• Español
  • Euskara
Akatsak eta hanka-sartzeak UNICEFen edota UNESCOren txostenak zalantzan jartzeeko orduan
Noticias de Euskadi-Cuba

El País NBEko agentzien kontra? (eta 2. zatia)

Errores y patinazos al cuestionar informes sobre Cuba de UNICEF o la UNESCO (+Italiano/Français/English/Português)

José Manzaneda, Cubainformación-en koordinatzailea - Ahotsa: Eneko Calle.- El País egunkari espainiarreko Verne ataleko testu batek, “Fidel Castroren ondarearen inguruko Facebookeko egiak eta gezurrak” izenekoak (1), zalantzan jartzen zituen Nazio Batuek onetsitako Kubako gizarte-arloko lorpenak, oso argudio makalak erabilita, gainera (2).

Testuak zioen zalantzagarria dela Kubakoa izatea “Latinoamerikako hezkuntza-sistemarik onena, ez baitago hori berresteko estatistika eguneraturik”. Baina egon, badago: UNESCOren arabera, Kuba da bere eskualdeko herrialde bakarra Guztientzako Hezkuntza 2000-2015 helburuen % 100 betetzen dituena (3). Gainera, erakunde horren webgunean irakur daitekeenez, Irlako HGI (Hezkuntzaren Garapenaren Indizea) 0,983koa da, Latinoamerikako eta Karibeko handiena (4).

Halere, egunkariaren hanka-sartzerik handiena da Kuban haur-desnutriziorik ez dagoela gezurtatzeko saiakera (5). Zera zioen: “Egia da Kubak UNICEFen laudorioak lortu zituela, 2006ko txosten batean (6); halere, datu eguneratuago batzuen arabera, Irlako desnutrizio-kronikoaren tasa % 7koa da oraindik ere”. Baieztapen hori, akatsa izateaz gain, erabat faltsua ere bada. Lehenik eta behin, El País-ek “desnutrizioa” eta “desnutrizio kronikoa” nahastu zituen. Azkenekoa da Kuban errotik erauzitako gaitza, UNICEFen arabera (7). Bigarrenik, egunkariak datu eguneratuago bat aipatzen zuen, baina, iturrira joz gero, egiazta daiteke... 2000. urtekoa dela (8). Azkenik, % 7 hori ez dagokio desnutrizio kronikoari, “larriari” edo “latzari” (zeina UNICEFek erauzitzat jotzen duen), baizik eta 5 urtetik beherako haurren “stunting” edo hazkunde-atzerapenari, eta datu horrek ez ditu bereizten kasu moderatuak eta latzak (9).

Erreportajearen harira, El País-ek hainbat iritzi-artikulu argitaratu ditu NBEko agentziak erasotzeko. “Etsipena neurtzen” izeneko testuan, Yoani Sánchez “disidente” ezagunak FAO erakundearen kontra egiten du, “pertsona batek hartutako kaloriak neurtzen dituelako”, baina inoiz ez herrialde baten “frustrazioak behar duen energia” edo “etsipenaren pisua” (10). Gogora dezagun FAOk Kubari esleitu ziola, 2014ko txostenean, azpinutrizio-mailarik txikiena, % 5etik beherakoa; alde nabarmena dago Haitiko % 51,8 edo Dominikar Errepublikako % 14,7rekin (12). Sánchezen aburuz, Kubak gosea errotik erauztea, bere Estatu-politikari esker, hutsala da, eta benetan inporta duena da “Nazio Batuen estatistikek ez jasotzea” Irlako “ilusio eza” edo “etsipena”, “zeinak kontuan hartuak eta zenbatuak izatea merezi duten”. Argudio sendoa eskatzeko, ondoren, AEBn berriz ezar daitezen migrazio-pribilegio kubatarrak, bai eta berriki indargabeturiko “oin idor, oin busti” politika ere (13).

Ildo beretik, El País-ek tokia eman zion Antonio José Ponteri (14), Etxe Zuriak finantzatutako Diario de Cuba gune madrildar anticastristaren zuzendariordeari (15), zeinak eskaera egiten zion Donald Trumpi Cuban Medical Professional Parole (CMPP) programa berrezar dezan, hau da, borondatezko lankidetzako medikuei asiloa emateko Obamak bertan behera utzitako egitasmoa (16).

Horretarako, gaizki esaka aritu zen Osasunaren Mundu Erakundearen kontra, urtarrilean Henry Reeve kubatar mediku-brigada solidarioari Osasun Publikoaren Saria eman ziolako (17). Pontek zioen OMEk “oniritzia” eman diola Kubako Gobernuak mediku solidario hauek “esklabo” bihurtzeari. Eta ez hori bakarrik, izan ere, ez zuen inongo lotsarik izan zentzugabekeria andana botatzeko; adibidez: kooperante hauek “pazienteengan eragin nahi dute, hautesleak ere badirelako”, edo “gerrilla castristarekin jarraitu nahi dute, baina beste bitarteko batzuk erabiliz”.

Tamalez, hauxe bilakatu da aspaldi egunkari serio eta profesionala izan zena: giza balio mespretxagarrienak hedatzeko eta haien propaganda egiteko gune.

(1)    http://www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/73574-sistema-de-salud-cubano-la-alargada-sombra-de-la-manipulacion

(2)    http://verne.elpais.com/verne/2016/11/28/articulo/1480354264_352128.html

(3)    http://unesdoc.unesco.org/images/0023/002324/232435s.pdf

(4)    http://es.unesco.org/news/america-latina-y-caribe-solo-cuba-alcanzo-objetivos-globales-educacion-todos-periodo-2000-2015

(5)    http://www.telesurtv.net/news/Cuba-libre-de-desnutricion-infantil-segun-Unicef-20160201-0018.html

(6)    https://old.unicef.es/sites/www.unicef.es/files/Progreso_infancia_2006.pdf

(7)    http://www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/66659-isaben-por-que-cuba-ha-erradicado-la-desnutricion-infantil-severa-el-mundo-nos-desvela-el-secreto

(8)    https://data.unicef.org/topic/nutrition/malnutrition/ (Joint Malnutrition dataset from UNICEF, World Bank and WHO. Acceder archivo excel “Download Data”. Ver “Cuba” y “Survey year”)

(9)    https://www.google.es/search?q=tasa+de+mortalidad+infantil+mas+baja+de+americva&ie=utf-8&oe=utf-8&client=firefox-b&gfe_rd=cr&ei=cEO9WJTqCOeJ8QeOzoaQBA#q=stunting&*

(10)            http://elpais.com/elpais/2017/02/08/opinion/1486579931_862385.html

(11)            http://www.fao.org/3/a-i4030s.pdf

(12)            http://www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/63054-cuba-en-el-informe-de-la-fao-como-un-modelo-fracasadoa-consigue-el-menor-indice-de-subnutricion-de-la-region-caribe-centroamerica

(13)            http://www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/72954-para-justificar-los-privilegios-de-la-emigracion-cubana-la-prensa-se-moja-hasta-los-pies

(14)            http://elpais.com/elpais/2017/02/21/opinion/1487695348_762995.html

(15)            http://www.ned.org/region/latin-america-and-caribbean/cuba-2015/

(16)            http://www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/20517-un-escandalo-silenciado-por-los-medios-el-programa-de-eeuu-para-la-desercion-de-cooperantes-medicos-cubanos

(17)         http://www.cubadebate.cu/noticias/2017/01/31/contingente-henry-reeve-obtiene-premio-de-la-organizacion-mundial-de-salud/#.WMJbZGfavvw

 

TWIITER

Facebook