• Español
  • Euskara
Milaka Mercurio Venezuelaren kontra
Noticias de Euskadi-Cuba

José Manzaneda, Cubainformación-en koordinatzailea - Ahotsa: Eneko Calle.- Aurreko azaroan desklasifikatutako hainbat dokumentutan bildutako frogen arabera, CIAk zuzenean hartu zuen parte Txileko 1973ko iraileko estatu-kolpean (1).

Mil Mercurios contra Venezuela (+Italiano/Português/Deutsch/Français/English/Euskaraz)

Haatik, nazioarteko prentsa nagusiak ez die inongo jaramonik egin; beharbada, gero eta nabarmenago uzten dutelako Venezuelako egungo egoerarekin duen paralelismoa (2).

Albisteak, baina, ez dira berriak. 1975ean, AEBko Senatuak Church Txostenean bildu zituen ordura arte CIAk burututako ekintza guztiak (egiaztatu ahal izan zirenak) (3). Agiriak agerian utzi zuen Agentziak Allenderen politika publikoek kaltetutako konpainia estatubatuarrekin batera lan egin zuela; besteak beste, ITT, PepsiCola edo Chase Manhattan enpresekin (4).

Eskuineko zenbait alderdiren hauteskunde-kanpainak finantzatzeko CIAk emandako diru-kopuruak topa daitezke txostenean. 1964ko hauteskundeetan, esaterako, Eduardo Frei Demokrazia Kristaua alderdiko hautagaiak 3 milioi dolar jaso zituen, eta, diru horren laguntzaz,  irabazle atera zen (5). 1970ekoetan, aldiz, finantzaketa sekretuak ezin izan zuen Salvador Allenderen garaipena saihestu, eta, ondorioz, Etxe Zurian alarma guztiak piztu ziren.

Hurrengo egunetan, hainbat bilera urgente egin ziren, non parte hartu zuten Richard Nixon presidenteak, Henry Kissinger estatu-idazkariak, John Mitchell fiskal nagusiak, Richard HelmsCIArenzuzendariak, Donald KendallPepsiColarenpresidenteak eta Agustin Edwards Txileko “El Mercurio” egunkariaren zuzendariak (6).

1970eko irailaren 15ean, Nixonek jarduteko baimena eman zion CIAri, eta, horrekin batera, gerra zikinean erabiltzeko lehenengo 10 milioi dolarrak onartu zituen. Helburua, presidentearen hitzetan: “Allendek boterea bere gain ez hartzea... edo bere gobernua eroraraztea”(7).

Ezkutuko ekintzetarako organoa, 40. Batzordeazelakoa, Txilen eragiteko programa dibertsifikatuak abiatzen hasi zen. Hala, hiru urtean, 8 milioi bideratu zituen, gutxienez, ondorengo ekintzak egitera: gobernuaren aurkako patronalaren grebak finantzatu, sindikalismoaren hariak mugitu, Allende babesten zuten alderdiak banatzeko azpijokoan aritu eta polizia-karguak eta militarrak ustekabeko kolpe baten beharraz konbentzitu. Hori guztia gutxi balitz bezala, armak eta lehergailuak erosi zituen diru horrekin.

1970eko azaroan, Richard Nixonek adierazi zuen, Segurtasun Nazionalerako Kontseiluan, kezka nagusia zutela “Allende boterean finkatzea” eta “haren irudia munduaren aurrean arrakastatsua izatea”.(10).

Hori dela eta, diru asko inbertitu zuen gerra mediatikoan. CIA berak agenteak ere izan zituen lanean Txileko zenbait hedabidetan (11). “El Mercurio” egunkariak, Pinocheten kolpeari begirako iritzi publikoaren prestaketan funtsezkoa izan zenak, milioi bat eta erdi dolar jaso zituen, gutxienez, Agentziatik (12). Lehenengo partida (700.000 dolar) 1971ko irailean onartu zen; bigarrena (965.000 dolar), berriz, hurrengo urteko apirilean.

Oso bitxia da garai horretan Prentsa Elkarte Interamerikarrak (SIP, gaztelaniazko siglak) nor eta Salvador Allende salatzen zuela prentsa-askatasuna arriskuan jartzen zuelako, egun Kuba eta Venezuelarekin egiten duen bezalaxe (13).

Gerora, "El Mercurio", "Las Últimas Noticias" eta "La Segunda" egunkariek, beste hainbat eta hainbat hedabide pribatuk bezala, sutsuki babestu zuten Augusto Pinocheten diktadura, eta harenkrimenak isilean gorde edo zuritu egin zituzten (14). Halaxebabestu zuten “prentsa-askatasunerako eskubidea” (15).

Jakina denez, horrez gain, Txilek errukigabeko guda ekonomikoa ere pairatu zuen; izan ere, finantza-blokeoa, dibisari eginiko erasoa, kanpotik eragindako inflazioa eta sektore pribatuaren produktu-metaketa jasan zituen (16).

Hainbeste dira, eta hain argiak, garai horretako Txileko eta egungo Venezuelako egoeren arteko antzekotasunak, non aise azal daitekeen zergatik ez dagoen Salvador Allenderen Gobernuaren patuarekingogoratu nahi duen erreferentziazko hedabiderik (17).Ez eta AEBren esku-hartzearen gaineko informazio gehiago argitaratzen duenik ere.

Bien bitartean, NicolásMaduroren Gobernuak nazioarteko aparatu mediatiko osoaren aldibereko eraso gupidagabe eta sistematikoa sufritzen jarraitzen du.

Milaka Mercurio dira... Venezuelaren kontra.

(1)   http://ciperchile.cl/2017/11/09/nuevos-cables-de-la-cia-revelan-dinero-encubierto-para-una-radio-el-mercurio-y-la-dc/

(2)   http://www.granvalparaiso.cl/internacional-2/chile-ayer-venezuela-hoy/

(3)   https://antropologiadelarealidadvirtual.com/2013/05/17/informe-church-accion-encubierta-en-chile-1963-1973/

(4)   https://elpais.com/diario/2001/03/04/domingo/983677588_850215.html

(5)   http://www.rebelion.org/noticia.php?id=4310

(6)   http://www.elmostrador.cl/noticias/pais/2013/10/04/edwards-presiono-a-estados-unidos-por-un-golpe-militar-incluso-antes-de-que-allende-pusiera-un-pie-en-la-moneda/

(7)   https://www.luna.ovh/planeta/tab/es/Golpe_de_Estado_en_Chile_de_1973/3cba28a61920ebe2d1e01ce295d2b5aafd272080

(8)   https://lamjort.wordpress.com/2015/09/14/tal-dia-como-hoy-se-reunia-la-comision-40-para-conspirar-contra-salvador-allende/

(9)   http://www.derechos.org/nizkor/chile/doc/encubierta.html

(10)                       https://www.laizquierdadiario.com/El-golpe-de-Estado-que-derroco-a-Salvador-Allende

(11)                       https://www.hispantv.com/noticias/chile/359267/eeuu-cia-intervencion-golpe-pinochet-allende

(12)                       http://www.rebelion.org/noticia.php?id=167025

(13)                       http://www.rebelion.org/noticia.php?id=94256

(14)                       http://www.elmundo.es/television/2017/04/25/58ff041322601d9a4f8b4593.html

(15)                       https://elpais.com/diario/2011/08/20/internacional/1313791208_850215.html

(16)                       https://www.telesurtv.net/opinion/Hugo-Fazio-Desabastecimiento-en-Chile-fue-producto-de-la-especulacion-20150126-0029.html

(17)                       http://piensachile.com/2017/05/chile-1973-venezuela-2017-las-democracias-las-dictaduras/

 

TWIITER

Facebook