Fidel eta altruismoa, Kubako kanpo-politikaren gako gisa
Noticias de Euskadi-Cuba

José Manzaneda, Cubainformación-en koordinatzailea - Ahotsa: Alaia Juez – Piero Gleijeses-en testu bat oinarri – La Jiribilla.- AEBko Johns Hopkins Unibertsitateko irakasle Piero Gleijesesek, azterketa afrikarretan aditua bera, gogora ekarri zuen Nelson Mandelak espetxetik atera eta handik gutxira bere buruari egiten zion galdera: “Zein beste herrialdek du bere historian Kubak Afrikan erakutsitako altruismo bera?”.

Fidel y el altruismo como clave de la política exterior de Cuba

Galdera bera egin zion bere buruari, bere bizitzako oroitzapenetan, Kubaren etsai handienetako batek, Henry Kissinger Estatuko Idazkari ohiak: “Zergatik bidali zituen Kubak osteak Angolara, Sobietar Batasunari desafio eginda, zeina hasieran kontra agertu zen; apartheidaren Hegoafrikara; eta haren aliatu AEBra?”. Kissingerrek berak erantzun zion bere galderari: Fidel bazelako “agian, garai haietan boterean zegoen buruzagi iraultzailerik egiazkoena”.

Piero Gleijesesek gogoan du Angolako zein Namibiako independentziari laguntzekoeta Hegoafrikako erregimen arrazista borrokatzeko esku-hartze militar kubatarra ikertzen hasi zenean. Aitortu du uste zuela orduan Kubari buruz, herrialdearen eskuzabaltasunari eta altruismoari buruz zuen iritzi positiboa hondatuko zuen zerbait topatuko zuela. Beharbada, arrazoi ekonomikoren bat.

Baina 25 urtez milaka eta milaka dokumentu –gehienak AEBkoak- aztertu ostean, Fidel Castroren miresle porrokatua bihurtu da, haren elkartasunaren eta etikaren miresle sutsua.

Halere, Fidel diktadoretzat jotzen duten hedabideen manipulazio pozoitsuak Kubak Namibian eta Angolan egindako balentria solidarioa ezkutatu beharra du; ezkutatu beharra du 50 mila sendagile eta hezitzaile inguruk, eta ia 300 mila soldaduk, AEBk eta Erresuma Batuak eusten zuten apartheidaren erregimen kriminala borrokatu zutela.

“Munduko inongo beste herrialdek ez ditu bilakatu altruismoa eta elkartasuna bere kanpo-politikaren funtsezko osagai” diosku Piero Gleijesesek. Politika horrek izan zuen, eta oraindik ere badu, Fidelen zigilu berezia.

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook