Itzalaldiak, blokeoak eta enperadore demokratikoak - Tantaka TVko “Berri bitxi” telesaioa
Noticias de Euskadi-Cuba

La Vanguardia egunkariari esker jaso dugu Thailandiako errege berria koroatzeko ekitaldiak utzitako «gertaera bitxien» berri. Adibidez, «haren mendekoak (…) belauniko herrestan» ibili omen direla, erregeari «begirunea adierazteko». Dena normal-normala eta demokratiko-demokratikoa. Ez da gertatzen Kuban bezala, ustez hain diktatoriala den «erregimen» horrek 130 mila batzar antolatu baitzituen herrialde osoan Konstituzioaz aritzeko. Produzkioa: Euskadi-Cuba.

Versión en castellano

Tantaka TVko «Berri bitxi» saioa

Itzalaldiak, blokeoak eta enperadore demokratikoak

José Manzanedak eta Esther Jávegak Tantaka TVrako egindako lana. Pascual Serranoren ikerketa baten ikus-entzunezko egokitzapena (1).

Enperadore demokratikoak

La Vanguardia egunkariari esker jaso dugu Thailandiako errege berria koroatzeko ekitaldiak utzitako «gertaera bitxien» berri. Adibidez, «haren mendekoak (…) belauniko herrestan» ibili omen direla, erregeari «begirunea adierazteko» (2). Japoniako errege berriari buruz ere hitz egin digu egunkariak. «Konstituzioak agintzen duen bezala, herriaren zoriontasunaren alde lan egin» nahi omen du (3). Dena normal-normala eta demokratiko-demokratikoa. Ez da gertatzen Kuban bezala, ustez hain diktatoriala den «erregimen» (4) horrek 130 mila batzar antolatu baitzituen herrialde osoan Konstituzioaz aritzeko (5).

Izan ez zen ezkontza chavista

«Monarkia demokratikoen» arrandia eta handikeria ondo gastatutako dirua da. Ez da berdina Venezuelan, ordea, hango berri ematean irakurri dugunez, «Batzar Nazional Konstituziogilearen lehendakariaren alabak» 16 milioi euro gastatu baititu  «luxuzko ezkontza» egiteko (6). Gerora frogatu da den-dena gezurra zela eta ezkongaia beste emakume bat zela. Alabaina… nori axola dio horrek (7)? Izan ere, ez dugu chavismoaren aurkako fake news horren gezurtapenik ikusi.

Lan-ikuskariak, zertarako?

Enpresarien interesak su eta gar defendatzen dituen egunkarietako batek, ABCk, esan duenez, Jerezeko Feriara bidalitako «lan-ikuskariek giroa “asaldatzea” eragin dute (8). Ez ote da kontrakoa izango? Ez ote da Andaluzian asaldagarria beste kontu bat, alegia, langileen gain-esplotazioa eta ostalaritza-sektoreko ordutegiak sistematikoki urratzea?

Orain Mexikon kazetariak hiltzen dituzte?

Duela urte batzuetatik hona, munduan kazetari gehien hiltzen dituzten herrialdea da Mexiko, eta % 90eko zigorgabetasuna dago, gainera (9). Gai horri buruz argitaratutako albisteetan, ordea, oso gutxitan irakurri dugu herrialdeko lehendakariaren izena… (10) orain arte, lehendakari ezkertiarra etorri arte (11) (12). Zergatik ote da?

Israel, herrialde moderno eta tolerante hori

Tel Aviven egin den Eurovision lehiaketa erabili du Israelek estatu moderno eta tolerante baten itxura erakusteko (13). Zenbait hedabideren laguntza jaso du horretarako, eta Espainiako Telebista publikoarena besteak beste. Izan ere, haren Twitterren irakurri dugu Jerusalemen «kulturak eta erlijioak elkarrekin bizi direla» (14). Elkarbizitza: kontzeptu hori ez da ondo-ondo uztartzen Eurovision antolatu duen estatuak herritar palestinarren aurka egiten dituen bonbardaketa, hilketa, kolonizazio eta kanporatze masiboekin (15).

Youtube: zein telebistaren jabetza?

teleSUR (16) eta Russia Today (17) telebista-kateen bideoetan, «herri erakundeek» ordaindutako kateak direla argitzen du Youtubek. Alabaina, ez dugu ohartarazpen bera irakurtzen TVE (18) edo Euronews (19) kateen kanaletan. Ez dugu irakurri, halaber, Telecinco Berlusconi familiarena denik, edo Fox katea Ruper Murdochena denik. Ez litzateke ideia txarra izango kateen jabeen izena agertzea. Baina kate guztiena.

Itzalaldiak eta itzalaldiak

Martxoan itzalaldi masiboak egon ziren Venezuelan. «El País» egunkariaren ustez, «krisi politiko larriaren eta kudeaketaren» ondorioz eta herrialde horretako «utzikeriaren» eta «ustelkeriaren» ondorioz etorri ziren (20). Alabaina, ekainean «Argentina eta Uruguai argirik gabe utzi» dituen itzalaldia «interkonexio-sistemaren huts baten ondorioz etorri da» (23). Ez dago errudunik.

Kubako blokeoaren «ipuina»

Donald Trumpek debekatu egin ditu dagoeneko mugatuta zeuden Kubarako ikasbidaiak. Itsas bidaiak ere debekatu ditu, eta 800.000 erreserbari eragin die erabakiak (24). Enpresek eta bankuek isunak jasotzen dituzte uhartean eragiketaren bat egiteagatik. Azkena: «Expedia» onlineko bidaia-agentziak 325.000 dolarreko isuna ordaindu beharko du (25). Hems-Burton Legea zorrotz ezarrita, mundu osoko konpainiak auzitegitara eramango dituzte Kuban inbertitzen badute (26). Miamin debekatu egingo dute uharteko artistekin edozein kultura-truke egitea, eta beto ofiziala ezarriko zaie (27). Alabaina: Kubari egindako ustezko blokeoa Kubako gobernuaren ipuina da, beraren hutsegiteak justifikatzeko (28). Argi eta garbi, ezta?

(1)    https://www.eldiario.es/zonacritica/Perlas-informativas-mes-mayo_6_905769418.html

(2)  https://www.lavanguardia.com/internacional/20190501/461984678657/naruhito-emperador-japon.html

(3)  https://www.lavanguardia.com/libros/20190508/462107749306/wendy-guerra-cuba-machismo-revolucion-novela-mercenario.html

(4)  https://www.jornada.com.mx/ultimas/2019/02/25/cubanos-aprueban-en-un-referendum-nueva-constitucion-7092.html

(5)  https://www.lavanguardia.com/internacional/20190609/462756488922/boda-daniela-cabello-cantante-omar-acedo-venezuela-diosdado-cabello.html

(6)  https://www.diarioregistrado.com/internacionales/una-boda-que-no-fue-en-venezuela--nuevo-caso-de--fake-news--mundial_a5cfeb7032f61c103a1bd46d1

(7)  https://www.abc.es/economia/abci-alarma-feria-jerez-ejercito-inspectores-pide-horarios-trabajo-201905141437_noticia.html

(8)  https://unesdoc.unesco.org/ark:/48223/pf0000265828

(9)  https://www.unotv.com/noticias/portal/nacional/detalle/2018-supera-asesinatos-a-periodistas-en-mexico-en-2017-566790/

(10)       https://www.infobae.com/america/mexico/2019/03/25/asesinan-a-omar-camacho-en-sinaloa-el-septimo-periodista-en-la-administracion-de-lopez-obrador/

(11)       https://www.lavanguardia.com/deportes/otros-deportes/20190325/461229984815/periodista-deportivo-mexico-asesinado-omar-ivan-camacho.html

(12)       https://www.youtube.com/watch?v=t_L5Yn3FJ78

(13)       https://twitter.com/eurovision_tve/status/1128586172228411392

(14)       https://palestinalibre.org/articulo.php?a=71350

(15)       https://www.youtube.com/watch?v=ZfXjbobHqAg

(16)       https://www.youtube.com/watch?v=ER9sIUcPuGk

(17)       https://www.youtube.com/watch?v=yNsTfPNfSN4

(18)       https://www.youtube.com/watch?v=g-czYLTAoMs

(19)       https://elpais.com/internacional/2019/03/08/america/1552071875_602663.html

(20)       https://elpais.com/internacional/2019/03/08/america/1552062688_179571.html

(21)       http://misionverdad.com/investigaciones/reconstruyendo-la-historia-del-sabotaje-electrico-en-venezuela-informe-especial

(22)       https://elpais.com/internacional/2019/06/16/actualidad/1560684668_300030.html

(23)       https://www.viveusa.mx/destinos/la-prohibicion-de-cruceros-cuba-afecta-casi-800-mil-reservas

(24)       https://www.elmundo.es/internacional/cuba.html

(25)       https://www.ultimahora.es/noticias/local/2019/05/21/1081767/nueva-demanda-contra-melia-por-hotel-cuba-por-ley-helms-burton.html

(26)       https://www.elnuevoherald.com/noticias/sur-de-la-florida/article231529813.html

(27)       https://es.panampost.com/mamela-fiallo/2018/11/01/embargo-cuba-mito/?cn-reloaded=1

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook