Zer zor dion munduak Julian Assangeri
Noticias de Euskadi-Cuba

"Zer zor dion munduak Julian Assangeri": Euskadi-Cubak eta Cubainformación TV-k "Ene bada... prentsa!" telesaiorako, Tantaka TVn.

Versión en castellano

Zer zor dion munduak Julian Assangeri

Gizateriaren kontrako krimen ugariren berri eman zuenak 6 urte eta erdi daramatza Ekuadorreko enbaxadatik, Londresen, atera barik. Julian Assange kazetari australiarra da, Wikileaksen sortzailea.

Erakunde horrek 700.000 dokumentu argitaratu zituen, zeinak hauxe eman zuten jakitera: AEBek Iraken edo Afganistanen egikarituriko erailketak, ustelkeria eta giza eskubideen kontrako abusuak; espioitza masiboa, gobernu aliatuetan ere; torturak espetxe sekretuetan edo Guantanamoko Itsasontzi Basean; eta diplomazia zikinaz baliaturiko kasu-mota oro.

Horretarako, hainbat hedabide korporatibo garrantzitsuren laguntza izan zuen, “The New York Times” eta “El País” egunkariena, kasu; hila joan eta hila etorri, egundoko negozioa egin zuten argitara eman zituzten eskandaluekin. Baina Wikileaks pagotxa agortu egin zen. Orduan, CIAk Assangeren eta Wikileaksen ospea zikintzeko kanpaina handia abiatu zuen. Eta aipatu hedabideek bizkarra eman zioten kazetariari.

Bat-batean, hura harrapatzeko beharrezko pieza juridikoa agertu zen: emakume suediar batek, bitxia bada ere erakunde anticastristeekin harremana zuenak, ustezko sexu-delituengatik salatu zuen Assange.

2012an, Ekuadorreko gobernuak, Rafael Correa buru, Londresko bere enbaxadan asiloa emanez babestu zuen australiarra. Harrezkero, Erresuma Batuko poliziak estututa dauka, atxilotzeko. Osasun-arreta egokirik, ariketa fisikorik eta aire freskorik gabe, kazetariaren osasunak larriki egin du okerrera.

Berdin da Nazio Batuek, 2016an, aske uzteko exijitu izana, haren legezko eskubideak urratzen ari zirelako. Londresek uko egin zion ebazpena betetzeari.

Erresuma Batuko, Suediako, Australiako eta AEBetako gobernuak elkar hartuta daude kazetaria harrapatzeko. Behin AEBetan, Defentsa Nazionalerako Baimen Legeak Assange epemugarik gabe atxilotzea ahalbidetuko luke. Eta balizko epaiketa militar batek heriotza-zigorra ezar liezaioke.

Mundua zorretan dago Julian Assangerekin: ausardiaz eman zuen estatu-krimen garrantzitsuen berri. Bere kasuak ikara eragin beharko lioke prentsari. Baina ez. Hedabide korporatiboek, australiarrak ezagutzera emandako kontuekin negozio itzela egin zutenek, axolagabekeriaz eta ahanzturaz ordaintzen diote orain. Halere, espero zitekeen besterik nazioarteko prentsa handiaren aldetik?

Gidoia: José Manzaneda. Aurkezpena:Ana Gil. Edizioa: Esther Jávega. Ekoizpena: Euskadi-Cuba eta Cubainformación TV. Off-ahotsa: Joana Etxano Gandariasbeitia.

 

Visita las redes sociales de Cubainformación:

https://www.facebook.com/cubainformacion
https://twitter.com/cubainformacion
https://www.instagram.com/cubainformacion/
https://www.youtube.com/user/CubainformacionTV/videos

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook