Kubako zein literatura da erabilgarria argitaletxe eta hedabideetako Anaia Handiarentzat?
Noticias de Euskadi-Cuba

José Manzaneda, Cubainformación-en koordinatzailea - Ahotsa: Irati Armentia.- Kuba kultura-herrialdea da, eta artista asko eta asko sortzen ditu (1). Uhartean bizi diren musika- (2) edo dantza-arloko(3) profesionalek ospea eta sustapena erdietsi dituzte atzerrian, auzi politikoak alde batera utzita. Literaturaren kasua, baina, bestelakoa da.

 

Beren lanak atzerrian argitaratzea lortu dutenak dira, batik bat, Uharteko gobernuaren eta sistema politikoaren aurkako erasoa beren literatur lanaren ―eta adierazpen publikoen― ardatz bilakatu dutenak.

Bere garaian Zoé Valdés idazleak (4) bezala, egun Iván de la Nuezek (5) edo Vladimir Hernándezek (6) dute lehentasuna argitaletxe handietan; alegia, Kubako Iraultzaren gaitzespena eta satanizazioa beren lanaren oinarri tematikoan jarri duten egileek. Gainera, haien liburuek zabalkunde handia dute, erreferentziazko egunkari nagusietako elkarrizketei (7) (8) eta aipamenei esker ―horietako asko argitaletxe-taldeenak eurenak dira―. Ildo beretik, Rafael Rojasek, antzeko jarrerak erakusten dituenak, aldizkako zutabe bat du egunkari garrantzitsu batzuetan ―El Paísen, kasu (9)―, eta Amir Vallek saio bat zuzentzen du Deutsche Welle Alemaniako telebista publikoan (10).

Egile horiek guztiek hedabide korporatiboen laguntza ez ezik, “progresistatzat” jotzen den prentsa digital berriarena ere badute ―eldiario.es egunkariarena, esaterako―. Hala, prentsa hori sustapen-gunea ere bada Uharteko Gobernuaren gaitzespen sistematikoa beren literatura-sormenaren erdigunean kokatzen duten nobelagileentzat. Carlos Manuel Álvarez (11) edo Wendy Guerra (12) ditugu horren adibide.

Beste herrialde batzuetako kazetariek Kubari buruz idazten dituzten liburuekin beste horrenbeste gertatzen da: Uhartea desegituratze-prozesuan murgilduta eta Iraultza bukatutako prozesu gisa deskribatzen dituztenak dira argitaletxe handien ateak irekita dituztenak eta zabalkunde mediatikoa lortzen dutenak (13). Kazetari-multzo horren liburuen artean, Gabriela Esquivada argentinarrarenak (14), Patricio Fernández txiletarrarenak (15) edo Vicente Botín espainiarrarenak (16) aipa daitezke. Alta, kontrako ideiak biltzen dituzten liburuak argitaratze-, banaketa- edo ordezko hedapen-zirkuitu marjinaletara mugatuta gelditzen dira (17), eta ez dute ez elkarrizketarik ez artikulurik ez aipamenik jasotzen.

Kubako ehunka idazlek ―hala Uhartean nola atzerrian bizi direnak― nazioarteko argitaletxeen eta hedabideen zentsura hori pairatzen dute; haien bekatua da politika egin beharrean literatura sortzea (18). Munduko beste edozein herrialdetan bezala, Uhartean idazten diren eleberri gehienek istorioak kontatzen dituzte; hots, irakurketa politikorik gabeko literatura izan ohi da, nahiz eta horrek ez duen galarazten herrialde jakin horretako gizartearen erretratu gordina egitea eta garaian garaiko arazoak islatzea (19).

Heriotza-oharretan, adibidez, prentsaren kutsu ideologikoa suma daiteke. Iaz, Daniel Chavarría zendu zen (20), eleberri beltza jorratzen zuen idazlea. Uruguain jaio arren, Kuban bizi izan zen, eta bere burua kubatar idazle gisara aurkezten zuen beti. Hil zenean, oso aipamen gutxi irakurtzeko aukera izan genuen, denak ere bere lanen gainekoak eta bere militantzia komunistari buruzko erreferentziarik gabeak (21). Miguel Mejides narratzaile kubatarra zendu zenean, gauza bera: prentsaren iritziz ―besteak beste, Espainiakoa―, Mejidesek Uharteko kultura-politikan edo Kubako Idazleen eta Artisten Batasunean izandako inplikazioa ez zen azpimarratzeko moduko ezer izan (23). Aitzitik, Rafael Alcides olerkaria hil zenean, gehienbat irakurri genituen, bere lanaz harago, Kubako Gobernuarekin izandako talkei buruzkoak, bai eta “idazle disidente” gisa nabarmendu zela ere (24) (25).

Kuba kultura-, arte- eta literatura-herrialdea da. Alabaina, argitaletxe eta hedabideetako Anaia Handiak noren lana argitaratu eta hedatuko duen zaintzen era erabakitzen du, eta tematuta dago Uhartean argitaletxe eta hedabide horien ideologiarako eta interesetarako erabilgarri direnenak baino ez aukeratzen (26).

(1)  https://www.lavanguardia.com/vida/20180125/44276087540/la-exposicion-cuba-iluminada-muestra-en-madrid-rostros-de-la-cultura-cubana.html

(2)  https://www.pagina12.com.ar/140486-entre-ambos-hay-una-quimica-muy-linda

(3)  http://www.radiocubana.cu/noticias-de-la-radio-cubana/68-noticias-nacionales/23740-presentan-libro-fotografico-sobre-bailarina-cubana-viengsay-valdes

(4)  https://www.europapress.es/andalucia/sevilla-00357/noticia-zoe-valdes-recupera-personaje-yocandra-narrar-exilio-cubano-paris-todo-cotidiano-20100927153540.html

(5)  https://www.casadellibro.com/libros-ebooks/ivan-de-la-nuez/32365

(6)  http://www.rtve.es/alacarta/audios/america-hoy/america-hoy-vladimir-hernandez-presenta-habana-skyline-2-parte-su-trilogia-sobre-cuba-23-05-18/4611779/

(7)  https://www.abc.es/internacional/20131126/abci-cuba-entrevista-escritor-activista-201311251710.html

(8)  https://www.elcultural.com/noticias/letras/Carlos-Manuel-Alvarez-Mi-novela-es-vertical-hacia-abajo-como-una-caida/12646

(9)  https://elpais.com/autor/rafael_rojas/a

(10)       http://amirvalle.com/es/entrevista/alemania-con-acento-amir-valle-escritor-cubano/

(11)       https://www.eldiario.es/internacional/Donald-Trump-perfectamente-dogmaticas-Cuba_0_821718034.html

(12)       https://www.eldiario.es/cultura/entrevistas/Wendy-Guerra-Cuba-conocemos-revolucion_0_515148602.html

(13)       https://www.lanacion.com.py/espectaculo/2018/06/12/autor-cubano-presentara-su-libro-la-vida-es-un-monologo/

(14)       https://www.clarin.com/cultura/cuba-sabor-sinsabores-isla-despues-castro_0_rJIlTpJVX.html

(15)       https://www.latercera.com/tendencias/noticia/la-cuba-personal-patricio-fernandez/225836/

(16)       https://www.elnuevoherald.com/ultimas-noticias/article2005737.html

(17)       https://www.catarata.org/libro/opcion-cero_70784/

(18)       http://www.cubaliteraria.com/

(19)       http://www.lajiribilla.cu/

(20)       https://elpais.com/cultura/2018/04/09/actualidad/1523299283_550939.html

(21)       http://www.cubadebate.cu/opinion/2016/12/02/nunca-habra-cuba-sin-fidel-como-tampoco-hay-cuba-sin-marti/

(22)       http://www.abc.es/cultura/abci-muere-habana-reconocido-escritor-cubano-miguel-mejides-201806140358_noticia.html

(23)       http://www.granma.cu/cultura/2018-06-13/fallecio-el-escritor-miguel-mejides-13-06-2018-21-06-05

(24)       https://www.elnuevoherald.com/noticias/mundo/america-latina/cuba-es/article213513114.html

(25)       https://www.abc.es/cultura/libros/abci-muere-poeta-cubano-rafael-alcides-201806201722_noticia.html

(26)       https://www.notimerica.com/cultura/noticia-10-libros-entender-cuba-actual-20150104095934.html

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook