• Español
  • Euskara
Espainia nazioarteko sexu-turismoaren helmugetako bat da; bertako prentsari, ordea, zein interesatzen zaio... Kubakoa?
Noticias de Euskadi-Cuba

José Manzaneda, Cubainformación-en koordinatzailea - Ahotsa: Eneko Calle.- 2003. urtean, George W. Bush orduko AEBko presidenteak Kubarako turismoaren kontrako kanpaina oldarkorra abiatu zuen, garai hartan herrialderako diru-sarrera likidoen iturri urrietako bat zena itxi nahian (1).

España es destino del turismo sexual internacional, pero a su prensa le interesa… ¿el de Cuba? (+Italiano/Français/English/Português/Euskaraz)

Egun, urtean % 15 hazten delarik, turismoa azkarren hazten ari den sektorea da Irlan (2), eta inbertsio atzerritarren proiektuetarako eragile nagusiena (3).

Argi dago Kubako turismoaren kontrako kanpainek porrot egin dutela. Hala ere, nazioarteko hedabide batzuek ez dute galdutzat eman gurutzada hau, eta oraindik dabiltza ahaleginetan Irlako turismoaren irudia kaltetzeko (4).

Gertakari jakin batzuen gainean erreportaje zabalak egin dira; gertakariok Mexikon edo Kolonbian -esaterako- jazoko balira, ordea, ez lirateke albiste izango. Adibide asko daude: lapurtutako tabakoa erosi zuten  turista espainiar batzuei egindako iruzurra (5); bisitari kanadar batek pairatutako janari-intoxikazio arina (6); Habanako aireportuan txertoak jarrita izatea galdatu zioten turista brasildar baten kexak (7); edo bi turista ingelesen ezkontza hondatu zuen Irlako hotel batean gertatutako ezbehar txikia (8).

Orain egun batzuk, El País egunkari espainiar nagusiak Kubako “sexu-turismoaren” inguruko iritzi-artikulu bat argitaratu zuen (9). Oso bitxia da, Kuba ez dagoelako munduko sexu-turismoaren helmugen zerrendan (10) (11); Espainia, ordea, bai, estatu osoan 1.500 prostituzio-klub baino gehiago dituela (12).

Alabaina, prentsa espainiarrak tematuta jarraitzen du Kukako sexu-turismoaren gaineko edukiak argitaratzen. Are gehiago, ustezko “haur sexu-turismoa” ere aipatzen dute komunikabideek, nahiz eta Irla ez dagoen UNICEFek orain gutxi argitaratutako arazo honi buruzko mapan (dokumentu horren arabera, Mexiko, Brasil, Kolonbia eta Peru dira Latinoamerikako helmuga nagusiak) (14) (15).

Kubarako turismo estatubatuarrak blokeatuta jarraitzen badu ere, azken urtean % 74 hazi da AEBko bisitarien kopurua (16), Obama presidente ohiak baimendutako bidaia-lizentzia berezi batzuei esker (17).

Hedabide batzuk, duela zenbait hil, turista-boom horretaz baliatu ziren mezu katastrofistak bidaltzeko, Kubako hotelak kolapsatu egingo direla esanez (18) (19).

Hil batzuk igarota, ordea, hedabide berberen mezua aldatu egin da... eta orain kontrakoa diote. Orain, badirudi “eskaera eza” dela-eta AEBko aire-konpainiek bertan behera utzi behar izan dituztela Irlarako aire-bideak (20) (21); bi informazio horiek ez dute bat egiten, inondik inora. Nola liteke “eskaera eza” izatea, bidaiarien kopurua % 74 hazi bada? Azalpena erraza da: une berezi honetan, sektoreko enpresa lehiakidek merkatua erregulatzen ari dira, eta oraindik ez dago argi zein geratuko diren eta zein ez.

Azken batean, turismoa hondoratzea izan da beti Kubatar Iraultzaren etsaien ametsetako bat. Halere, behin eta berriro  egiten dute talka herrialdeko errealitatearekin; izan ere, inguruko beste herrialde batzuek ez bezala (22) (23), ingurune seguru eta abegikorra eskaintzen baitio nazioarteko turismoari, biztanleria jantzi, hiztun eta informatuarekin batera.

Eta abantaila hori edozein prentsa-kanpaina baino indartsuagoa da (24).

(1)    http://news.bbc.co.uk/hi/spanish/latin_america/newsid_3182000/3182104.stm

(2)    https://www.hosteltur.com/120350_cuba-inicia-2017-15-turistas.html

(3)    http://www.eluniversal.com.mx/articulo/cartera/negocios/2017/03/9/nestle-construira-fabrica-en-cuba

(4)    http://www.economiaynegocios.cl/noticias/noticias.asp?id=336169

(5)    https://eldiariodelamarina.com/turistas-espanoles-timados-en-cuba-aqui-no-volveremos-jamas/

(6)    https://www.cubanet.org/noticias/turista-canadiense-enferma-de-salmonella-durante-su-vacaciones-en-un-hotel-cubano/

(7)    http://g1.globo.com/rs/rio-grande-do-sul/noticia/2017/02/turista-relata-apuros-em-cuba-por-exigencia-de-vacina-da-febre-amarela.html

(8)    http://www.notimerica.com/sociedad/noticia-boda-turistas-britanicos-cuba-acabo-tragedia-20170208210316.html

(9)    http://elpais.com/elpais/2017/02/21/opinion/1487704851_436681.html

(10)            https://informe21.com/actualidad/turismo-sexual-los-paises-mas-populares-para-su-practica

(11)            http://ideasqueayudan.com/7-destinos-obligados-para-el-turismo-sexual/

(12)            https://mundo.sputniknews.com/espana/201610141064105292-prostitucion-burdeles/

(13)            http://www.abc.es/internacional/abci-cuando-menor-cubana-vende-cuerpo-turista-canadiense-o-espanol-201510300229_noticia.html

(14)            http://www.infobae.com/2014/08/09/1586472-america-latina-la-cabeza-del-turismo-sexual-infantil/

(15)            https://www.publimetro.com.mx/mx/noticias/2017/02/15/mexico-segundo-lugar-nivel-mundial-turismo-sexual-infantil.html

(16)            http://www.cubadebate.cu/noticias/2017/02/04/cuba-mantiene-alza-en-el-turismo-enero-crece-en-un-15-por-ciento-video/#.WMfLM2dw_vw

(17)            http://www.granma.cu/mundo/2016-03-15/anuncian-nuevas-medidas-parciales-del-gobierno-de-obama-hacia-cuba-15-03-2016-18-03-59

(18)            http://www.telemetro.com/economia/Problemas-Boom-turistico-presion-Cuba_0_999500275.html

(19)            http://www.martinoticias.com/a/cuba-la-habana-medio-millon-turistas-2016-pocas-habitaciones/121570.html

(20)            http://www.univision.com/miami/wltv/noticias/relaciones-cuba-estados-unidos/dos-aerolineas-cancelan-vuelos-a-cuba-por-falta-de-demanda

(21)            http://www.elmostrador.cl/mercados/2017/02/18/cuba-abrio-sus-puertas-pero-ahora-los-estadounidenses-no-van/

(22)            http://www.elmundodetehuacan.com/index.php/local/local-conten-ini/27645-Alertan-al-turismo-por-inseguridad

(23)            https://www.publimetro.com.mx/mx/ciudad/2017/03/13/zona-rosa-inseguridad-lucha-recuperar-brillo.html

(24)            http://www.cubainformacion.tv/index.php/solidaridad-con-cuba/69442-algun-dia-la-sociologia-estudiara-por-que-tanta-gente-viaja-a-cuba-una-y-otra-veza-ketty-castillo-autora-de-me-voy-pa-cubaa

 

TWIITER

Facebook