Espainiako prentsa eta altxamendu nazionala… Venezuelan - Tantaka TVko “Berri bitxi” telesaioa
Noticias de Euskadi-Cuba

Venezuelan berrikitan egin den estatu-kolpe saiakera bultzatzeko, propaganda, gezur, zentsura eta hizkera makurra erabili du berriro ere prentsa handiak, eta bereziki Espainiakoak. Pascual Serranoren “perla informatiboak” dira, ikus-entzunezko bertsioan. Produzkioa: Euskadi-Cuba.

Versión en castellano

Tantaka TVko «Berri bitxi» telesaioa

Espainiako prentsa eta altxamendu nazionala… Venezuelan

José Manzanedak eta Esther Jávegak Tantaka TVrako egindako lana. Off-ahotsa: Eneko Calle. Pascual Serranoren ikerketa baten ikus-entzunezko egokitzapena.

Venezuelan berrikitan egin den estatu-kolpe saiakera bultzatzeko, propaganda, gezur, zentsura eta hizkera makurra erabili du berriro ere prentsa handiak, eta bereziki Espainiakoak.

1. Propaganda

«Askatasunak gidatzen du herria» (La Razon) (1); «Venezuelak Maduro diktadorea jaurtitzeko ahalegina egin du» (La Voz de Galicia) (2) edota «Maduroren aurkako herri-matxinadak Venezuelako kaleak piztu ditu» (La Región) (3). Horra hor kolpismo informatiboaren historian sartu diren goiburuetako batzuk.

«Esku-hartze humanitarioa» ala hondamendi humanitarioa?

ABCk eta beste egunkari batzuek «esku-hartze humanitarioa» eskatu dute Venezuelan (4). Edota, beste era batera esanda, Iraken (5), Jugoslavian (6) edo Libian (7) eragin dituzten hondamendi humanitarioen parekoa.

«Marineen esku-hartzerik gabe, edo zuzendaritza chavista bahitu gabe (…) zaila izango da Nicolas Maduroren gobernua eroraraztea», zioen El País egunkariak (8).

2. Gezurra

Estatu-kolpearen egunean esan ziguten oposiziogileek base militar bat zutela kontrolpean (9) eta, benetan, base militarraren parean dagoen errepide bat baino ez zuten hartzea lortu (10). «Indar armatuen babesa» zutela esan zuten (11) eta, benetan, oso soldadu gutxi, eta graduazio apalekoak, altxatu ziren (12). Eta, teleSURek frogatu zuen bezala, gehienak engainatuta iritsi ziren bertara (13).

3. Zentsura

Telebista-kanal handiek zentsuratu egin zituzten Maduro presidentea babesteko asmoz Miraflores Jauregia inguratzen zuten milaka herritarren irudiak (14). Ildo beretik, zentsuratu egin zuten maiatzaren 1eko manifestazio chavista (15). Eta, bien bitartean, oposizioko ehunka kide «jendetza» bihurtu zituzten El País eta beste egunkari batzuek (16).

Ez dago nazioarteko elkartasunik

Mundu osoan egindako elkartasun-ekintzak, estatu-kolpearen aurkakoak, hala nola Bilbon milaka lagun bildu zituen manifestazioa, ez ziren albiste izan (17). Ez zen albiste izan, halaber, Code Pinkeko kideek hilabete batez baino luzaroago Washingtoneko Venezuelaren enbaxadan adierazitako erresistentzia (18).

Errepresioa edo kolpisten muturreko indarkeria?

«Errepresioari» buruzko goiburu ugari egin dira (19), baina ez da inolako goibururik agertu kalean kolpisten alde agertu direnen muturreko indarkeriari buruz (20); balaz zauritutako zortzi militarrei buruz (21); edota isilgailua zeramaten AEBtik etorritako arma semiautomatikoen erabilerari buruz (22).

Zentsura ez den zentsura

Maduroren ustezko «zentsura» behin eta berriro airatzen duten bitartean, ez digute ezertxo ere esan hedabide chavisten (El Correo de Orinoco, El Diario Vea edo ViVe Television) Twitter kontuak ixteari buruz (24).

Gidoia errespetatu ez zuen korrespontsala

Kolpearen egunean, Espainiako Telecinco kateko korrespontsala gidoi kolpista ez jarraitzera ausartu zen. Caracasetik hitz egiten ari zela, ausardia demasa eduki zuen: Venezuelako hauteskundeak demokratikoak zirela eta Maduro ez zela diktadorea esan zuen. Hori zela eta, zuzeneko eztabaida gogorra eduki zuen Madrilen zegoen kanal bereko kazetariarekin (25).

4. Hizkuntza makurra

Hedabideetan, botoen % 67 jaso duen Nicolas Maduroren gobernua (26) «erregimena» da (27). Aitzitik, botoen % 46 jaso duen Donald Trumpena «gobernua» da (28).

Venezuelako armada eta polizia «Maduroren indarrak» dira (29). Alabaina, inbasiorako prest dauden marineei edo AEBko poliziari ez diete «Trumpenak» esaten.

Ez esan kolpeari kolpea

Oposizioak ez du estatu-kolperako deia egin: «militarrak eta herria deitu ditu» (El País) (30). Eta ez da kolpea izan, «altxamendua» (La Vanguardia) (31), «matxinada» (Marka) (32) edo «errebolta» (RTVE) (33) baizik. Hori bai, «altxamendu nazionala» deitu izan baliote, Espainiako herritarrek hobeto ulertuko zuketen. Edo herrialdearen historia apurtxo bat ezagutzen dutenek, behintzat (34).

(1)  http://www.kioskoymas.com/titulares/detalle/la_libertad_guaa_al_pueblo/P/2157337407/20190501

(2)  https://www.pressreader.com/spain/la-voz-de-galicia-deza/20190501/

(3)  https://www.kioskoymas.com/titulares/detalle/la_revuelta_popular_contra_maduro_enciende_las_calles_de_venezuela/P/2157482179/20190501

(4)  https://www.abc.es/opinion/abci-intervencion-humanitaria-legitima-201904302355_noticia.html

(5)  https://elpais.com/diario/2008/03/16/internacional/1205622002_850215.html

(6)  https://mundo.sputniknews.com/europa/201803251077321445-balcanes-bombardeo-otan-guerra-recuerdo/

(7)  https://mundo.sputniknews.com/africa/201712111074658215-guerra-civil-gadafi-crisis-neocolonialismo/

(8)  https://elpais.com/elpais/2019/04/29/opinion/1556552711_451040.html

(9)  https://www.elmundo.es/internacional/2019/04/30/5cc81b1afc6c83eb488b463f.html

(10)       https://www.telesurtv.net/news/fake-news-base-aerea-la-carlota-venezuela-golpe-de-estado-20190501-0001.html

(11)       https://cincodias.elpais.com/cincodias/2019/04/30/economia/1556619280_648641.html

(12)       https://www.eldiario.es/internacional/Leopoldo-Lopez-embajada-Chile-Caracas_0_894161701.html

(13)       https://www.youtube.com/watch?v=5fWWaJ1RkqU

(14)       http://albaciudad.org/2019/04/venezolanos-se-concentran-en-el-palacio-de-miraflores-en-rechazo-al-golpe-de-estado/

(15)       https://videos.telesurtv.net/video/775650/sector-obrero-defiende-con-marcha-al-presidente-nicolas-maduro/

(16)       https://elpais.com/internacional/2019/04/30/actualidad/1556634062_087399.html

(17)       http://www.cubainformacion.tv/index.php/america-latina/81543-solidaridad-vasca-miles-de-personas-gritaron-venezuela-aurreraa-en-las-calles-de-bilbao-fotos

(18)       http://misionverdad.com/entrevistas%20/la-batalla-por-la-embajada-una-campana-contra-la-guerra-en-venezuela

(19)       https://www.elespanol.com/mundo/america/20190507/maduro-recrudece-represion-militares-chavistas-parlamento-opositor/396711209_0.html

(20)       http://www.cubadebate.cu/noticias/2019/04/30/frustran-intento-golpista-promovido-por-oposicion-en-venezuela/#.XNqrAtjtZhE

(21)       https://actualidad.rt.com/actualidad/313549-venezuela-militares-heridos-enfrentamientos

(22)       https://twitter.com/VillegasPoljak/status/1123800343308058633

(23)       https://www.elmundo.es/internacional/2019/05/09/5cd324bd21efa00a7a8b45ee.html

(24)       http://misionverdad.com/entrevistas%20/twitter-y-el-cierre-de-cuentas-chavistas

(25)       https://www.tercerainformacion.es/video/2019/05/02/la-periodista-de-telecinco-esther-yanez-niega-en-directo-que-maduro-sea-un-dictador

(26)       http://albaciudad.org/2019/01/legitimidad-nicolas-maduro-versus-trump-macri-pinera-y-santos/

(27)       https://elpais.com/internacional/2019/05/09/america/1557358148_109255.html

(28)       https://elpais.com/internacional/2019/05/13/estados_unidos/1557769732_954558.html

(29)       https://www.proceso.com.mx/582069/fuerzas-de-maduro-reprimen-protestas-convocadas-por-guaido

(30)       https://elpais.com/internacional/2019/04/30/actualidad/1556617864_403655.html

(31)       https://www.lavanguardia.com/internacional/20190501/461983510099/venezuela-crisis-maduro-levantamiento.html

(32)       https://www.marca.com/tiramillas/actualidad/2019/04/30/5cc82046e5fdea5b4b8b4602.html

(33)       http://www.rtve.es/noticias/20190430/venezuela-golpe-estado-guaido-llama-pueblo-sumarse-operacion-militar-tras-liberar-leopoldo-lopez/1929869.shtml

(34)       https://www.20minutos.es/noticia/3628290/0/claves-levantamiento-militar-venezuela-triunfara-guaido-leopoldo-lopez-liberado/

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook