
"Elite politikoa, think tank direlakoak eta komunikabideak ‘deabru errusiarraren’ aurka": Euskadi-Cubak eta Cubainformación TV-k "Ene bada... prentsa!" telesaiorako, Tantaka TVn.
Versión en castellano
“Ene bada… prentsa!” saioa Tantaka TBn
Elite politikoa, think tank direlakoak eta komunikabideak ‘deabru errusiarraren’ aurka
Mendebaldeko komunikabideetan, Errusiaren aurkako jarrerak informazioen norabidetik eta ildo editorialetik haratago doaz.
Adibidez: 2018ko ekainean, Pedro Sanchezen gobernuak Pedro Baños koronela aukeratu zuen Espainiako Segurtasun Nazionaleko Departamentuko zuzendari izateko. Errusia eta Europar Batasunaren arteko harremanak normalizatzearen aldekoa zen Baños, eta, jakina, zigorren aurkakoa ere bai.
Integrity Initiativek,NATOk eta zenbait gobernuk finantzaturiko thinktank egitasmo britainiarrak, “Errusiaren desinformaziori aurre egiteko Mendebaldearen erantzuna koordinatzeaz” arduratzen denak, alarmak piztu zituen.
Espainian duen taldeak Baños “Errusiazalearen” izendapenaren kontrako kanpaina indartsua abiarazi zuen Twiterren. Ildo beretik, El País eta El Mundo egunkariek, besteak beste, albisteak eta artikuluak argitaratu zituzten.
Diplomazialariek eta oposizioko alderdiek estu hartu zuten Sanchez presidentea. Hala, Kanpo-arazoetarako ministroaren aholkuz, gobernuburuak atzera bota zuen izendapena.
Jakina, mendebaldeko kanpo-politika zalantzan jartzen duen edozein pertsona, talde edo erakunde “Errusiaren aldekotzat” joko da, lehenago edo geroago.
Elite politiko eta militarrak, pentsamendu-guneak eta komunikabideak lotzen dituzten ontzi komunikatuak dira: arerio errusiarraren aurrean “mendebaldeko interes sakrosantuak” blindatzea helburu dutenak.
Gidoia: José Manzaneda. Aurkezpena: Ana Gil. Edizioa: Esther Jávega. Ekoizpena: Euskadi-Cuba eta Cubainformación TV. Off-ahotsa: Alazne Paskua.
Visita las redes sociales de Cubainformación:
https://www.facebook.com/cubainformacion https://twitter.com/cubainformacion https://www.instagram.com/cubainformacion/ https://www.youtube.com/user/CubainformacionTV/videos |