
Nicolás Maduroren gobernuari laguntza humanitarioa zeramaten kamioiak erre izanaz akusatu eta zazpi hilabete geroago, El País egunkariak informazio okerra zela aitortu du: oposizioak erre zituela. Produzkioa: Euskadi-Cuba. Pascual Serranoren ikerketa baten ikus–entzunezko egokitzapena.
Versión en castellano
Tantaka TVko «Berri bitxi» saioa
Banku-kazetaritza, legionarioak ezkondu aurreko festan eta beste berri bitxi batzuk
José Manzanedak eta Esther Jávegak Tantaka TVrako egindako lana – Pascual Serranoren ikerketa baten ikus–entzunezko egokitzapena (1)
Fakturatzen duten herri aberatsak
«Gehien fakturatzen duten udalerriei» buruzko albisteak irakurri ditugu (2). Edo «Espainiako herririk aberatsenei» buruzkoak (3). ABC egunkariaren titular batek ezin hobeto azaltzen du: «Avinyonet del Penedès Espainiako bigarren herririk aberatsena bihurtu duen pertsona» (4). Izan ere, Danone enpresaren sortzailea herri horretara bizitzera joan da, eta, haren aberastasunari esker, udalerriko batez besteko errenta izugarri handitu da. Hau da, herriko gainerako biztanleak ere aberatsak eta zoriontsuak dira. Baietz?
Bankuak: zein hobe higiezinen burbuilaren berri emateko?
El País egunkariak Espainiako alokairuari buruzko erreportaje luze bat argitaratu du, eta zeinek babestu du? Banco de Sabadell-ek! (5). Noski. Zein bankuak baino egokiago higiezinen burbuilari buruzko informazioa emateko, inpartzialtasun osoz?
Militarrak arma eta guzti? Separatisten paranoia
Argazki batzuetan, espainiar militar batzuk Kataluniako supermerkatu batean eta taberna bateko terrazan ageri dira, subfusilak dituztela (6). Sare sozialetan salaketak eragin zituzten argazki horiek (7). Maniobra batzuetatik zetozen legionarioak ziren. Baina El Mundo egunkariko Iritzi Ataleko zuzendariak ateraldi galanta izan zuen: ezkondu aurreko festa bat zela asmatu zuen Twitterren (8). Jakina, Kataluniako separatismoak manipulatutako festa bat.
Demokraziaren aldekoak ala estatubatuarren aldekoak?
Prentsa korporatiboaren arabera, Hong Kongen manifestatzen direnak «demokraziaren aldekoak» dira (9). Eta zergatik ez «estatubatuarren aldekoak», AEBren banderak eramaten dituztela kontuan hartuta (10)? Eta, britainiar metropoli zaharraren banderak ere erakusten dituztenez, ez dira «kolonialisten aldekoak» (11)? Baina ez, jendea nahastu egiten da eta. Hobe da «demokraziaren aldekoak» direla esatea.
Chernobyl telesaila ikusten duzun bitartean
Hau irakurri dugu: «Japoniak Fukushimako zentraleko ur erradioaktiboa itsasora isurtzea proposatzen du» (12). Garrantzirik gabeko gauzak, HBOren Chernobyl telesaila ikusten dugun bitartean munduan gertatzen direnak (13).
Kuba eta Haiti: zer energia-krisiren berri emango digute?
AEBk ontzi-enpresei ezarritako zigorren ondorioz, energia-gabezia handia dago Kuban, eta ia egunero iristen zaizkigu horri buruzko albisteak (14). Hala ere, Haitiko energia-krisiari buruz oso albiste gutxi jasotzen dugu; elektrizitatea egunean 20 orduz etenda izateaz gain, gosea eta protesta ugari daude. Gainera, bi herrialde horietako krisiek jatorri bera dute. Izan ere, AEBk Venezuelari ezarritako blokeoa dela eta, ezin da Petrocaribe akordioa aplikatu, eta, hortaz, Haitik ezin du lehen bezala petrolio merkea lortu (16).
Venezuelari buruzko gezurra, zazpi hilabete ondoren aitortua
Nicolás Maduroren gobernuari laguntza humanitarioa zeramaten kamioiak erre izanaz akusatu eta zazpi hilabete geroago, El País egunkariak informazio okerra zela aitortu du: oposizioak erre zituela (17). Otsailaren 24an, hiru orrialde erabili zituen gertaera haren berri emateko. Eta, editorial batean, hau adierazi zuen: «(Venezuelako) erregimenak bere aurpegirik zitalena jarri du agerian, botikaz eta elikagaiz betetako kamioiak erretzean» (18). El País egunkariak aitortu du albistea argitaratu eta bi astera jakin zuela oker zegoela, The New York Times egunkariak argitaratutako ikerketa bati esker (19). Baina, hain berandu aitortu izana zuritze aldera, bere kazetariak Venezuelari buruzko beste albiste garrantzitsu batzuetan murgilduta zeudela argudiatu du. Eta, ohikoa denez, ez zuten denborarik… egia kontatzeko.
Ekoizlea: Euskadi-Kuba / Cubainformación TV. Off-ahotsa: Eneko Calle.
(1) https://www.eldiario.es/zonacritica/Perlas-informativas-mes-septiembre_6_948815132.html
(2) https://www.elmundo.es/economia/empresas/2019/09/03/5d6d09bc21efa0d5078b4654.html
(3) https://elpais.com/economia/2019/10/01/actualidad/1569937297_800246.html
(4) https://www.abc.es/economia/abci-persona-hecho-avinyonet-penedes-segunda-poblacion-mas-rica-espana-201910030307_noticia.html
(5) https://elpais.com/economia/2019/08/29/actualidad/1567067322_586571.html
(6) https://elpais.com/politica/2019/10/01/actualidad/1569951251_330638.html
(7) https://www.antena3.com/noticias/virales/fotografia-legionarios-tomando-cervezas-sus-armas-revoluciona-redes_201909295d90f09a0cf28bc649796626.html
(8) https://twitter.com/FonsiLoaiza/status/1178381192867012609/photo/1
(9) https://www.lavanguardia.com/internacional/20190904/47180638479/hong-kong-carrie-lam-retirada-ley-extradicion.html
(10) https://www.elmundo.es/internacional/2019/09/08/5d75321921efa08e408b4675.html
(11) http://www.rtve.es/noticias/20190915/centenares-hongkoneses-piden-reino-unido-apoye-lucha-democratica/1979264.shtml
(12) https://www.lavanguardia.com/internacional/20190910/47285813686/japon-plantea-verter-agua-radiactiva-fukushima-mar.html
(13) https://www.cuartopoder.es/ideas/2019/08/28/hbo-y-los-comunistas-rusos-pascual-serrano/
(14) https://www.abc.es/internacional/abci-colas-interminables-para-conseguir-combustible-cuba-tras-restricciones-gobierno-201909141227_video.html
(15) https://www.efe.com/efe/america/economia/escasez-de-gasolina-vuelve-a-afectar-haiti-en-plena-crisis-economica/20000011-3943425
(16) http://misionverdad.com/traducciones/como-eeuu-estrangula-haiti-mientras-intenta-dar-un-golpe-en-venezuela
(17) https://elpais.com/elpais/2019/09/27/opinion/1569613669_953342.html
(18) https://elpais.com/elpais/2019/02/24/opinion/1551023025_925944.html
(19) https://www.nytimes.com/es/2019/03/10/venezuela-ayuda-incendiada/ |