euskadicuba.org
 
indice e-c
 
 
 
 
 
 
 
2050
emakumeak
NOTICIAS
konpai
news
materiales
tas tas
escritos

 


Zona para socios/as
Bazkideentzako gunea

 
 

BILBAO
Prim 43
48006 Bilbao
telf.: 94 415 11 07
e-mail

VITORIA - GASTEIZ
Casa de Asoc. Simone de Beauvoir. San Ignacio de Loyola 8, 3º - oficina 4

01001 Vitoria - Gasteiz
telf.: 945 24 49 86

e-mail

 
 
  10 / 4 / 2012  
Otro mundo es posible / Beste mundu bat posible da

Venezuelaren aldeko jaia Bilboko ZazpiKatu Gaztetxean, apirilaren 20an

 

"Venezuelarekin zutik" elkartasun-jaia ospatuko du Komite Internazionalistak-ek apirilaren 20an, ostirala, Bilbon. Norte Apache hip hop taldeak "Quilombo" diskoa aurkeztuko du. Jaialdiak politika eta kultura uztartuko ditu ZazpiKatu Gaztetxean 21:00etatik aurrera. Hasteko, Venezuelak gaur egun duen garrantzia azalduko dute ekitaldi politiko xume batean. Horrez gain, arepak eta zukuak dastatzeko eta bideoak eta argazkiak ikusteko parada izango da. Ondoren, musikaren tartea izango da: Ezkerraldeko Norte Apache hip-hop taldeak kontzertua emango du eta Quilombo izenburuko diskoa aurkeztuko du.

Azken 10 urteotan apirila oso garrantzitsua da Venezuelarentzat. 2002ko apirilaren 11n, Venezuelako herriari bere etorkizuna eraikitzeko ahalmena eta erabakia lapurtu zioten oligarkiak, elizak eta hedabide nagusiek. Kolpe mediatiko eta iheskorra izan zen hura, bi egun geroago, apirilaren 13an, Venezuelako herriak historia irauli egin zuen. Arrain txikiek, kaleak hartu zituzten eta arrain handi boteretsua jan zuten; bitartean, telebista kate pribatuek marrazki bizidunak ematen zituzten. Ordutik ezaguna egin zen honakoa: "11 bakoitzari bere 13a datorkio" Gaur egun Venezuelak duela hamar urteko antzeko "apiril" berriei aurre egin behar izaten die. Gizarte mugimenduek eta milioika lagunek, eraikitzen ari diren utopia berri honen protagonistek, herri-boterea eraiten duten bitartean, duela hamar urteko 11 hura antolatu zutenek gerra-tresneria prestatzen dabiltza, datorren urriaren 7an Venezuelako gehiengoaren ametsak lapurtzeko asmoarekin.

-------------------------------------------------------------------------------------------------

Fiesta de solidaridad con Venezuela en el Gaztetxe ZazpiKatu de Bilbo, el 20 de abril Komite Internazionalistak celebrará el 20 de abril, viernes, en Bilbao una fiesta de solidaridad con Venezuela con el lema “Venezuelarekin Zutik!!” El grupo de hip-hop Norte Apache actuará presentando su último disco “Quilombo”. La cita aunará política y cultura en el Gaztetxe ZazpiKatu a partir de las 21:00 horas. La fiesta arrancará con sencillo acto político en el que se explicará la importancia de lo que significa hoy Venezuela. Además, se podrán degustar arepas y zumos, recibir información, bailar música venezolana, ver videos y fotografías… Después se unirá a la fiesta el grupo de hip-hop de Ezkerraldea, Norte Apache que presentará su último disco "Quilombo".

Desde hace 10 años abril es muy importante en Venezuela. El 11 de abril del año 2002 la oligarquía, la iglesia y los grandes medios de comunicación consiguieron usurpar el poder de decisión del pueblo venezolano y su capacidad para poder construir y su propio destino. Fue un golpe mediático y fugaz, dos días después, el 13 de abril, el pueblo venezolano le daba la vuelta a la historia. Los peces pequeños se echaron en masa a las calles y se comieron al pez grande y poderoso, mientras, las televisiones privadas pasaban películas de dibujos animados. Desde entonces se dice aquello de que “A cada 11 le llega su 13” Hoy Venezuela se enfrenta a nuevos “abriles”. Mientras los movimientos sociales y millones desde abajo siembran poder popular con mayúsculas y son protagonistas de esta nueva utopía en construcción, de nuevo, aquellos que entonces tramaron aquel 11 hoy engrasan su maquinaria de guerra para intentar de nuevo arrebatar los sueños de la mayoría de las venezolanas y los venezolanos el próximo 7 de octubre.

 

 
 
 
 
AIUR diseinu&diseño