Kubako Hego-Ipar elkarlana AEBak laguntzeko. Non irakurri duzue?
Noticias de Euskadi-Cuba

José Manzaneda, Cubainformación-en koordinatzailea - Ahotsa: Alaia Juez.- Albiste baten esanahia gertaera interesdun eta berrien kontaketa baldin bada, 170 ikasle estatubatuar mediku profesionalak izatea Kubako bekei esker (lurralde txiroa da Kuba eta ikasle horien herrialdeak duela 60 urte baino gehiago blokeo ekonomikoa abiarazi zuen, gaur egunera arte dirauena), inolako zalantzarik gabe albistea izan behar luke. Baina ez da.

Cooperación Sur-Norte de Cuba para ayudar a EEUU: ¿dónde lo han leído? (+Italiano/Français/Deutsch/English/Português/Euskaraz)

Kubako Medikuntza Eskola Latinoamerikarra (ELAM gazteleraz), non pertsona horiek ikasi zuten, Ban Ki-Moon-en ustez -Nazio Batuetako idazkari ohia-, munduko medikuntza eskolarik garatuena da. Hala eta guztiz ere, ez da munduko fakultate onenen zerrendetan agertzen, Harvardeko unibertsitatea buru da zerrenda hauetan guztietan.

Hego-Ipar elkarlan honi buruzko hedabideek ezarririko isiltasuna gainditzea da Erlijio arteko Antolakuntza Comunitariorako Fundazioaren (IFCO ingeleraz) helburua. “Bakerako artzainak” izenaz ezagunagoak dira eta beka hauek kudeatzen dituzte. Horretarako “Community Doctors” dokumentala gauzatu zuten, ahalik eta pertsona gehieni jakinarazteko nola Kubak hainbat gazte medikuntzan trebatzen dituen. Ikasle hauek ezin zuten AEBetako unibertsitate publikoak balio duen 200.000 dolarrak ordaindu.

Dokumentalak agerian uzten du Kubako osasun sistema merkeagoa eta eraginkorragoa dela AEBetakoa baino, 3,460 bilioi dolar urtean gastatzen ditu, gainerako planeta baino gehiago.

Irlako osasun sistema prebentzioan oinarritzen da. 40 urtez arreta primarioari lehentasuna eman zaio, haur-heriotza %40an murriztuz, AEBetakoa baino baxuagoa da. Gainera, Kubak mila biztanleko mediku-kopuru hirukoitza du.

Berritasuna eta interes sozialarengatik, ELAM trebaturiko 103 herrialdetako 28.500 medikuek biziriko esperientziek (gehienak doan) albisteak, elkarrizketak eta erreportajeak sorrarazi beharko lituzkete. Baina, ez da horrelakorik.

Honen inguruan zerbait argitaratu duten hedabide korporatiboak oso gutxi izan dira eta edizio digitalean egin dute, atal sekundariotan. Esate baterako, “El Pais” egunkariak “Planeta Futuro” sekzioan plazaratu du. Bertan, Kubako ikasleek oso maiz gaixoak artatzen dituztela azaltzen da, AEBetan ez bezala, non heziketa gehiena ikasgelan den. Ikasle atzerritarrentzat bitxia da ere gaixoen etxeetara joatea, estatubatuarrek telebistan soilik ikusten dute hau.

Familiako medikua kontzeptua garrantzitsua da Kubako osasun filosofian. Medikuak egiten dio bisita gaixoari eta ez alderantziz. “Zenbat mediku estatubatuarrek euren pazienteen izena dakiten jakin nahi nuke” zioen Brooklyn-eko ikasle batek.

Ikasleriarentzat esperientzia eraldatzailea da. Medikuntza eskola honetan “partekatzea” eta herriei laguntza eskaintzea sustatzen da. Honen truke, ikasle hauei eskolak eskatzen dien gauza bakarra da: euren herrialdera itzultzean komunitate behartsuenak laguntzea.

Azkeneko xehetasuna: 1998an, Mitch hurakanaren ondoren milaka mediku amerikar hezitzea helburua zelarik, Medikuntza Eskola Latinoamerikarra sortzea proposatu zuen… Fidel Castrok. Orain antzeman duzue zergatik humanismo adibide handi hau ez den albiste?

(1) https://es.wikipedia.org/wiki/Noticia

(2) http://www.cubadebate.cu/noticias/2017/08/02/la-elam-ha-graduado-en-cuba-170-medicos-estadounidenses/#.WYgyS1FLeig

(3) http://www.granma.cu/cuba/2014-01-28/ban-ki-moon-la-elam-es-la-escuela-medica-mas-avanzada-del-mundo

(4) http://nturanking.lis.ntu.edu.tw/DataPage/TOP300.aspx?query=ClinicalMedicine&y=2016

(5) http://www.elperiodico.com/es/internacional/20170724/grupo-pastores-por-la-paz-reafirma-su-compromiso-de-solidaridad-con-cuba-6188045

(6) http://habanafilmfestival.com/filme/community-doctors/

(7) http://www.cubadebate.cu/noticias/2016/07/20/estudiantes-pobres-de-eeuu-se-multiplican-en-programa-medico-cubano-video/#.Waa1mVFLeig

(8) http://www.cubainformacion.tv/index.php/la-columna/213-salim-lamrani/75975-cuba-forma-a-cerca-de-15000-profesionales-de-la-salud-por-ano

(9) http://www.granma.cu/salud/2016-08-11/el-medico-que-quiero-ser-11-08-2016-19-08-09

(10) https://elpais.com/elpais/2017/06/26/planeta_futuro/1498480113_331183.html

(11) https://www.indexmundi.com/g/r.aspx?v=29&l=es

(12) https://www.indexmundi.com/g/r.aspx?t=0&v=2226&l=es

(13) http://ecodiario.eleconomista.es/salud-eAm/noticias/8513605/07/17/La-Escuela-Latinoamericana-de-Medicina-de-Cuba-titula-a-742-medicos-extranjeros.html

(14) https://elpais.com/elpais/2017/06/26/planeta_futuro/1498480113_331183.html

(15) http://www.rebelion.org/noticia.php?id=230314

(16) http://www.granma.cu/salud/2016-08-11/el-medico-que-quiero-ser-11-08-2016-19-08-09

(17) https://www.ecured.cu/Escuela_Latinoamericana_de_Medicina

(18) http://www.resumenlatinoamericano.org/2016/10/13/cuba-dare-to-dream-como-una-escuela-de-medicina-puede-cambiar-el-mundo/

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook