Dúo cubano `Las dos D´ compone banda sonora en euskara para película que realizarán escuelas vascas y cubanas
Noticias de Euskadi-Cuba

Las componentes del dúo musical "Las dos D", radicadas en La Habana y que mantienen desde hace años una estrecha relación con artistas de Euskal Herria, han compuesto, de manera solidaria, la banda sonora para el documental que ya se está rodando en 10 ikastolas vascas y 10 escuelas del Oriente de Cuba, acerca de la necesidad de impulsar valores humanos como la solidaridad. El tema músical central, cantado por ambas intérpretes, está compuesto en euskara.

Toda la información sobre la campaña y la forma de colaborar en Goteo Euskadi: proyecto "Keinuka Mugaz Gaindi...Un Guiño, Un Sueño" Euskadi-Cuba elkarteak “Kurkuluxetan” kultur elkartearen proiektu polit honi laguntza ematen dio. "Kurkuluxetan” elkartea, Kubako eta Euskal Herriko 20 eskolarekin batera Giza Baloreei buruzko pelikula bat egin nahi dugu. Giza Baloreak minusbaloratzen diren mundu honetan, guk mundu justu eta solidariago baten aldeko apostua egin nahi dugu.

Videos relacionados:

Entrevista: lanzan campaña para producir una película entre 20 escuelas de Cuba y del País Vasco

Spot de la campaña: colabora en la producción de un documental entre escolares de Cuba y el País Vasco

Acto emotivo y multitudinario formalizó hermanamiento entre escuelas vascas y cubanas (+ Fotos) 

Vídeo del hermanamiento, producido por Kurkuluxetan Kurtur Elkartea

Entrevista en video a Rita Naviera y Koldo Celestino, impulsores del proyecto “Un guiño, un sueño”, germen del hermanamiento (2 partes)

Presentación del documental sobre intercambio entre escuelas cubanas y vascas a través del teatro (video) 

Euskadi-Cuba elkarteak “Kurkuluxetan” kultur elkartearen proiektu polit honi laguntza ematen dio

KEINUKA MUGAZ GAINDI...UN GUIÑO, UN SUEÑO

Urtebete da Euskal Herriko eta Cubako 20 eskola (5.000 ikasle) harremanetan hasi zirela, elkar hobeto ezagutzeko eta bi Herrien arteko elkarkidetza estutzeko.

Maiz esaten dugu gazteria dela munduaren etorkizuna, baina, jakitun gara lagako diegun munduaz?

Orain gutxi arte gizarte osoarentzat oinarrizkoak eta ganorazkoak ziren giza balore asko taigabe ari dira jasaten prestigio eza eta gutxiespena, eta, horien ordez,elkarbizitzarako eta gure gizartearen etorkizunerako jarrera negatiboak eta eskasak bultzatzen ari dira.

Eta horrek guztiak nora garamatza? Zer nolako gizartea eta gazteria sortzen ari gara, orain umeei ez badiegu eskaintzen jarrera eta eredu progresista, positibo eta gizarte-arlokorik?

Horregatik, mundu bidezkoagoa, askeagoa eta solidarioagoa… amesten dugulako, gure seme-alaben etorkizunean sinisten dugulako… guk geuk ere geure ekarpena egin gura dugu; arte- eta kultura-arloko ekarpena. Eta horretarako, hezkuntzan eta kultura-alorrean, eskoletan, kultura-etxeetan eta kalearen egunean eguneko errealitatean bizi garen Euskal Herriko eta Cubako lagunen artean ekoiztutako eta bultzatutako filma egin nahi dugu. Giza Baloreei buruzko filma. Umeak izango dira filmaren benetako protagonistak eta artistak, eszena guztiak prestatu eta grabatuko dituztenak. Bakoitza bere herritik, bere perspektibatik, baina kontuan izanik muga guztien gainetik munduaren ondare komuna diren baloreak daudela.

Hala, eta nahiz eta filmaren sorkuntza eusko-kubatar ko-produkzioa izan, ziur gaude bere mamia eta edukia munduaren edozein bazterretan oso baliagarria, interesgarria eta ulertua izango dena.

Oinarriko ezaugarriak

Giza Baloreei buruzko film pedagogikoa da. Horrela bada, gizarte solidarioagoa eta justuagoa eraiki gura dugunez, gure seme-alabei balore aurrerakoi eta sozialak transmititu nahi dizkiegu; baina transmisio hori beraiekin batera landuko dugu.

Hurrengo hilabeteotan, Kubako eta Euskal Herriko hainbat eskolak 20 eszena baino gehiago grabatuko dituzte, hau da, eskola bakoitza beste batekin senidetuta eta parekatuta dagoenez, eskola-bikote bakoitzari giza balore konkretua egokitu zaio, eta balore hori ardatz hartuta prestatuko dute eszena. Eszena laburrak izango dira (bi minutu eta erdikoak), eta eszena bakoitzak balore bat eszenaratuko du: laguntasuna, solidaritatea, nagusiekiko errespetua, umiltasuna… Memento honetan ari dira eskola bakoitzean filmatu beharreko tomak eta planoak zehazten, urritik otsailera bitartean grabazioak egiten hasi ahal izateko.

Zehazki, Euskal Herrian urritik abenduaren amaierara arte burutuko dira grabaketak; 2014ko urtarriletik otsailera bitartean, Cuban. Geroago edizioa egingo da, eta 2014ko ekainean aurkeztuko da filma, aldibereko jaialdi batean, Bilboko Kafe Antzokian eta Santiago de Cubako Ciudad Escolar 26 de Julio-n, ordu berean ospatuko den ospakizun-jaian.

Pelikula bi Herrien errealitate kulturaletik filmatua izango den arren, euskalduna eta kubatarra, baloreak unibertsalak direnez, gure proiektua izateaz aparte, gure helburua ahal beste zabaltzea da, elkarteek, gurasoek, profesionalek eta Giza Baloreen zabalkundea egin nahi dutenek erabil dezaten. Hori guztia martxan jartzeko, Euskal Herrian “Ibaizabal” telebistaren laguntza dugu, eta Santiago de Cuban ICAIC-ren laguntza (Instituto Cubano de Arte e Industria Cinematografica). Grabazio- eta edizio-lanak burutzeko bost laguneko lantaldea dugu, eta, era berean, pelikula bideratzeko lanetan laguntza emango diguten beste profesional batzuk ditugu, hainbat arlotan ere aholkulari izango ditugunak (aholkularitza teknikoa, itzulpenak, tomen prestakuntza…).

Honakoak dira, besteak beste, proiektuan parte hartzen duten eskolak: Urretxindorra ikastola, Artxandape ikastola, Zurbaran eskola, Lemoako eskola, “Kurkuluxetan” antzerki-eskola, Intxixu ikastola, La Clarita eskola, 2 de Diciembre eskola, La Victoria eskola, Moncada eskola, Yateras eskola…

Zerk bultzatzen zaitu eta nori doakio proiektua

Gure kultura-elkarteak hezkuntzaren eta artearen arloan egiten du lana; hala, duela zenbait urte barne-gogoeta zabaldu genuen, gurasoek euren seme-alabei transmititzen dizkieten jarrera eta baloreei buruz, hau da, zer-nolako gizarte-eredua uzten ari gatzaizkien.

Horrek bultzarazi zigun jauzia ematera eta munduaren beste herri batzuetan esperientziak partekatzeko bidea hastera, eta horien bidez ikastera. Zentzu horretan, Cuba aukeratu genuen bi arrazoiengatik bereiki: Batetik, antzerki-munduan eta zinean duen arte-emari itzelagatik, bai nagusiei zuzendua zein umeei bideratua dena. Eskoletan eta, oro har, gizartean etengabe eman dute argitara arte-sorkuntzari ematen dioten garrantzia. Azken finean, ez-kontsumista den arte-kontzeptua, sortzailea, pedagogikoa eta hezitzailea. Beste alde batetik, Cuba aukeratzearen bigarren arrazoia izan da “in situ” ikusi eta konprobatu genuela herrialde horretan hezkuntzak, irakaspenak eta giza baloreek duten garrantzia. Izatez, bizi izan duten esperientzian irautza izan da: analfabetismo-tasa handia izatetik herrialde azpigaratuetara profesional gehien (medikuak, arkitektoak…) esportatzen dituen herria izatera pasa da; lehen mundua deitua den horretara ere profesional ugarik eman dute jauzia.

Hori dela eta, ikusi genuen gauza ugari genituela elkarrengandik ikasteko. 2011. urtean, eta Cruzada Teatral Guantánamo-Baracoa delakoarekin batera, eusko-kubatar zenbait eskolaren arteko harremanak sortzen hasi ziren. Geroago, bi Herrien arteko umeen harreman-sarea bideratu zen, esperientzien partekatzea, gutunak, marrazkiak… Hasieratik, kubatar umeen zein euskal umeen jakinmina eta interesa hazten joan zen, 10.000 kilometroko distantzian bizi diren eta gure antzekoak diren lagunen errealitatearen berri izateko. Erlazio horretatik hasita, jaialdia antolatu zen Bilbon, 2012ko urte bukaeran, eta bertan eman zen harreman-burutzea, jaialdi horretan ez zen soilik garatu proiektu zinematografiko honen ideia, kubatarren haurtzaroari buruzko dokumental baten produkzioa ere bideratu zen, proposatzen den aportazioetako bat eginda lor daitekeena.

Ildo horretatik jarraituz, pelikula pedagogikoa sortu gura dugu, baina hartzaileak ez dira soilik umeak izango, mezua helduei ere helarazi nahi diegu eta. Eta pelikularen mezu guztiak artez eta zuzen ulertuak izatea nahi dugunez, bisuala eta musikala izango da erabiliko den hizkuntzaren handiena.

Era berean, uste dugu garai ona dela publikoak, eta jendeak oro har, Giza Baloreei buruz erreflexiona dezan, eta material hau erabiltzea edozein ekintza osagarri indartu eta bideratzeko.

Hortaz, proiektu honek oso izaera zabala du eta hainbat lagun batzen ditu, hau da, uste dugu baliagarria izan daitekeela umeekin zuzen-zuzenean lan egiten duen jendearentzat (irakasle, pedagogo, psikologo, animatzaile, monitore…), baita gurasoentzat ere; baina baita giza baloreekin harremanen bat duen lagunarentzat edo profesionalarentzat ere. Azken finean, gu guztiok gara pelikula honen hartzaileak eta guztioi dagokigu zuzen-zuzenean.

Orobat, pelikula honek izaera supranazionala du, transmititzen diren ideiek munduaren edozein herritan eta edozein egoeratan kabida izan ahal eta behar dutelako, eta bertan onartuak izan; gai eta balore konkretuak lantzen lagun diezagukete; gure komunitatean jazotako egoera jakinen kudeaketan; jarrera eta portaera jakin batzuk moldatzen eta horiengatik ikasten; debatean, ideiak eta esperientziak elkarbanatzen… Hau da, pelikula gustagarria izateaz landa, fillm pedagogikoa burutu nahi dugu, berba horrek duen adiera betearekin.

Crowdfunding-eko kanpainaren helburuak

Gure helburua bikoitza da:

- Alde batetik, pelikularen proiektua ahal beste zabaltzea, jenderik gehienak ezagut dezan. Etengabe hedatzen joango den olio-arrastoa izatea nahi dugu, eta horretarako guztion parte-hartzea behar dugu. Gura dugu jenderik gehienak ezagututako proiektua izatea, merezi duelako gaia ezagutzea, eta guri dagokigu trasmititzen eta bultzatzen ari garen baloreak zeintzuk diren zehaztea.

- Beste alde batetik, behar besteko finantziazioa lortzea, proiektu hau errealitate bilaka dadin. Halako pelikula burutu ahal izateko, joan-etorri ugari egin behar dira, materiala erosi, kontu teknikoen erabilera behar da, pertsonala… kostu handikoa da. Horregatik, edozein ekarpen da garrantzitsu: zuen ekarpena barik pelikula hau ez litzateke errealitate izango, baina zuen laguntzarekin, zuen inplikazio eta kolaborazioarekin, ez gara proiektuaren partaide soilak sentituko, baizik eta kalitatezkoa eta ona den pelikula sortzea lortuko dugu.

Horrela, Instituzioetatako laguntzak oso murritzak direnez, eta zenbait kasuetan hutsaren hurrengoa, herritarrarengana jo behar dugu, Herrira, jakin dakigulako Giza Baloreak gehienbat herri xeheak baloratzen dituena, kaleko jende “normalak”… eta horiei… zuei zuzentzen gatzaizkizue, kanpaina honen protagonista aktibo bilaka zaitezten, maila ekonomikoan bederen, eta lagundu ahal duzuen eta nahi duzuen horretan guztian.

Ez dugu nahi zuek partaide soilak izatea, ondoren berorren erabilerarik onena egiteko aukera izan dezazuen baizik.

Hori dela eta, pelikula fimatu eta gero, jarraipena ematea pentsatu dugu eta material didaktiko sorta sortzea, cine-forumetan, hitzaldietan eta solasaldietan pelikula guk sortutako edo beste elkarte batzuek eskatutako material osagarriarekin aberasteko. 

Aurretiko esperientzia eta taldea

“Kurkuluxetan” elkartea Bilbon sortu zen duela hamar urte baino gehiago, haurren eta gazteen formazio- eta pedagogia-eskaintza garatu ahal izateko, haurren eta umeen eszena-artearen ikuspuntutik. Elkartearen sorrera neska-mutikoei eskolez haragoko munduan eskaintza alternatiboa eta euskaldun girokoa ematean zetzan; hau da, nahiz eta eskoletan euskara ikasi, egunean eguneko kaleko erralitateak ez die bermatzen neska-mutikoei hizkuntza horretan harremanik garatzea, euskara-girorik ez da eta.

Arrazoi hori dela bide, eta umeek euskara-hizkuntza transmisio- eta aisialdi-hizkuntza gisa trata dezaten, gure elkartetik bideratu dugu beraiei zuzendutako programa osoa, euskaraz erlazionatzeko helburuarekin, era natural eta jostagarrian. Hala, oso interesgarria iruditu zitzaigun Bilbo erdialdean horrelako ekimena martxan jartzea.

Izandako ibilbidean, elkarteak antzerki- eta musika-eskolak bultzatu ditu, bi antzerki-talde (“Ane Monna, Oskola eta Karramarroi”; eta “Zirtaka”), zenbait DVD eta CD grabatu ditugu, eta era berean, beste elkarte batzuekin eta zenbait eragile sozialekin kultura-proiektu batzuetan parte hartzen dugu: “Ibaizabal” telebista, Bilboko Kafe Antzokia (www.kafeantzokia.com), ikastola, eskola eta guraso-elkarteekin, Comité de Artes Escénicas de Santiago de Cuba y Guantánamo; ICAIC (Instituto Cubano de Arte e Industria Cinematográfica) de Santiago, Gabriel Aresti euskaltegia (www.gabrielaresti.com), Euskadi Cuba elkartea (www.cubainformacion.tv)...

Proiektu hau burutzeko kide- eta laguntzaile-sare handia dugu, eta azpiegitura txikia ere badugu… baina oraindik ere laguntza handiagoa behar dugu, eta horregatik bideratu dugu kanpaina hau.

Grabazio-taldean, tekniko eta laguntzaileen artean ditugu Rita Naveira, Alaitz Argandoña, Hibai Castro, Izaskun Gabiña… Era berean, eta proiektu honetan laguntzaile izan dugun kideen artean, zenbait aktore dugu: Ander Lipus, Joxe Mari Agirretxe (Porrotx), Aiora Zulaika (Pirritx), Joseba Gutierrez konpositorea, La Habanako unibertsitateko komunikazio-irakaslea eta Editorial de la Mujer-ren zuzendaria den Isabel Moya, Juan Carlos Garcia Marrero margolaria, “Bi Deak” (“Las dos D”) Habanako abeslariak (Danieuris eta Daniellis Moya Avila), Ury Rodriguez eta Elvy Cuba aktoreak…

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook