• Español
  • Euskara
Kubako ekonomia nazioarteko prentsan: kubanologo liberalentzako barruti esklusiboa
Noticias de Euskadi-Cuba

José Manzaneda, Cubainformacion-en koordinatzailea - Ahotsa: Eneko Calle.- “Kubako sistema ekonomiko sozialistak porrot egin du” (1) esaten digute behin eta berriro egunkari nagusiek. Haientzat, gai honen inguruan, iritzi bakar batek balio du: “kubanologo” liberalena, Carmelo Mesa-Lago Pittsburgheko Unibertsitateko irakaslearena, adibidez (2).

Economía cubana en la prensa internacional: coto exclusivo para cubanólogos liberales (+Italiano/Deutsch/Français/English/Português/Euskaraz)

Bien bitartean, beste irakasgai jakin batzuk isilpean gordetzen dituzte; Emily Morrisenak kasu, Garapenerako Banku Interamerikarreko ikertzaile nagusi eta LondonekoCollege Unibertsitateko irakaslearenak (3). Morrisek, “Ustekabeko Kuba” (4) (5) edota “Kubaren norabidea” (6) (7) saiakeretan, Kubak 90eko hamarkadan jasandako krisi ekonomiko sakona ikertu du, Sobietar Batasunarekin edukitako merkataritza-harremana desagertu izanaren zuzeneko ondorioa, hain zuzen, eta alderatu du garai hartan Errusiak berak eta Europako Ekialdeko gainerako herrialdeek, merkatu-erreformak egin zituztenek, jasandakoarekin.

Gogora dezagun bost urtean baino gutxiagoan, 1989 eta 1993 artean, Kubak % 75 murriztu zuela inportazioetan egindako gastua, eta BPGa % 35 baino gehiago gutxitzea lortu zuela. Ondorioz, irtenbide bakarra ezarri zen Kubarako: “aurrez aurreko terapia ekonomika”. Hedabideek zioten “saihestezina” zela “merkatu librera aldatzea”, AEBen blokeoak Europako Ekialdean jada bermatuta zutena eragozten zuelako: Nazioarteko Diru Funtsaren eta Munduko Bankuaren finantzaketa.

Saiakeretan, Morrisek dio Kubak eta bere kide ohiek garai hartan antzeko ibilbide ekonomikoa izan zutela, eta denen joera atzerakorra izan zela. Hala ere, Kuban izandako gizarte-eragina askoz ere leunagoa izan zen. 1990 eta 1993 artean, Uharteko bizi-itxaropena egonkorra izan zen, 74 urtean zegoen; Errusian, aldiz, gizonezkoen batezbestekoa 65etik 62ra jaitsi zen. Ondoren, hamarkadak aurrera egin ahala, Kubako bizi-itxaropena 78 urtekoa bilakatu zen.

Funtsezko aldea izan zen Uharteko Gobernuak, inongo salbuespenik gabe, herritar ororen oinarrizko behar guztiak bermatu zituela. Gizarte-laguntzari eta jakien horniketa arautuari eustea lortu zuen, eta, era berean, zerga-defizita Europako Ekialdean baino askoz azkarrago eta sakonago murriztea. Gako ugarietako bat izan zen Defentsa-arloko gastua % 43 murriztu zuela.

Kubak zeharo baztertu zuen pribatizazio-prozesu masiboa, beraren kide ohiek onartu zutena, eta Estatuak ekonomian zuen rol nagusiari eutsi zion.

Inbertsioak masiboki erakartzeko politikaren aurrean, burujabea izaten jarraitzeko arau zorrotzak izaten segitu zuen. Horrez gain, kapitala erakartzeko sektore estrategikoak hautatu zituen; bereziki, dibisak azkar ekarri ahal zituztenak —turismoa, besteak beste— eta kubatar langileak enpresa-kudeaketa tekniketan trebatzen lagundu zutenak.

Emily Morrisen ikerketek krisiari aurre egiteko orduan funtsezkoak izan zirenelementu ideologikoak ere balioesten dituzte, esaterako, mobilizazio boluntarioa eta kubatarren motibazio aberkoia. Horretan lagundu zuen Fidel Castrok egoerari emandako izaera, “Bakealdiko Denboraldi Berezia”, zeinaren ondorio latzetarako batasuna, batasuna, sakrifizioa eta elkartasuna behar ziren.

Alabaina, Nazioarteko Diru Funtsaren aurrez aurreko terapiaren aurrean, zeina Ekialdean modu bertikal eta betearazlean aplikatu zen, Kuban erreformak gauzatu ziren hainbat eztabaida-prozesu eta herritarrei kontsulta masiboak egin ondoren, eta hori funtsezkoa izan zena erreformen legitimaziorako. 1994. urtean, 45 egunean 80.000 langile-hizketaldi eta 3.400 laborari-biltzar baino gehiago egin ziren (8). Herritarrek atzera bota zituzten Gobernuaren hainbat erreforma-proposamen (soldatari ezarritako zergarena, kasu), eta ez ziren aplikatu. Prozesu osoan, sindikatuak gastuaren edo enplegu publikoaren murrizketa-politikari mugak ezartzeaz arduratu ziren.

Emily Morris akademiko britainiarrak dio, bere kontraesanak ezkutatu barik, Kubak dagoeneko erakutsi duela Estatuak gidatutako eredu batek emaitza hobeak─sozialak, baina baita ekonomikoak ere─ lortzen dituela, merkatu-mekanismoak modu kontrolatuan txertatuta, eta hori mundu osoan “aitortua izan beharko” litzatekeela.

Haatik, haren saiakerak ─aipamen labur bat bada ere─ oraindik argitaratzeke daude “El País”, “Clarín”, “Le Monde” edota “The New York Times” egunkarietan; haientzat “kubanologo” neoliberalen errezetak baino ez dira funtzionalak (9). Horrelakoa da prentsa-askatasuna... enpresa-askatasunaren zerbitzura.

(1)           https://www.nacion.com/opinion/foros/por-que-ha-fracasado-la-economia-cubana/OQEAYQU7XZHS5NJZB4H5ANKGGA/story/

(2)           http://www.abc.es/internacional/20130602/abci-cuba-entrevista-carmelo-mesa-201305282144.html

(3)           http://www.cubadebate.cu/noticias/2014/11/24/emily-morris/#.Wqdu9rjSmCU

(4)           https://newleftreview.org/II/88/emily-morris-unexpected-cuba

(5)           http://www.cubainformacion.tv/index.php/economia/59810-cuba-inesperada-de-la-investigadora-emily-morris-cuba-ha-demostrado-que-la-economia-socialista-es-posible

(6)           https://www.foreignaffairs.com/articles/cuba/2017-01-02/cubas-road-ahead

(7)           https://lapupilainsomne.wordpress.com/2017/01/09/la-habana-se-enfrenta-a-un-desafio-no-a-una-crisis-por-emily-morris/

(8)           http://www.cubainformacion.tv/index.php/economia/64590-cuba-a-25-anos-del-inicio-del-periodo-especial

(9)           https://elpais.com/internacional/2017/05/31/actualidad/1496234078_816335.html

 

TWIITER

Facebook