euskadicuba.org
 
indice e-c
 
 
 
 
 
 
 
2050
emakumeak
NOTICIAS
konpai
news
materiales
tas tas
escritos

 


Zona para socios/as
Bazkideentzako gunea

 
 

BILBAO
Prim 43
48006 Bilbao
telf.: 94 415 11 07
e-mail

VITORIA - GASTEIZ
Casa de Asoc. Simone de Beauvoir. San Ignacio de Loyola 8, 3º - oficina 4

01001 Vitoria - Gasteiz
telf.: 945 24 49 86

e-mail

 
 
  17 / 2 / 2012  
Noticias de Euskadi-Cuba / Euskadi-Cubako berriak

Kubako medikuntza proiektua finantzatu dute Argentinan Gipuzkoako Batzar Nagusiek [Bideoa]

 
Argazkia: Gipuzkoako Batzar Nagusiak.- Gipuzkoako Batzar Nagusiek 25.000 euro eman diote Operacion Milagro doako begietako ebakuntza programa kubatarrari. Egitasmoa Argentinako Cordoba probintzian abian da.

Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak azpimarratu du krisialdi ekonomiko garaian egonda ere, laguntza humanitarioari ezin zaiola murrizketarik egin. Horrela, Batzar Nagusiek hiru erakunderi -Euskadi-Cuba, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) elkartearen lagunak eta Gurutze Gorria- diru-laguntzak eman dizkiete "munduan benetako garapen soziala eta ekonomikoa bultzatzeko".

Pilar Saenz Ugarte Euskadi-Cubako presidenteak azaldu duenez, diru-laguntza Cordobako "Doctor Ernesto Guevara" zentro oftalmologikorako laser makina bat erosteko izango da. Bertan 2.000 begietako ebakuntza baino gehiago doan egin dituzte.

Operacion Milagro, Kubako Gobernuak -Venezuelakoaren babesarekin- 2004tik martxan duen programa da. Egitasmo horren onuradunak dira begi lausoak edo bestelako begietako gaixotasunen ebakuntzak ordaindu ezin dituzten Latinoamerikako herritarrak. Gaur arte, 3 milioi pertsonei ebakuntza egin diete doan Latinoamerikan.

Un Mundo Mejor es Posible Argentinako fundazioak, Euskadi-Cubarekin elkarlanean, proiektu hori kudeatzen du. Claudia Camba fundazioaren presidentea da eta Yo, si puedo alfabetatze programa kubatarraren koordinatzailea Argentinan. Horren harian, Saenz de Ugartek honakoa azpimarratu du: "proiektu hau hiru herrian arteko lankidetzaren eta elkartasunaren adibide garbia da, zeinetan iparreko herri batek dirua ematen duen, hegoko beste batek programa garatzen duen, eta hegoko hirugarren bat onuraduna den". Euskadi-Cubako presidentearen hitzetan, "Gipuzkoa lankidetza eredu berri (hiru herrialdeen artekoa) horren aitzindari da. Eredu hori ezinbesteko tresna izango da datozen urteotan hegoaldeko herrien garapenari dagokionean. Herriek eurek, babesik eta ikuspegi kolonialistarik gabe, garapenaren protagonistak izango direlako".

Gipuzkoako Batzar Nagusiek, halaber, 25.000 euro eman diete beste bi proiekturi: Afrikako Adarreko goseteari aurre egiteko Gurutze Gorriaren kanpainari, eta Saharako lurralde askatuetan alfabetatze eta eskolaratze SEAD-eko lagunen proiektuari.

 
 
 
 
AIUR diseinu&diseño