euskadicuba.org
 
indice e-c
 
 
 
 
 
 
 
2050
emakumeak
NOTICIAS
konpai
news
materiales
tas tas
escritos

 


Zona para socios/as
Bazkideentzako gunea

 
 

BILBAO
Prim 43
48006 Bilbao
telf.: 94 415 11 07
e-mail

VITORIA - GASTEIZ
Casa de Asoc. Simone de Beauvoir. San Ignacio de Loyola 8, 3º - oficina 4

01001 Vitoria - Gasteiz
telf.: 945 24 49 86

e-mail

 
 
  1 / 10 / 2010  
Noticias de Euskadi-Cuba / Euskadi-Cubako berriak

Kubako turista akzidentala

 

Kubako turista akzidentala

Rosa Maria Martin* - Argia.- Udan bi milioi pasatxo turista izan da Kuban. Beste herri guztietan ez bezala, gehienak iritzi-emaile eta aditu bilakatu dira etxera itzulitakoan. Ez ikusitako paisaiaz eta patxada ederrean dastatutako gastronomiaz edo kulturaz. Egun batzuk hoteletik hondartzara igaro, malekoian buelta erdia eman, nahikoa izan dute gehienek Kubako sistema sakonki ezagutzeko, Kubak dituen gaitzak antzemateko, eta lau haizetara zabaltzeko. Behin etxera itzulita, berehala aurkitzen baitu bidaiari horrek Kubaz aldez aurretik hedatuta zeuden aurreiritziak argitaratzeko aukera emango diona. Kubako hedabideei buruzko ikerketa egitera nindoala esan diodanean, ezkerreko pedigridun turista horrek txistea bota du: “Egun bateko lana izango da, ezta?”. Blokeo mediatikoaren aldeko berri-lapiko horrek hedabide bakarraren mitoa zabaltzen lagundu nahi duelako. Baina hamaika milioi biztanle dituen herri honetan hamaika baino gehiago dira hedabideak. Eta ez dut uste beraien lerro editorialetan hemengoetan baino aniztasun gutxiago dagoenik. Kubako iraultzaren hasierako urteetako asmakaria da coletilla delakoa edo bukaerako argibidea. Komunikabideetako langileen eskubide xelebrea: egunkariaren jabeak agindu bezala albistea idatzi bai –hemen bezalaxe–, baina gero azpiko ohar batean: “Albiste hau ez da guztiz egiazkoa, eta kazetaritza etikaren aurka doa”. Hori balego gure inguruan... Oso zaila da mitoen aurka borrokatzea. Mito gehienak indarrean dagoen botere-sistemari eusteko erabiltzen dira, botere ekonomikoa, politikoa, sinbolikoa... Eta 50 urte hauetan gaitzetsi duten herriaren aurkako blokeoa genozidioa balitz? Aginte mediatikoak behar dituen mito egokiak hedatzen laguntzen dionari ematen dio espazioa, hitza, saria. Mexikon beste oporraldi bat igaro ondoren, gure turistak artesania azteka eta pipermina ditu hizpide. Berba bat ere ez han eraildako kazetariez, pobrezia kapitalistaz. Kubatik bueltan, aitzitik, aldaketa politikoak aldarrikatu ditu, demokrazia eta askatasunaren izenean. Alajaina! Euskal Herrira ere hainbat turista etorri da aurten. Zer idatz lezakeen turista akzidentalak uda hasieran pasaportea berriztatzeko zeuden ilarei buruz –Kuban burokrazia?–. Edo Bizkaian gehien irakurtzen den egunkaria ikusita, argi izango luke zein den hemen gehien iragarritako zerbitzua –non sexu esklabutza?–. Kuba eta Euskal Herria ez dira kolore bakarrekoak. Biek pairatzen dute gainasetasuna hedabideetan. Turistarik gabe erabaki beharko du bakoitzak noranzko aldaketa nahi duen.

 
 
 
 
AIUR diseinu&diseño