euskadicuba.org
 
indice e-c
 
 
 
 
 
 
 
2050
emakumeak
NOTICIAS
konpai
news
materiales
tas tas
escritos

 


Zona para socios/as
Bazkideentzako gunea

 
 

BILBAO
Prim 43
48006 Bilbao
telf.: 94 415 11 07
e-mail

VITORIA - GASTEIZ
Casa de Asoc. Simone de Beauvoir. San Ignacio de Loyola 8, 3º - oficina 4

01001 Vitoria - Gasteiz
telf.: 945 24 49 86

e-mail

 
 
  8 / 2 / 2012  
Análisis de Cuba / Cubari buruzko analisia

Kubaren aurkako blokeoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Bilbon [Bideoa]

 
Cubainformación.- AEBek Kubari ezarritako blokeoa salatzeko 70 lagun bildu dira Bilbon "Blokeoaren 50 urte, Cuba va"  leloa idatzia zuen pankartaren atzean.

1962 otsailaren 7tik indarrean dago blokeo ekonomiko, komertzial eta finantzario hori. Eta 50. urtemuga hori zela eta, Euskadi-Kuba elkarteak, Komite Internazionalistak eta Askapenak elkarretaratzea antolatu zuten.

Nazio Batuen Batzar Nagusiak hogeigarren aldiz gaitzetsi zuen blokeoa 2011ko urriaren 25ean: agiriak 186 aldeko boto eta bi kontrako (AEBak eta Israel) izan zituen.
 
Lurraldez kanpokotasunean oinarritua

Blokeoa estrategia oso eta konplexua da: lurraldez kanpokotasuna ardatz, jazarpenak, zigorrak eta presioak dira nagusi.

Honako debekuekin, esaterako, agerian geratzen da estrategia hori: bitarteko herrialdeetako enpresek ezin dute azukrea, nikela edo bestelako osagai kubatarrak dituzten produktuak AEBetara esportatu. Hau da, Kubak ezin du munduko ekonomiako merkatu eta sektore estrategikoetara esportatu; bitarteko herrialdeetako enpresek ezin diote Kubari saldu osagaien %10 AEBetakoak dituen produkturik; bitarteko herrialdeetako merkantzia-ontziak ezin dira AEBetan porturatu aurreko sei hilabeteetan Kuban izan badira. Hori horrela, produktuak Irlara garraiatzea garestiagoa da. Eta Kubako enpresen dolarrak gordetzeagatik soilik, Atzerriko Aktiboen Kontrolerako Bulegoak (OFAC) isunak jartzen dizkie urtero-urtero bitarteko herrialdeetako banketxeei.

 
 
 
 
AIUR diseinu&diseño