euskadicuba.org
 
indice e-c
 
 
 
 
 
 
 
2050
emakumeak
NOTICIAS
konpai
news
materiales
tas tas
escritos

 


Zona para socios/as
Bazkideentzako gunea

 
 

BILBAO
Prim 43
48006 Bilbao
telf.: 94 415 11 07
e-mail

VITORIA - GASTEIZ
Casa de Asoc. Simone de Beauvoir. San Ignacio de Loyola 8, 3º - oficina 4

01001 Vitoria - Gasteiz
telf.: 945 24 49 86

e-mail

 
 
  21 / 4 / 2009  
Noticias de Euskadi-Cuba / Euskadi-Cubako berriak

Exposición "Cubanas, una Revolución dentro de la Revolución", en Basauri del 20 al 30 de abril

 

"Emakume kubatarrak, Iraultza bat beste baten barruan" erakusketa, Basaurin, apirilak 20-30
 
EUSKADI-CUBAk, Kubarekiko adiskidetasun eta lankidetzarako elkarteak,  "Emakume kubatarrak, Iraultza bat beste baten barruan" erakusketa ikustera gonbidatzen zaituzte, Basaurin 2009ko apirilaren 20tik 30era egongo dena.
 
Lekua: Basauriko Jabekuntza Eskola. Axular Kalea, 28.
 
Ordutegia:
Goizez, astelehenetik ostiralera, 10:00 - 14:00
Arratsaldez, astelehenero, asteartero eta ostegunero, 18:00 - 20:00
 
Antolatzailea: EUSKADI-CUBA
Laguntzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
 
Kontaktuak: sensibilizacion@euskadicuba.org - 94-4151107
 
Emakume kubatarrei buruzko datu batzuk:
 
1959an iraultzak irabazi zuenez geroztik, Kubako sozialismoaren eraikuntzan berdintasunez parte hartzea exijitu dute emakume kubatarrek. Emakumezkoek funtsezko funtzioa izan dute, bai hasierako borrokan, bai ondorengo aldaketetan eta erabakietan ere. 1960ko abuztuaren 23an, Emakume Kubatarren Federazioa (FMC) sortu zen; horren helburua zen politikak eta programak sortzea, emakumezkoen berdintasuna guztiz betetzeko gizarteko esparru eta maila guztietan. Vilma Espín izan zuten buru, 2007an hil zen arte, eta gaur egun, 4 milioi afiliatu baino gehiago dira.
 
Kubako biztanleen ia erdiak emakumezkoak dira, eta legebiltzarreko kideen % 43, unibertsitatean graduatutakoen %65, langileen %46, herrialdeko langile teknikoen eta profesionalen %66, ikertzaile zientifikoen %48, eta lankidetzarako misio internazionalistetako pertsonen %52. Aurrerapen handiak egin ahal izan dira, borondate politikoa dagoelako emakumeek gizartean dagokien tokia guztiz eskura dezaten. Emakumeak mendekotasun- eta marjinazio-egoeran eduki zituzten oztopo kulturalak, ideologikoak, psikologikoak, ekonomikoak eta sozialak desagerrarazteko politika publikoei esker gertatu da hori.
 
Emakumeen eskubideen eta askatasunen alde Estatuak egindako lanean, nabarmentzeko modukoa da, batetik, irakaskuntza-maila guztietarako sarbidea denetzat berdina eta doakoa izatea, eta bestetik, osasun-zerbitzuak doakoak izatea, emakumeentzat berariazko osasun-programak edukitzea, eta sexu- eta ugalketa-eskubideak errespetatzea, horrela bereziki bermatu ahal izateko emakume kubatarrek erabateko askatasuna izango dutela beren gorputzarekin lotutako erabakiak hartzeko. Era berean, emakumeek herrialdeko eremu orotan eta bizitzako maila guztietan erabateko parte-hartzea izatea ere bultzatzen da; batez ere, erabakiak hartu behar diren postuetan.
 
Kubako Iraultzaren lorpen handienetako izan da emakumezkoek herrialdeko bizitza ekonomikoan, politikoan, sozialean eta kulturalean parte hartzea, baina, halere, kultura patriarkaletik jasotako aurreiritzi eta estereotipo sexistak gainditzeko erronkari aurre egin behar dio oraindik. Eskolaren, komunikabideen eta komunitateetako federatuen bitartez, aldaketak bultzatzen dira subjektibotasunean, berdintasun-kultura are gehiago indartzeko.
 



Exposición "Cubanas, una Revolución dentro de la Revolución", en Basauri del 20 al 30 de abril
 
EUSKADI-CUBA, la asociación vasca de amistad y cooperación con Cuba, les desea invitar a la exposición itinerante "Cubanas, una Revolución dentro de la Revolución", que estará en Basauri del 20 al 30 de abril de 2009.
 
Lugar: Escuela de empoderamiento de Basauri, C/ Axular, nº28.
 
Horario:
Mañanas, lunes a viernes, 10:00 - 14:00 horas
Tardes, lunes-martes y jueves, 18:00 - 20:00 horas
 
Organiza: EUSKADI-CUBA
Apoya: Diputación Foral de Bizkaia
 
Contactos: sensibilizacion@euskadicuba.org - 94-4151107


Algunos datos sobre las mujeres cubanas:
 
Desde el triunfo de la Revolución en enero de 1959 la mujer cubana ha exigido su participación de manera igualitaria en la construcción socialista de Cuba. Tanto en la lucha en un primer momento, como en los cambios y decisiones posteriores, la mujer desempeña un papel fundamental. El 23 de agosto de 1960 se crea la Federación de Mujeres Cubanas (FMC) con el fin de desarrollar políticas y programas dirigidos a lograr el pleno ejercicio de la igualdad de la mujer en todos los ámbitos y niveles de la sociedad. Con Vilma Espín a la cabeza hasta su fallecimiento en 2007, hoy en día cuenta con más de 4 millones de afiliadas.
 
Casi la mitad de la población cubana son mujeres, quienes representan el 43% del parlamento, constituyen el 65% de las graduadas universitarias, el 46 % de la fuerza laboral, el 66 % del personal técnico y profesional del país y el 48 % en la investigación científica, así como el 52% en las misiones internacionalistas de cooperación. Se han logrado grandes avances debido a la voluntad política para que la mujer alcance plenamente el lugar que le corresponde en la sociedad. Esto ha sido posible gracias a políticas públicas encaminadas a eliminar las barreras culturales, ideológicas, psicológicas, económicas y sociales que mantuvieron a las mujeres en condiciones de subordinación y marginación.
 
En el trabajo estatal por la defensa de los derechos y libertades de las mujeres, destacan el acceso igualitario y gratuito a los distintos niveles de enseñanza, la gratuidad de los servicios de salud con programas específicos para las mujeres o el respeto a los derechos sexuales y reproductivos con especial atención a  garantizar a las cubanas plena libertad de decisión sobre sus cuerpos. A su vez se impulsa de manera especial la plena intervención de la mujer en todos los ámbitos y niveles .
 
Aunque la participación de las mujeres en la vida económica, política, social y cultural del país resulta hoy uno de los grandes logros de la Revolución Cubana, aún enfrenta el desafío de combatir los prejuicios y estereotipos sexistas heredados de una cultura patriarcal. Desde la escuela, los medios de comunicación, o las federadas en la  comunidad, se promueven cambios en la subjetividad encaminados a potenciar aún más una cultura de la igualdad.
 

 
 
 
 
AIUR diseinu&diseño