"Euskal Herriko eta Kubako emakume nekazariak, elikadura-burujabetzaren protagonistak": argazki-liburua, bideo-dokumentala eta argazki-erakusketa
Noticias de Euskadi-Cuba

Martxoak 20, Euskadi-Cuba elkarteak eta EHNE-Bizkaia sindikatuak “Euskal Herriko eta Kubako emakume nekazariak, elikadura-burujabetzaren protagonistak” kanpainaren emaitza diren komunikagaiak aurkeztu zituzten. Aipatu kanpaina bi elkarteen lankidetzaren ondorio dugu, Kubako Nekazari Txikien Elkarte Nazionala (ANAP) bezalako beste batzuekin batera; horrez gain, Araba eta Bizkaiko Foru Aldundien laguntza jaso du. 

Burututako proiektua eta argitaratutako materialak prentsaurrekoan aurkeztu ziren: argazki liburu bat, bideo-dokumental bat eta argazki erakusketa bat.

Egun berean, Bilboko Hika Ateneon, “Ama Lurraren Ahotsak. Emakumeak, elikadura-burujabetzaren protagonistak” dokumentala proiektatu zen.

Leku berean, Euskal Herriko eta Kubako emakume nekazarien egunerokotasuna islatzen duen argazki erakusketa izan zen ikusgai. 

Video: campaña de sensibilización `Campesinas vascas y cubanas: protagonistas de la soberanía alimentaria'

Documental "Voces de la madre tierra: mujeres cubanas y vascas, protagonistas de la soberanía alimentaria"

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook