GENERO TALDEA
Azkenengo urteetan sistema patriarkal kapitalista alde batera utzita eta emakumezkoen agintea berreskuratuko duen gizarte bat eraikitzeko konzientzia gehitzearen ondorioz, gure elkartean gai hauek ikusi eta sakontasun handiago batekin lantzeko eztabaida sortzen da. Aldi berean emakumeen partaidetzaren igoera bai bolondres mailan bai elkartearen ardurako karguetan eta emakume askoren nahia jardunaldietan, batzarretan, etab parte hartzeko gaiari buruz hausnarketa espazioa sortuz, Euskadi-Cubako genero taldeari ematen diote sorrera.
Euskadiko ONGen koordinakundearen genero taldearen ekimenez, 2006ko bukaeran genero autodiagnostiko batean parte hartzeko aukera sortzen da ONG-entzat, hau da, genero berdintasunaren gaia eta emakumearen potere hartzearen gaia, elkartea zuzenean inplikatzen duen gai batean bihurtzeko aukera sortzen da.
Modu honetan autodiagnostiko prozesu partehartzaile bat hasten da, alderdi ezberdinak aztertzen direlarik, bai elkartearen zuzen estrategikoak, antolakuntza kultura, erakunde-politika, partaidetza eta erabakiak hartzeko moduak, eta baita produktuak, proiektuak edo komunikazio lanak ere . Diagnostiko horren ondorioz, akzio plan bat burutzen da aldatu edo hobetu beharreko aldeekin.
Gaur egun, genero taldeak, Euskadi Cubako bolondresek osatua, 2008-2009ko autodiagnostikotik jaiotako akzio plana martxan ipintzeko dihardu. Lortu nahi diren helburuetako batzuk hauek dira:
• Emakume euskaldun eta kubatarren partaidetza eta maila irudikatu bai elkarte barruan bai kanpoan.
• Geure elkartean emakumeen lidergoa gehitu.
• Talde guztiertan genero ikuspuntuaren zeharkatasuna inplementatu.
• Genero berdintasunarekiko sentikorrak eta feministak diren emakume kubatar solaskideekin itunak sortu.
|