euskadicuba.org
 
indice e-c
 
 
 
 
 
 
 
2050
emakumeak
NOTICIAS
konpai
news
materiales
tas tas
escritos

 


Zona para socios/as
Bazkideentzako gunea

 
 

BILBAO
Prim 43
48006 Bilbao
telf.: 94 415 11 07
e-mail

VITORIA - GASTEIZ
Casa de Asoc. Simone de Beauvoir. San Ignacio de Loyola 8, 3º - oficina 4

01001 Vitoria - Gasteiz
telf.: 945 24 49 86

e-mail

 
 
  20 / 4 / 2012  
Noticias de Euskadi-Cuba / Euskadi-Cubako berriak

Agurain (Araba): “Emakumeak, elikadura-subiranotasunaren protagonistak. Kubatarren eta euskaldunen bizipenak” erakusketa

 
(Más abajo, el texto está en idioma castellano)

 
Agurain (Araba): “Emakumeak, elikadura-subiranotasunaren protagonistak. Kubatarren eta euskaldunen bizipenak” erakusketa

 

EUSKADI- CUBAk, Kubarekiko laguntasun eta kooperaziorako euskal elkarteak, “Emakumeak, elikadura-subiranotasunaren protagonistak. Kubatarren eta euskaldunen bizipenak” argazki-erakusketa ibiltarira gonbidatu nahi zaituzte. Erakusketa apirilaren 20tik maiatzaren 4ra ikusgai egongo da Agurainen.
 

Lekua: ZabalArte Extea. Kale Nagusia.

Ordutegia: asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara.

Antolatzaileak: EUSKADI-CUBA eta EHNE- Bizkaia.

Laguntzaileak: Arabako Foru Aldundia eta Bizkaiko Foru Aldundia.

Kontaktuak: 944151107 -  sensibilizacion@euskadicuba.org

 

Euskadi-Cuba elkarteak eta EHNE-Bizkaia sindikatuak elkarlanean egindako kanpainaren parte da Emakumeak, elikadura-subiranotasunaren protagonistak. Kubatarren eta euskaldunen bizipenak erakusketa. Haren bidez, justizian eta berdintasunean oinarritutako elikadura-subiranotasunaren aldeko apustuarekin bat egin du Euskadi-Cuba elkarteak; izan ere, elikadura-subiranotasuna ezin izango baita gauzatu harik eta emakumezkoak protagonistatzat hartu arte.

Elikadura-subiranotasuna deritzo, hain zuzen, herritar guztien elikatze-eskubidea bermatzeko beharrezkoak diren elikagaiak ekoizteko, banatzeko eta kontsumitzeko politika nahiz estrategia propio eta iraunkorrak definitzeko herriek duten eskubideari. Ekoizle txikiak eta ertainak ardatz dituen sistema horren bidez, nekazaritzako nahiz abeltzaintzako produktuak ekoizteko, produktu horiek merkaturatzeko eta landa-eremuak kudeatzeko nekazarien, arrantzaleen nahiz indigenen ohitura-aniztasunak eta kulturak errespetatuko dira, emakumeek funtsezko eginkizuna izango dutelarik horietan guztietan.

Hainbat emakumek eta erakundek -hala Nekazari Txikien Elkarte Nazionalak (ANAPek) nola EHNE Bizkaiak (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak)- Kuban zein Euskal Herrian egindako lana bildu dute Josu Truebaren eta Pau Collen argazki dokumentalek. Bi elkarte horiek, bidenabar, La Via Campesina nazioarteko nekazaritza mugimenduko kide dira.
 

Argazkien egileak
 
Josu Trueba Leiva  (Galdakao,1981) argazkigintza dokumentalean ari da 2007. urtetik. Lantzen dituen gaiei buruzko eztabaidak sortzea izan da beti argazkilari horren helburua. Besteak beste, sabanaketa, HIESa, okupazioa eta punk-a jorratu ditu.
 
Pau Coll (Badalona, 1983) Institut d'Estudis Fotografics de Catalunya institutuan ikasi zuen, eta argazkigintza dokumentalean espezializatu da. RUIDO Photo taldearen sortzaileetako bat izateaz gain, talde horren baitan garatu du bere ibilbidea, eta argazkigintza gizartea aldatzeko tresna gisa erabiltzen du. Kontaktua. paucoll@ruidophoto.com / www.ruidophoto.com
 

 

Salvatierra (Araba): Exposición "Mujeres, protagonistas de la soberanía alimentaria. Experiencias cubanas y vascas"

 

EUSKADI-CUBA, la asociación vasca de amistad y cooperación con Cuba, les desea invitar a la exposición fotográfica itinerante "Mujeres, protagonistas de la soberanía alimentaria. Experiencias cubanas y vascas", que recalará en Salvatierra del 20 de abril al 4 de mayo.

 

Lugar: Casa ZabalArte Extea. Calle Mayor.

Horario: martes a domingo de 10 a 14 horas.

Organizan: EUSKADI-CUBA y EHNE-Bizkaia

Apoyan: Diputación Foral de Álava y Diputación Foral de Bizkaia

Contactos: 94-4151107 - sensibilizacion@euskadicuba.org

 

Esta exposición se enmarca en la campaña realizada por la asociación Euskadi-Cuba en colaboración con EHNE-Bizkaia, Mujeres, protagonistas de la soberanía alimentaria. Experiencias cubanas y vascas. La asociación Euskadi-Cuba se suma así a la apuesta por la soberanía alimentaria construida sobre bases de justicia e igualdad que no podrá ser desarrollada sin tener en cuenta a las mujeres como protagonistas.
 
La Soberanía Alimentaria se entiende como el derecho de los pueblos a definir sus propias políticas y estrategias sustentables de producción, distribución y consumo de alimentos que garanticen el derecho a la alimentación para toda la población, con base en la pequeña y mediana producción, respetando sus propias culturas y la diversidad de los modos campesinos, pesqueros e indígenas de producción agropecuaria, de comercialización y de gestión de los espacios rurales, en los cuales la mujer desempeña un papel fundamental.
 
Las fotografías documentales de Josu Trueba y Pau Coll muestran la labor desarrollada en Cuba y Euskal Herria por mujeres y organizaciones como la Asociación Nacional de Agricultores Pequeños (ANAP) o el sindicato EHNE Bizkaia (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna), ambas integradas en el Movimiento Campesino Internacional Vía Campesina.
 

Autores
 
Josu Trueba Leiva (Galdakao,1981) se dedica desde el 2007 a la fotografía documental, siempre con el objetivo de generar un debate en torno a las temáticas que trata. Dispersión, SIDA, ocupación o punk son algunos de los temas que ha trabajado.
 
Pau Coll (Badalona,1983) cursa sus estudios en el Institut d’Estudis Fotografics de Catalunya, especializado en fotografía documental. Es miembro fundador del colectivo RUIDO Photo, donde ha desarrollado su trayectoria profesional utilizando la fotografía como herramienta de trasformación social. Contacto: paucoll@ruidophoto.com / www.ruidophoto.com
 
 
 
 
AIUR diseinu&diseño