Kuba ito, eta biktima kaltegile bihurtu
Noticias de Euskadi-Cuba

Cubainformación TV - Ahotsa: Eneko Calle.- Etxe Zuria Kuba ekonomikoki itotzearen aldeko apustua egiten ari da. Helms–Burton Legea osorik aplikatuta, Uhartean ezein inbertsio atzerritar egin dadin eragotzi nahi du.

Emigrazio kubatarrak AEBetatik bidal ditzakeen diru-bidalketetanmurriztapen gehiago ezarri ditu, bai eta estatubatuarrek Kubara bidaiatzeko aukera berez murritzetan ere; hala, Uharteko turismoagatiko diru-sarrerak nabarmen urritzen ari dira.

Zehapen handiak ezarri zaizkie petrolioa Venezuelatik Kubara garraiatzen zuten ontzi-enpresei, Uhartearen itomen energetikoa eragiteko.

Aurretik, Etxe Zuriak kolpe gogorra eman zien Kubako nazioarteko akordio medikoei, osasun publikoaren sistema kubatarra finantzatzen laguntzen dutenei, hain zuzen. Jair Bolsonarok Brasil-Kuba akordioa bertan behera uztea lortu zuen; ondorioz, faveletan eta Amazoniako komunitateetan dagoeneko ez dituzte jasotzen kubatarren zerbitzu medikoak.

Venezuelako oposizioak, bestetik, behin eta berriz errepikatu du Venezuelako sektore pobreenak artatzen dituzten osasun kubatarreko 20.000 kooperanteak kanporatuko dituela, gobernura iritsiz gero.

Kuba berriz ari da pairatzen jazarpen eta itomen ekonomiko larri baino larriagoa. Bitartean, nazioarteko prentsa garrantzia kentzen ari zaio; are gehiago, biktima kaltegile bihurtzen dihardu.

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook