euskadicuba.org
  
 
indice e-c
 
 
 
 
 
 
 
2050
emakumeak
NOTICIAS
konpai
news
materiales
tas tas
escritos

 


Zona para socios/as
Bazkideentzako gunea

 
 

BILBAO
Prim, 43
48006 Bilbao
telf.: 94 415 11 07
e-mail

VITORIA - GASTEIZ
Casa de Asoc. Simone de Beauvoir. San Ignacio de Loyola 8, 3º - oficina 4

01001 Vitoria - Gasteiz
telf.: 945 24 49 86
e-mail

 
 
 
 
 
Firma por Los Cinco


Buscar en Internet
Buscar en euskadicuba.org

 
www.libertadparaloscinco.org.es
Libertad para los 5 /
Bostak askatu
www.cubavsbloqueo.cu
Cuba vs Bloqueo
www.terrorfileonline.org
USAUSA Terrorismoa eT
www.alternativabolivariana.org
ALBA
+ Enlaces
Enlaces de Cuba /
Cubako estekak
http://www.sodepaz.org/
Cuba, objetivos del milenio
www.tiempodecuba.345p.com
Tiempo de Cuba
www.cubasolidaridad.org
Cuba Solidaridad


 
 
 

EUSKADI-CUBA: “HERRI DUIN BATEN ALDEKO ELKARTASUNA”

Ikusi Euskadi-Cuba 2007ko Txostena (pdf)

"Euskadi-Cuba" euskarazko bideoa ("Solidarioak" bideo-saila )

EUSKADI-CUBA Cuba herriarekiko laguntasun eta elkartasun politikorako elkartea da.

Gure elkartasunaren abiapuntua oinarrian politikoa dela kontuan edukita, arlo desberdinetan hainbat ekintza egiten ditugu, baina hori guztia Cubako Iraultza eta bere giza-garapenaren programaren defentsa ardatzatzat hartuta.

Estatuko Cubarekiko Elkartasunaren Koordinakundearen eta Euskal Autonomi Erkidegokoa GKE Koordinakundearen parte gara.

EUSKADI-CUBA 1989an jaio zen eta 2009an 20 urte betetzen du.

Bideoa: EUSKADI-CUBAren 19. urteurrenaren jaia (2008)

Bideoa: EUSKADI-CUBAren 20. urteurrenaren jaia (2009)

Bideoa eta testua: EUSKADI-CUBAko bazkideak Adiskidetasun domina jasotzen du

Zergatik adierazten dugu elkartasuna Cubarekiko?

1. Gaur egun munduan agintzen duen globalizazio neoliberalaren testuinguruan, bidegabekotasun ikaragarriak daudelako:

a) Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko ezberdintasun ekonomikoak, baita herri bakoitzaren barrukoak.

b) Estatuaren rolaren galtzea, aberastasuna banatzeari eta giza-garapenari dagokienez.

c) Inolako hautaketa demokratikoetatik kanpo dagoen kapital transnazionalaren erabateko boterea, zeinek nazioarteko politika eta ekonomia agintzen duen.

d) Kontsumismoak eta kanpo zorra ordaintzeak garapen jasanezina eta ekologiaren suntsipena dakartzate.

Eta mundu honetan, Cubak kontzeptu alternatibo bat islatzen duelako: elkartasunaren globalizazioa.

a) Herri txirotuetako milaka ikasleek dohainiko heziketa jasotzen dute Cuban.

b) Milaka mediku eta irakasle kubatarrek herri txirotuetan lan egiten dute, elkartasuna erakutsiz.

c) Cubak beste herri batzuetan osasun eta hezkuntza garapenen barnean hainbat ekintza antolatzen ditu, “Hego-Hego” kooperazioaren ikurra izanik.

2. Cubak lortutako gizarte-lorpenak defendatzen ditugulako, hori guztia gizartearen eta elkartasunaren justiziari esker lortu delarik.

a) Kubatarren %100ak dohako osasun zerbitzua jasotzen du.

b) 193 biztanleko mediku bat, mundu osoko zifrarik aurreratuena.

c) Herri garatuenaren bezalako itxaropen bizitza: 76 urte

d) Umeen heriotza tasa 1000 jaiotzetatik 4,7 Hego Amerikako 52ren aurrean.

e) Ez dago ia-ia analfabetismorik.

f) Emakumearen berdintasunean egindako aurrerapausu nabariak.

3. Cubak AEBen bidegabeko blokeo ekonomikoa jasaten duelako , zeinek bere garapena oztopatzen duen eta herritarren artean gabezi nabariak sortzen dituen.

EUSKADI-CUBA berez sortzetik GKE bat ez bada ere, kubatar agintarien eskariei jarraituz, kooperazio proiektuetan lan egiten du eta Cubara dohaintza materialak bidaltzeko azpiegitura sortu du. Arlo horietan ere lan egiten dugu, Cubako borroka politikoaren aldeko elkartasunaren barruan oinarrizko tresna direla uste dugulako.

Horregatik EUSKADI-CUBAren proiektuak Cubako gizarte-garapen nazionalerako eskemaren barruan daude, kubatar administrazioak puntu garrantzitsuenak jartzen dituelarik. Beraz, ez ditugu “garapen-irlak” sortu nahi Cuban, baizik eta AEBko blokeoaren aurka borrokatzen duten kubatar estatuari eta elkarteei laguntzea, Cubako gizarte-justiziaren proiektua mantentzen eta sakontzen lagunduz.

SIERRA MAESTRA elkartearekin aliantza

Azpimarratzekoa da 2008an SIERRA MAESTRA elkartea sortzea. Elkarte hau Euskal Herrian bizi diren kubatarrek osatua da, eta EUSKADI-CUBAko lokalean du helbidea.

Bi elkarteek helburu eta filosofia berberak dituzte, eta hainbat ekimen eta proiektu burutzen dituzte elkarrekin.

Bideoa: SIERRA MAESTRA elkarteko dantza taldea. "Munduko jendea" jaialdia. Bilbon, 2008ko ekaina

Bideoa: SIERRA MAESTRA elkarteko dantza taldea. Gasteizko Casa de las Americas-eko III Kulturarteko Topaketa. 2008ko iraila

 
 

 

 
 
AIUR diseinu&diseño