Homofobia 60ko hamarkadan: EBUMak Kuban… eta AEBetan?
Noticias de Euskadi-Cuba

Maiz, hedabideek Kubako EBUM izenekoak ekartzen dizkigute gogora: Iraultzaren homofobiaren adibide garbiak -esaten digute-. Baina zer ziren?

 

Homofobia en los 60: UMAP en Cuba… ¿y en EEUU? (+ Euskaraz)

Ekoizpena Bultzatzeko Unitate Militarrak kanpamentuak ziren, ez kontzentrazio-esparruak, esan ohi duten bezala. Bertan, soldadutza egiteari uko egiten zioten gizonezkoek –Jehovaren testiguak, adibidez– eta “ezgaitzat” jotako gazteek –besteak beste, homosexual asko– nekazari-lanak egiten zituzten.

1965ean sortuak, bi urte eta erdian desagertu ziren. “Aparteko bidegabekeria” izan ziren, aitortu zuen Fidel Castrok berak duela urte batzuk.

Baina azal dezagun orduko testuingurua. AEBetan, Presidentearen Agindu batek homosexualitatea “sexu-perbertsiotzat” jotzen zuen, eta arrazoi nahikoa zen gobernua ikertzen hasteko.

14 estatutako “sodomiaren kontrako legeen” arabera, klinika psikiatrikoetan elektroshocka eman eta lobotomia egin zitekeen; lege horiek 2003an indargabetu ziren.

Hortaz, 60ko hamarraldian homofobia zegoela esatea eta EBUMak besterik ez aipatzea... ez al da faltsifikazio historiko aparta?

Ivana Belén Ruizen eta José Manzanedaren lana Cubainformación TVrako. Ahotsa: Oihana Pascual.

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook