "erregimen kastrista" moduan ezagutzen duguna.
 
Hedabideek, Hegoaldeko herri askorentzat ametsak lirateken Kubako lorpen eta adierazleak zentsuratzen dituzte: Kanada ondoren Amerikako haurren heriotza-tasarik txikiena (UNICEFen arabera),  Latinoamerikako lehen mailako irakaskuntzako hezkuntza kalitatean lehenengo postua (UNESCOren arabera), "Munduko herri jasangarri bakarra sozialki eta ingurunearekiko" kalifikazioa (World Wide Fund for Nature-ADENAren arabera), edo Hegoaldeko beste herrietan kooperante solidario kopuru handiena daukana. Hau guztia, ia 50 urteko gerra ekonomikoa izanda, ekonomia mundiala eta instituzio politiko eta finantziero globaletan erabaki nagusiak kontrolatzen dituen potentziaren aldetik.
 
Erronka eta kontraesanekin, Kuban gizarte alternatibo bat eraikitzen jarraitzen dute, Latinoamerikako hainbat tokietan miseria aurpegia, langabezia, analfabetismoa edo oinarrizko zerbitzu eza erakusten duen kapitalismoaren aurrean. Eta jasotzen jarraitzen ditu, 50 urte geroago, Sozialismoren eta Iraultzaren banderak.

Euskadi-Cuba, 20 urte

EUSKADI-CUBAren jaiotzatik 20 urte betetzen dira, Kubarekin munduan dauden 2000 elkartasun eta kooperazio elkarteetariko bat. Erakunde honek, profil anitz eta independiente batetik, jatorri politiko ezberdinetako pertsonak batzen ditu Kuba eta bere Iraultzaren elkartasunaren inguruan, garapen kooperazioa, sentsibilizazioa, laguntza materiala, hedapen kulturala edo informazio alternatiboa bezalako arloetan banatutako lanarekin.
 
EUSKADI-CUBA 1989an jaio zen. Garai zail haietan, Kubak, bere historia iraultzailearen momenturik gogorrenari aurre egiten zion. "Eremu sozialista" delakoaren eta Sobiet Batasunaren amaierak dramatikoki eragin zuen irlaren etorkizunean eta kubatar herritarren bizi baldintzetan. Horregatik, 90ko hamarkadan, EUSKADI-CUBAk, Kubarekiko Nazioarteko Elkartasun Mugimenduko beste taldeek egin bezala, bere jarduera, beti ere sustrai politikoarekin, emandako materialak bidaltzera, elkartasun brigadetan eta kooperazio lehenengo proiektuetan zentratu zuen.
 
Egun EUSKADI-CUBAk, sentsibilizazio kanpaina garrantzitsuak garatzen ditu, baita proiekzio internazionaleko informazio alternatiboaren ekimenak ere, www.cubainformacion.tv ikus-entzunezko ataria bezala. Kooperazio proiektu bolumen handia bideratzen du ere, arlo ezberdinetan: hiri-nekazaritza, ur horniketa, abelazkuntza, gaikuntza, energia-berriztagarriak, komunitate-osasuna, genero ekitatea eta beste batzuk.
 
EUSKADI-CUBAk, 20 urte beranduago, Euskal Herriko Kubatar Iraultzaren lagunen elkartea izaten jarraitu nahi du. Euskal elkartasuna Kubarekiko, era guztietan, beharrezkoa izaten jarraitzen duelako. 90ko hamarkadaren hasierako kanpainetan esaten genuen bezala: "Blokeoak jarraitzen du. Elkartasunak ere bai".

 
 

 

 
 
AIUR diseinu&diseño