WhatsApp eta hauteskunde-laborategia - Ene bada... prentsa!
Noticias de Euskadi-Cuba

"WhatsApp eta hauteskunde-laborategia": Euskadi-Cubak eta Cubainformación TV-k "Ene bada... prentsa!" telesaiorako, Tantaka TVn.

Versión en castellano

“Ene bada… prentsa!” saioa Tantaka TBn

WhatsApp eta hauteskunde-laborategia

WhatsApp aplikazioa elementu erabakigarria izan da azken hauteskunde-kanpainetan.Kolonbian, hauteskundeak irabazi eta gaur egun lehendakari den Iván Duquek, herri bat bisitatu aurretik, inkesta bidaltzen zuen aplikazioaren bidez.Ondoren, inkestaren emaitzen arabera egokitzen zuen bere mitina, eta horrela, ospea handitzea lortu zuen.

Brasilgo hauteskundeen ostean, irabazle izan zen Jair Bolsonaro ultraeskuindarraren aldeko taldeen 800 mila mezuren gaineko azterketa egin zuten, eta zabaldutako mezuetatik % 97k gezurra zioela edo errealitatea eraldatzen zuela ikusi zen.Adibidez, ezkerreko hautagaiak «sei urtetik beherakoentzako gay-kit bat» sortuko zuela esan zuten.Edo pedofilia legeztatuko zuela.

Kanpaina politikoetan, WhatsApp bidezko propagandak zuhaitz-funtzionamendua du.Alderdi edo hautagaitza bateko lan-taldeak lehenengo whatsapp-taldea sortzen du.Ehun lagunekoa, esate baterako.Horiek, beste talde batzuk sortzen dituzte euren inguruan, eta talde nagusiak egunero sortzen dituen bideoak, memeak, txioak edo infografiak birbidaltzen dizkie.

Aplikazioak mila milioi erabiltzaile baino gehiago ditu eta pertsonen arteko komunikabide nagusia da gaur egun.Gainera, pertsona nagusi askok erabiltzen duten sare sozial bakarra da, eta jende hori funtsezko sektorea da hauteskundeetan.

Urteak dira Google edota Facebook gure zaletasunei buruzko datuak saltzen ari direla.Publizitate komertzialerako, bai, baina baita politikorako ere.WhatsApp-ek, berriz, aurrez aurreko harremanaren itxura du, interesik eta manipulaziorik gabeko aukera gisa aurkezten du bere burua.

Isilpean gordetzen du jasotzen ditugun mezu askoren atzean pertsuasio-laborategi sofistikatua dagoela.Desinformazio masiboko komunikabide handien kontrola, zentsura eta gezurra nahikoa ez balira bezala.

Gidoia: José Manzaneda. Aurkezpena: Ana Gil. Edizioa: Esther Jávega. Ekoizpena: Euskadi-Cuba eta Cubainformación TV. Off-ahotsa: Irati Armentia.

 

Visita las redes sociales de Cubainformación:

https://www.facebook.com/cubainformacion
https://twitter.com/cubainformacion
https://www.instagram.com/cubainformacion/
https://www.youtube.com/user/CubainformacionTV/videos

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook