Merkatu-zentsura: Dani Mateoren eta Pastora Solerren kasuak - Zentsurabideak
Noticias de Euskadi-Cuba

"Merkatu-zentsura: Dani Mateoren eta Pastora Solerren kasuak": Euskadi-Cubak eta Cubainformación TV-k "Zentsurabideak" telesaiorako, Tantaka TVn.

Versión en castellano

“Zentsurabideak” saioa, Tantaka TBn

Merkatu-zentsura: Dani Mateoren eta Pastora Solerren kasuak

Arte- eta adierazpen-askatasuna agindu judizial batek, administrazio-arauk batek edo erabaki politiko batek murritz dezake. Dena den, zentsura-tresnarik hedatuena beste bat da: merkatua.

Aipa ditzagun Espainiako estatuan berriki gertaturiko kasu bi. “La Sexta” telebista-katean, Dani Mateo umoristaren esketx batek, zeinetan bandera monarkiko batekin zintz egin zuen, nazionalismo espainiar zaharminduena sumindu zuen. Iragarleei boikota egin zezaten presioa eragiteko kanpaina batek lau enpresak “El Intermedio” saioa babesteari uztea lortu zuen.

Diru-sarrera horiek galduta, telebista-kateak bideoa kendu zuen bere plataforma guztietatik, barkamena eskatzeaz batera. Dani Mateo aurkezleak berak ere halaxe egin zuen, bai eta saioaren zuzendari El Gran Wyoming umorista ezagunak ere. Diruak agintzen du.

Azaroan, Pastora Soler abeslari andaluziarrak Kuban LGBTi eskubideen aldeko ekitaldi batean kantatzeko bekatua egin zuen, hala nola Mariela Castro diputatu kubatar eta kontzertuaren zentro antolatzaile CENESEXen zuzendariarekin argazki bat ateratzekoa ere.

Castrismoaren kontrako hedabide eta sare sozialek presioa eragiteko kanpaina bizia abiatu zuten, eta, hala, kantariak bertan behera utzi behar izan zuen aste batzuk geroago Miamin ematekoa zuen kontzertua.

Merkatu garrantzitsu hori galtzeko beldurrak jota, Pastora Solerrek komunikatu bat argitaratu zuen Kubara egindako bisitagatik barkamena eskatzeko. Twitter sarean, gainera, bere burua ezin gehiago umiliatu, eta barkamena eskatu zion Zoé Valdési, Fulgencio Batistaren diktadura aldarrikatzen eta AEBek Kuban inbasio militarra egin dezaten babesten duen muturreko eskuineko idazleari.

Merkatu-zentsuraren bi adibide deigarri baino deigarriagoak dira; zentsura-mota hori, normalean, isilpean egikaritzen da, autozentsuraren bidez.

Gogora dezagun. Hedabide handiak kapital handienak dira –bankuak, eraikuntza-enpresak, enpresa elektrikoak-, eta bere interesen aurkako informazioa eta iritziak oztopatzen ditu. Era berean, enpresa handiek beren proiektuak, jardunbideak edo irudia kaltetuko ez dituzten hedabideei baino ez diete eutsiko –beren publizitateaz–. Prentsa-askatasuna enpresa-askatasunaren mende.

Bide batez, entzun edo irakurri al duzue egunkarietan, irratietan edo telebistetan merkatu-zentsura kasu nabarmen bi hauen gaineko salaketarik?

Gidoia: José Manzaneda. Edizioa: Esther Jávega. Ekoizpena: Euskadi-Cuba eta Cubainformación TV. Off-ahotsa: Eneko Calle.


Visita las redes sociales de Cubainformación:

https://www.facebook.com/cubainformacion
https://twitter.com/cubainformacion
https://www.instagram.com/cubainformacion/
https://www.youtube.com/user/CubainformacionTV/videos

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook