• Español
  • Euskara
Ignacio Ramonet, Willie Toledo bezala: Kubari askatasunari buruzko irakaspenak ematen dizkioten hedabideek baztertuta
Noticias de Euskadi-Cuba

Cubainformación TV – Ignacio Ramoneten testu batean oinarrituta – La pupila insomne - Ahotsa: Eneko Calle.- Adierazpen-askatasuna galarazi, ahots desberdinak isilarazi, ‘egia ofiziala’ ezarri eta urraketa zigortzen duen sistema bat ‘tirania’ edo ‘diktadura’ bat omen da.

Ignacio Ramonet, como Willie Toledo: eliminado por los medios que enseñan libertad... a Cuba (+Euskaraz)

Horixe jasaten ari da Ignacio Ramonet idazlea 2006tik, Fidel Castrorekin izandako elkarrizketak biltzen dituen “Cien horas con Fidel” edo “Biografía a dos voces” liburua idatzi zuenetik, hain zuzen.

Ramonet ez dute zentsuratu Kuban, ez, Espainia eta Frantziako estatu “demokratikoetan” baizik.

“El País” kazeta madrildarrak, non aldian-aldian idazten zuen, idazlea zigortu eta haren idatziak argitaratzeari utzi zion. Egunkarian, ez da berriz agertu idazlearen liburu bati buruzko aipamenik, eta ez da gehiago eman haren hitzaldi edo jardueren berri.

Gauza bera egin zuen “La Voz de Galicia” egunkariak. Ignacio Ramoneten asteroko zutabea, “Res Publica”, kendu egin zuen. Era berean, haren jarduerei buruzko informazioa emateari utzi zion.

Zentsuratua, baztertua, desagertua. Intelektualki hilda.

Frantzian, gauza bera gertatu zen. Hedabide nagusiek eraso-kanpaina bat abiatu zuten idazlearen kontra, eta emaitza eraginkorrak lortu zituzten.

“France Culture” irrati publikoan, zeinetan Ramonetek astero saio bat egiten zuen, zuzendariak zuzenean esan zion: “Ezinezkoa da zuk, tirano baten adiskide horrek, zure iritzia ematen jarraitzea gure uhinetan”.

Paris-VII Unibertsitatean, non Ramonetek 35 urte daramatzan eskolak ematen, kanpora zezaten eskatzeko esku-paperak banatu zituzten. Lortu zuten: ez zioten berritu kontratua.

Baina Igancio Ramonet ez da bakarra. Intelektual, idazle edota kazetari asko daude isiltasunera kondenatuta, ‘ikusezintasunera’ eta bazterkeriara, ‘Castroren kontrako nahitaezko dogmatismoari’ uko egiteagatik. Willie Toldeoren kasua ondo ezaguna da.

Halaxe funtzionatzen dute bere burua demokratikotzat duen sistemako hedabideek, egunero adierazpen-askatasunari buruzko irakaspenekin (Kubarentzat!) bonbardatzen gaituen sistema horretakoek.

Zein zinikoak diren! Baina batik bat... zein miserableak!

 

Ignacio Ramonet, como Willie Toledo: eliminado por los medios que enseñan libertad... a Cuba

Cubainformación TV – Basado en un texto de Ignacio Ramonet – La pupila insomne.- Un sistema que amordaza la libertad de expresión, reprime las voces diferentes, establece una ’verdad oficial’ y no tolera la transgresión es una ‘tiranía’ o una ‘dictadura’, nos dicen.

Es lo que sufre el escritor Ignacio Ramonet desde 2006, año en que publicó el libro de conversaciones con Fidel Castro “Cien horas con Fidel” o “Biografía a dos voces”.

Pero Ramonet no ha sido censurado en Cuba, no, sino en los “democráticos” estados de España y Francia.

El diario madrileño “El País”, en el que escribía regularmente, lo sancionó y dejó de publicarle. No ha vuelto a reseñar un libro suyo, ni ha hecho mención, desde entonces, a sus conferencias o actividades.

Exactamente lo mismo hizo el periódico “La Voz de Galicia”. Retiró la columna semanal de Ignacio Ramonet titulada “Res Publica”. Y también dejó de informar de sus actividades.

Censurado, apestado, desaparecido. Muerto intelectualmente.

En Francia pasó lo mismo. Los principales medios de comunicación iniciaron una campaña de ataques a Ignacio Ramonet, con resultados efectivos.

En la radio pública “France Culture”, donde Ramonet hacía un programa semanal, la directora se lo comunicó de forma directa: “es imposible que usted, amigo de un tirano, siga expresándose en nuestras ondas”.

En la Universidad Paris-VII, donde llevaba 35 años dando clases, empezaron a circular octavillas reclamando su expulsión. Y lo consiguieron: su contrato no fue renovado.

Pero el caso de Ignacio Ramonet no es único. Son muchos intelectuales, escritores, periodistas, condenados al silencio, a la ‘invisibilidad’ y a la marginalidad por rechazar el ‘dogmatismo anticastrista obligatorio’. El caso del actor Willie Toledo es bien conocido.

Así funcionan los medios de comunicación de un sistema que se dice democrático y que a diario nos bombardea con sus lecciones de libertad de expresión... para Cuba.

¡Qué cínicos son! Pero sobre todo... ¡qué miserables!

 

TWIITER

Facebook