euskadicuba.org
  
 
indice e-c
 
 
 
 
 
 
 
2050
emakumeak
NOTICIAS
konpai
news
materiales
tas tas
escritos

 


Zona para socios/as
Bazkideentzako gunea

 
 

BILBAO
Prim, 43
48006 Bilbao
telf.: 94 415 11 07
e-mail

VITORIA - GASTEIZ
Casa de Asoc. Simone de Beauvoir. San Ignacio de Loyola 8, 3º - oficina 4

01001 Vitoria - Gasteiz
telf.: 945 24 49 86
e-mail

 
 
 
 
 
Firma por Los Cinco


Buscar en Internet
Buscar en euskadicuba.org

 
www.libertadparaloscinco.org.es
Libertad para los 5 /
Bostak askatu
www.cubavsbloqueo.cu
Cuba vs Bloqueo
www.terrorfileonline.org
USAUSA Terrorismoa eT
www.alternativabolivariana.org
ALBA
+ Enlaces
Enlaces de Cuba /
Cubako estekak
http://www.sodepaz.org/
Cuba, objetivos del milenio
www.tiempodecuba.345p.com
Tiempo de Cuba
www.cubasolidaridad.org
Cuba Solidaridad


 
 
 

LANKIDETZA-PROIEKTUEN ARLOA

EUSKADI-CUBAk egiten duen lankidetza Iraultza Kubatarreko gizarte-programetan dago kokatuta eta giza-garapen iraunkorrean oinarritzen da. Hala, tokian tokiko elkartasun-proiektu horiek dimentsio ekonomikoa, soziala, politikoa, ekologikoa eta kulturala barneratzen dituzte eta gizartearen partehartzetik eta genero-berdintasunetik abiatuta, garapen kubatarraren prozesua babesten dute.

EUSKADI-CUBA elkarteak 1996an hasi zuen garapenerako lankidetza-lana San Miguel del Padronen (La Habana), hasiera batean etxebizitzen bizigarritasuna hobetzeko proiektuak bultzatuz.

Bideoa: "Apoyando el poder de la comunidad - La solidaridad vasca con San Miguel del Padrón (La Habana)"

3 bideo: Komunitate osasuna laguntzeko proiektua. "La Corea" auzoa (San Miguel del Padrón)

1996an sortu zenetik EUSKADI-CUBAk izaera sozialeko ekimenak babesten ditu La Habanako hainbat udalerriko toki-erakundeekin batera eta gaur egun lankidetza-lanik handiena Kubako ekialdeko probintzietan egiten du, Granman, Holguinen eta Guantanamon, hain zuzen.

Hiru probintzia horietan elikadura-subiranotasunaren ildoan kokatutako ekintzak garatzen ditu: hiri-nekazaritza babesten du, nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen-unitateak (UBPCak, CPAak, CCSak) bultzatzen ditu (ur-hornidura eta azpiegiturak hobetuz irizpide agroekologikoak erabilita, trebakuntza eskainiz, ekoizpena dibertsifikatuz eta handituz, etab.) eta energia berriztagarrien erabilera bultzatzen du ekoizpen-garapeneko zein komunitate-garapeneko ekintzetan.

Beste lan-ildo estrategiko bat gure proiektu guztietan genero-berdintasunaren alde egiten dugun sentsibilizazio- eta trebakuntza-lana da, pentsaera-aldaketak sorrarazteko balio duen lana, hain zuzen. Emakume Kubatarren Federazioari ere laguntzen diogu, emakumeek ordaindutako lanpostuak eta zuzendaritza-lanpostuak errazago lortzeko proiektu espezifikoak bultzatuz.

Bideoa: "Casa de Orientación a la Mujer y a la Familiari" laguntza proiektua, Manuel Tamesen (Guantanamo)

Azkenaldian elkarteak egindako lankidetzan laguntza materiala nabarmena izan den proiektuak alde batera utzi dira. Horren ordez, integrazio handiagoko proiektuak bultzatzen dira, beste ardatz bat dutenak: elikadura-subiranotasuna, hain zuzen.

EUSKADI-CUBAk argi dauka Kubarekiko laguntasun-elkartea dela; lankidetza-proiektuak garatzen ditu Kubak hala eskatu diolako eta modu berean jarraituko du beharrezkoa izaten jarraitzen duen bitartean.

Bideoa: Iñaki Lizeagari elkarrizketa (Habanan bizi den Euskadi-i-Cubako kooperantea)

EUSKADI-CUBAk, 2007ko abenduan, Cubarekiko Lankidetzari buruzko II Estatu Topaketa antolatu zuen, B.E.C.-Bilbao Exhibition Center-en, Barakaldon (Bizkaia). Bideo, argazki eta informazio guztiak ikusteko, informaciones, sakatu hemen: Cubarekiko Lankidetzari buruzko II Estatu Topaketa.

Laburpen-bideoa: Cubainformación Cubarekiko Lankidetzari buruzko II Estatu Topaketan

EUSKADI-CUBAko lankidetza-ereduak, karitatea eta "marketing solidarioa" uko egiten diena, eta Iraultzaren gizarte-plangintzekin lotuta dagoenak, eskuin politikoaren erasoak jasan ditu, gure elkartearen hainbat egitasmo solidarioei betoa ipintzen saiatu dena.

Bideoa: Gasteizko Partidu Popularrak Euskadi-Cubari betoa ezarri du

I. Azkenaldian amaitutako proiektuak

Azkenaldian burututako proiektuen artean hurrengoak daude:

Yaterasen isolatuta dauden landa-eremuetako baserrien eguzki-elektrifikazioa

Bideoa: Guantanamo herrialdeko mendialdeetan eguzki-elektrifikazio proiektua

Proiektu honekin populazioaren bizi-kalitatea hobetu zen, elektrizitaterik gabeko herriak eguzki-jatorriko elektrizitateaz hornitu baitziren. Horrek emakumeei etxeko lanak erraztu zizkien eta familien osasuna hobetu egin zen elikagaien kontserbazioari esker; gainera, formakuntza, informazioa, kultura eta aisialdia errazago eskuratzea ahalbidetu zuen telebistaren eta irratiaren eraginez.

Ondorioz, migrazio-joera eta nekazal-lurrak bertan behera uzteko joera txikitu egin ziren; Kubak, kooperatibeetatik abiatuz, nekazal-ekoizpen jasangarriaren alde apustu egiten duen unean, hain zuzen.

Proiektu honen lehenengo etapan 66 etxebizitza elektrifikatu ziren, 2005eko deialdian Bizkaiko Foru Aldundiaren finantziazioarekin (115.000,00 euro). Gaur egun beste 60 etxebizitza elektrifikatu dira 2006ko deialdian hurrengo udaletxeek finantzatu zutenarekin: Abanto Zierbena (1.466,40 euro), Amurrio (5.563,89 euro), Barakaldo (13.353,24 euro), Basauri (22.951,52 euro), Etxebarri (5.986,02 euro), Irun (11.000,00 euro); eta 2007ko deialdian Gasteizko udaletxeak eman zuen diru-laguntzarekin (47.988,5 euro). Tokiko ekarpena 167.055,93 euro izan dira guztira.

Emakumeek ordaindutakoak eta erabakitzaileak diren lanpostuak eskuratzea Habana hirian

Proiektu honekin emakumeek eskubide eta aukera berdinak izatea bultzatu da bai alor publikoan zein pribatuan eta horrek beraien partehartze aktiboa bultzatu du bizitza ekonomikoan, politikoan eta sozialean. Emakumeak ordaindutakoak eta erabakigarriak diren lanpostuetara sartzea izan zen proiektuaren ardatza. Horretarako sentsibilizazio- eta trebakuntza-programa bat eskeini zitzaien hainbat talderi: emakumezko langileei, FMCko emakumezko kolaboratzaileei eta boluntarioei, CSSko kooperatibistei, sindikatuei eta masa eta komunikabideetako taldeei.

Bilboko Udalak 2006ko deialdian 50.684,46 eurorekin finantzatu zuen eta FMCk 73.425,22 euro eman zituen.

Granmako probintzian hiri-nekazaritzako ekoizpen-ahalmenen hobekuntza

Proiektu honen bidez hiri-nekazaritzaren garapena indartu zen. Ikerketa zientifikoa, zientzia, teknologia eta trebakuntza babestu ziren horretarako, Kubako hiri-nekazaritzako ildoan zehazten den moduan. Hiriko nekazaritza-ekoizleak ekoizpen-teknika egokien erabilpenean trebatu ziren, Granmako Unibertsitateko Landare Bioteknologiako Zentroak (CEBVEG) hiri-nekazaritzari buruz egindako ikerketa zientifikoa bultzatu zen, eta ekoizpen-azpiegiturak hobetu ziren, horiek beharrezkoak baitira teknologikoki egokia, jasangarria eta ingurumenarekiko errespetuzkoa den hiri-nekazaritza garatzeko.

Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu zuen 2006ko deialdian 116.900,00 eurorekin eta tokiko ekarpena 119.878,36 euro izan ziren.

Holguineko probintzian kanabera-birmoldaketa egiten ari diren inguruetako nekazal-komunitateen baldintza sozioekonomikoak hobetzeko laguntza

Bideoa "De nuestras manos, la vida". Euskadi-Cubak eta ACPA (Animali Ekoizpenerako Kubatar Elkarteak) Maceon (Holguin herrialdean) bultzatutako proiektua, azukre-kanaberako lurraldeak nekazal- eta abere-ekoizpenerako birmoldaketa laguntzeko)

Proposamen hau Holguineko probintziako nekazal-komunitateetako baldintza sozioekonomikoak hobetzeko laguntzaren parte da. Horretarako, kanabera ekoizpenera bideratutako lau UBPCen ekoizpen-eraldaketa eta ekoizpen–dibertsifikazioa indartu ziren eta komunitaeetako bizi-baldintzak hobetu ziren hainbat ekimenen bidez:

a) Genero ikuspegia duen trebakuntza-integraleko programa bat garatu zen. Ondorioz, gaitasun berriak sorrarazi eta pentsaera aldaketak eragin dira bai ekoizpen-arloari zein kudeaketa jasangarriari dagokionez. Era berean, aldaketak eragin dira genero arteko harremanei dagokien subjetibitatean.
b) Nekazaritzako eta abeltzantzako ekoizpen-azpiegiturak sortu eta hobetu ziren, betiere irizpide agroekologikoak erabiliz eta ekoizpen-unitateen garapen-programekin bat eginez.
c) Komunitateetako gizarte-azapiegiturak indartu eta hobetu ziren.

Proiektu hau hainbat erakunderen artean finantzatu zuten: Bizkaiko Foru Aldundiak 2006ko deialdian 139.800,00 euroko dirulaguntza eman zuen eta 2007ko deialdian hainbat udalek hartu zuten parte: Abanto Zierbenako udaletxeak 2.850,00 euro, Barakaldoko udaletxeak 17.414,96 euro eta Iruneko udaletxeak 18.250,00 euro eman zituzten. Tokiko ekarpena 54.690,94 euro izan ziren.

II. Martxan dauden proiektuak

Gaur egun hurrengo proiektuak ari dira gauzatzen:

Nerabeentzako harrera integrala indartzea

Granmako probintzian dagoen Rio Cauto Udalerriko nerabeen osasun integralaren aldeko ekimenak gehitu eta optimizatu nahi dira proiektu honekin. Nerabeei, osasuneko eta hezkuntzako profesionalei eta familia-gurasoei trebakuntza-jarduerak eskaintzen zaizkie. Gainera, beraien ekintzak egiten dituzten egoitzak errehabilitatzen eta hornitzen ari gara eta baita Nerabeentzako Harrera Integraleko egoitza sortzen ere.

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzak onartu zuen 2005eko Focad deialdian 259.911,66 euroko finantziazioarekin eta tokiko ekarpena 132.386,90 euro izan dira.

Guantanamoko Readengo 18n “El lechero” komunitatearen garapen integrala

Proiektu honen bidez ekoizpen-azpiegitura indartzen eta suspertzen da, lehorteei aurre egiteko ekoizpen-sistema berriak ezartzen dira, herritarrei trebakuntza eskaintzen zaie eta gizarte-azpiegitura babesten da; proiektu honen bidez, azken finean, herritarrek beraien garapen integrala -ekonomikoa eta soziala- garatzeko beharrezkoak dituzten oinarriak finkatzen dira. Garapen integral hori, betiere, modu jasangarrian, ingurumenarekiko errespetua mantenduz eta komunitate-bazterketarik gabe gauzatzen da eta herritarren bizi-kalitatea hobetzen du.

Lan-proposamen hau Eusko Jaurlaritzak onartu zuen 2006ko Focad deialdian 215.000 euroko finantzazioarekin eta tokiko kontrapartida ekonomikoa 60.565,32 euro izan ziren.

Nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpenaren dibertsifikazioa Guantanamoko probintziako Manuel Tames udalerriko kanabera-UBPCetan

Guantanamon azukre-industriaren birmoldaketa ematen ari den inguruetako landa-komunitateen baldintza sozioekonomikoak hobetzeko proposamena da honako hau. Kanabera-ekoizpena nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpenera birmoldatzea bultzatzen da, eraldaketa- eta dibertsifikazio-prozesu baten bidez.

Nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen-azpiegiturak sortzen eta hobetzen dira, betiere irizpide agroekologikoetatik abiatuta. Genero-ikuspegia duen trebakuntza integraleko programa bat ere eskeintzen da, horren eraginez gaitasunak garatu eta pentsaera-aldaketak eragiten baitira bai ekoizpenari eta kudeaketa jasangarriari dagokionez, bai genero-harremanen subjetibitateari dagokionez. Ezin aipatu gabe utzi, komunitateen zerbitzuak eta azpiegiturak ere indartzen eta hobetzen dituela.

2006ko Focad deialdian Eusko Jaurlaritzak 276.800 eurorekin finantzatu zuen eta tokiko ekarpena 155.697,59 euro izan dira.

Granma probintziako hiri-nekazariek duten abelazkuntzarako gaitasunak indartzea

Proiektu honekin Kubako ekialdeko eskualdeko hiri-nekazaritzaren garapena indartu nahi da, batez ere Granma probintziakoa. Horretarako, 26 azpiprogrametan (Zientzia, Teknologia eta Trebakuntza) eta abere- azpiprogrametan beraien gaitasunak indartuko dira.

Ezarritako helburua lortzeko hirietako eta hiri-inguruetako abere- ekoizleen gaitasunak bultzatuko dira, ekoizpen teknika egokien erabilera bultzatuz; Landare Bioteknologiako Ikerketa Zentroak (CEBVEG), Animali Ekoizpeneko Ikerketa Zentroak eta Tokiko Garapeneko Ikerketa Zentroak egindako ikerketa zientifikoa eta trebatzuntza-lana indartuko dira. Gainera ekoizpen-azpiegiturak hobetuko edo sortuko dira, horiek beharrezkoak baitira teknologikoki egokia, iraunkorra eta ingurumenarekiko errespetuzkoa den abere-garapena lortzeko.

Bizkaiko Foru aldundiak 98.600 eurorekin finantzatu zuen 2006ko deialdian eta tokiko ekarpena 86.716,49 eurotakoa izan zen.

Garapen sozioproduktiboa Manuel Tameseko kooperatiba- eta nekazal-sektorean

90. hamarkadako krisi ekonomikoak eta azken hamarkadako klima sasoi bereziak Manuel Tameseko egoera ekonomikoa kaltetu dute. Horrek bertako giza-garapena oztopatu du eta Estatuak egoera gainditzeko egindako ahalegina ez da nahikoa izan.

Proiektu honen parte dira ekoizpen-azpiegiturak indartzea eta dibertsifikatzea, lehorteei aurre egiteko ekoizpen-sistemak ezartzea, herritarrak trebatzea eta gizarte-azpiegiturari babesa ematea. Ekimen horiei esker herritarrentzat oinarriak finkatzen ditu beraien garapen integrala –ekonomikoa eta soziala- burutu dezaten, betiere modu jasangarrian, ingurumena errespetatuz, komunitate bazterketarik gabe eta ekoizpen-prozesuetan emakumearen integrazioa bultzatuz eta bermatuz. Guzti horrek, argi eta garbi, herritarren bizi-kalitatearen hobekuntza dakar.

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzak finantzatu du 2007ko Focad deialdian 277.600 eurorekin eta tokiko ekarpena 111.388,93 euro izan dira.

Modu jasangarrian indartu ekoizpenaren dibertsifikazioa eta abeltzantza eta gizarte-azpiegiturak, Bayamo udalerriko ekosistema hauskorretan dauden bi komunitatetan

Proiektu honen bidez, Bayamo udalerriko ekosistema hauskorretan kokatuta dauden bi komunitateteetako abeltzaintza eta gizarte-azpiegitura modu jasangarrian indartu nahi dira. Horri esker, UBPCen ekoizpen-eraginkortasunean eta Guasimilla eta La Teodora komunitateetako bizi-baldintzetan eragiten duten arazoei aurre egiten zaie.

Proposamen hau hurrengo ekintzen bidez gauzatzen da: patio familiarretan zein UBPCetan ganadu handiaren zein txikiaren ekoizpenerako aukera jasangarriak bultzatuz; azpiegiturak indartuz lurraren kontserbazioarako eta lehortearen aurrean ahulak diren espezieak dibertsifikatzeko; eta komunitateen bidezko garapena indartuz.

Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu zuen 127.100 eurorekin 2007ko deialdian eta tokiko ekarpena 424.840,08 eurotakoa izan zen.

La Corea auzoko komunitate-giroaren hobekuntza

Proiektu honek auzoko egoera hobetzen laguntzen du, bai ikuspuntu fisikotik (ingurumena) zein sozialetik (auzoko emakumeen espezifikotasuna kontuan izanik, ohiturak eta aisialdirako ekintza osasungarriak sortzen ditu). Ekimen honek, azken finean, babesa eskaintzen dio auzoan egiten den Garapen Integralerako Programari.

Hurrengo alorretan oinarritzen da:

a) Herritarren ingurumen-kultura indartzen da, eta epe luzerako ingurumen-kudeaketan genero-faktorea hartzen da kontuan.
b) Gune berdeak sortzen dira atsedenerako eta aisialdi- eta kirol-ekintzetarako.
c) Auzoko mikrozabortegiak kentzen dira.

2007ko deialdian Bilboko Udaletxeak babestu du 78.580,00 eurorekin eta tokiko ekarpena 158.019,00 eurotakoa izan da.


Urbano Noris udalerriko garapen kooperatiboari babesa

Aldi bereziko efektuek eta azken 10 urteetako lehorte gogorrek nekazal-kooperatibak dauden nekazal-komunitate askoren garapen sozioekonomikoa mugatu eta moteldu egin dute.

Proiektu honekin nekazal-inguru horietako tokiko garapena bultzatu nahi dugu, kooperatiben sektorearen – CPAk eta CCSak- garapena bultzatuz. Horretarako, genero-ikuspuntua duten teknologia alternatiboen eta jasangarrien erabilera bultzatzen da.

Lau kooperatibekin eta beraien komunitateekin egin da lan. Hala egitea iruditu zaigu dela onena, kooperatibak mobilizaziorako eta ekintza-sozialerako zentruak baitira nekazal-inguruetan. Beharrezkoa da haien egitura sozioproduktiboa indartzea beraien komunitateen garapenean zuzenean eragiteko.

Proiektua Arabako Foru aldundiak bultzatu du 2007ko deialdian 130.124,73 eurotako finantziazioarekin eta tokiko ekarpena 42.544,65 eurotakoa izan da.

III. Hastear dauden proiektuak

Eta hurrengo proposamenak hastear daude:

Hiriko eta hiri inguruko nekazaritza indartzea, elikagaiak ekoizteko Granma probintzian

Proiektu hau lau urtetan zehar egiten ari den lanaren jarraipena da. Granmako hiriko eta hiri inguruko nekazaritzaren garapena babesten du eta hortaz, probintziako elikadura-subiranotasunaren indargarri ere bada.

Nekazaritza Ministeritzarentzat lehentasuna duten subprogramen barruan egiten da lan, aurreko kasuetan bezala unibertsitateko ikertzaileen zein irakasleen eta ekoizleen -nekazariak zein abeltzainak- arteko harremana bultzatuz.

Proiektu honetan unibertsitateko ikerketa bultzatzen da -ekoizpenean eragin zuzena duen ikerketa, hain zuzen-, ekoizleen gaitasunak indartzen dira (nekazarienak zein abeltzainenak) eta udalerriarentzat eredu diren ekoizpenerako azpiegitura txikiak sortzen eta hobetzen dira.

Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiak babestu du 2008ko deialdian 184.043,78 euro emanez eta tokiko ekarpena 163.921,43 eurotakoa izan da.

Manuel Tameseko kooperatiba- eta nekazaritza-sektorearen garapen sozioproduktiboa. II. fasea

Proiektuak, udalerriko tokiko garapen ekonomikoa bultzatzeko proposamenetik abiatuta, lehorteari aurre egingo dioten ekoizpen-sistemak bultzatzen jarraitzen du. Horretarako beharrezkoak diren azpiegiturak ezarriko dira eta herritarrek hauek erabiltzeko behar dituzten gaitasun teknikoak indartuko dira.

Modu horretara, herritarrentzat oinarriak finkatzen dira beraien garapen integrala –ekonomikoa eta soziala- burutu dezaten, betiere modu jasangarrian, ingurumena errespetatuz, komunitate bazterketarik gabe eta ekoizpen-prozesuetan emakumearen integrazioa bultzatuz eta bermatuz. Guzti horrek, argi eta garbi, herritarren bizi-kalitatearen hobekuntza dakar.

Proposamen hau Eusko Jaurlaritzak babestu du 2008ko Focad deialdian 281.300 eurorekin eta tokiko ekarpena 85.444,21 euro izan dira.

Guantanamoko Manuel Tameseko kainabera-UBPCen garapen sozioekonomikorako alternatiba: Nekazaritza- eta abeltzantza-ekoizpenaren dibertsifikazioa

Proposamen honen bidez Manuel Tamesen garapen jasangarria bultzatu nahi da hurrengoen bidez:

a) Kooperatibetan eta hauek dauden komunitateetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatuko duten baldintzak eskeini.
b) Emakumeen eta gizonen gaitasunak modu espezifikoan indartu, La Cristalina eta Martires de Angola UBPCetan nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpen jasangarria bultzatzeko.
c) Beharrezkoak diren ekoizpen-azpiegituren ezarpena, irizpide agroekologikoetatik abiatutako ekoizpena dibertsifikatzeko. Betiere UBPCetako programen garapenarekin egingo dute bat.
d) Kudeaketa-bideak eta azpiegiturak, logistika eta emakumeentzat zein gizonentzat diren UBPCetako zerbitzuak hobetu.
Eusko Jaurlaritzak 2008ko Focad deialdiari erantzunez, 219.382,04 eurorekin finantzatu du eta tokiko ekarpena 61.888,06 euro dira.

Kubako nerabeen genero estereotipoak berreraiki

Proiektu honen bidez genero-berdintasuna bultzatu nahi da, nerabeen harremanetan genero-estereotipoak gutxituz. Horretarako, komunikaziorako bideak sortu, komunikatzaileei gaitasunak eskeini eta genero-gaietan espezializatutako liburutegi bat egingo dira. Lan-proposamen hori “nerabeen genero-harremanen estereotipoak” izeneko ikerketatik abiatuko da.

Proiektu hau Bilboko Udaletxeak 2007ko deialdiari erantzunez, 78.949,00 eurorekin finantzatu du eta tokiko ekarpena Emakume Kubatarren Federazioaren eskutik etorri da 58.320 eurorekin.

Granmako Unibertsitateko nekazal-zientzien fakultateko irakaslegoaren eta ikerketen gaitasuna indartzea

Proiektu honekin Granmako Unibertsitateko nekazal-zientzien fakultateko irakaslegoaren eta ikerketen gaitasunak indartu nahi dira. Bi lan-ildo bereiz daitezke: alde batetik instalazioen egoera materiala hobetu nahi da (batez ere laborategiena), eta bestetik, irakasleei lagundu nahi zaie EHUrekin elkarlanean sortutako graduondokoetan parte har dezaten, batez ere irakasleak eta ikertzaileak diren emakumeen parte hartzea bultzatuko da, horiek Kubako hiri-nekazaritzan emakumeen parte hartzea bultzatuko dutelako gero.

Proiektuak Arabako Foru Aldundiaren babesa du 2008ko deialdian 224.400,57 eurotako finantziazioa eskeini baitzuen. Tokiko ekarpena Granmako Unibertsitateak egin du 268.242,59 eurorekin.

La Corea Gazte Zentroko gaitasun eraldatzailea indartzea

La Corea Gazte Zentroa sortu zenetik ari da Euskadi-Cuba harekin elkarlanean, auzoan egiten diren hainbat proiektu eta ekintza bultzatuz. Proiektu honen helburua La Corea Gazte Zentroko lana ingurune zabalagoetara ezagutaraztea da eta horien artean Euskadin Kubako gazteen errealitateaz informatzea.

Lan-proposamena Gazte Komunistekin batera ari da garatzen. Euskadiko gazteriaren Kontseiluak 1.806,00 euro eman ditu.

BIDEOA: Centro Juvenil barrio La Corea: trabajando para la comunidad

BIDEOA: Juventudes del Partido Popular arremete contra la asociación Euskadi-Cuba. Nuevas Generaciones afirma que la cámara de video comprada por Euskadi-Cuba para un centro juvenil de La Habana con fondos del Consejo de la Juventud de Euskadi será "utilizado en la elaboración de propaganda"

Modu jasangarrian bultzatu abeltzaintzaren eta gizarte-azpiegituraren berreskuratzea eta indartzea, Bayazo udalerriko ekosistema hauskorretan dauden bi komunitatetan. II. fasea

Proiektu honetan, aurretik hasitako lan-proposamenean ezarritako helburuak eta emaitzak mantentzen dira. Bayamo udalerriko bi komunitatetan abeltzaintza eta gizarte-azpiegiturak berreskuratu eta indartu nahi dira modu jasangarrian

Hasitako lanarekin jarraituz, azpiegiturak indartzen ditu lurrak kontserbatzeko eta bazka-espezieak eta belardiko espezieak dibertsifikatzeko; azienda handi zein txikien ekoizpenerako alternatiba jasangarriak erabiltzeko giza-gaitasunak indartzen ditu; eta komunitateetako genero-berdintasunaren aldeko lanean jarraitzen du.

Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izaten jarraitzen du, 2008ko deialdian 145.919,00 euro eman zituen eta tokiko ekarpena 127.822.39 eurotakoa izan zen.

 
 

 

 
 
AIUR diseinu&diseño