
Cubainformación TV – Ahotsa: Eneko Calle - “El ciudadano"-ko testu batean oinarrituta”.- Barack Obamaren gobernuaren azken urteetan, biriketako minbizi aurreratua zuten pazienteak beldurrik gabe joaten ziren AEBetatik Kubara.
Horretarako moduetako bat "people to people" izeneko bidaiak (edo bidaia hezigarriak) ziren, Obamak baimendu zituen hamabi kategorietako bat. Gainera, banaka egin zezaketen.
Zein nahi zuten pertsona horiek? "La Pradera" Nazioarteko Osasun Zentroan artatuak izan, CIMAvax eta Vaxira txerto kubatarrekin, biak ere Habanako Immunologia Molekular Zentroak sortuak, zeinak moteldu egiten duten gaixotasunaren aurrerapena.
Hain zuzen ere, Kubako aipatu zentroak eta New Yorkeko Roswell Park izenekoak enpresa misto bat sortu zuten, iaz, minbiziaren ikerkuntzarako. Horixe da Etxe Zuriak Kuban inbertitzeko onartu dituen baimen bakanetako bat.
Alabaina, aurtengo ekainean, Donald Trumpek erabaki zuen "people to people" bidaiak eta itsas bidaiak bertan behera uztea, alegia, Kuban modu legearen barruan sartzeko zeuden moduetako bi.
Orain, pazienteek Uhartera legez kanpo bidaiatzeko arriskua dute; adibidez, Mexiko zeharkaturik.
Horrela urratzen ditu Etxe Zuriak, askatasunaren izenean, AEBetako bertako herritarren giza eskubideak: joan-etorri askerako eskubidea, osasun-eskubidea eta, azkenik, bizitzarako eskubidea bera.
Nazioarteko hedabideek, bestetik, informazio-eskubidea bortxatzen dute, isilean gordez halako aberrazio politiko, moral... eta humanoa. |