Purplewashinga eta larrialdi feminista - Ene bada... prentsa!
Noticias de Euskadi-Cuba

"Purplewashinga eta larrialdi feminista": Euskadi-Cubak eta Cubainformación TV-k "Ene bada... prentsa!" telesaiorako, Tantaka TVn.

Versión en castellano

“Ene bada… prentsa!” saioa Tantaka TBn

Purplewashinga eta larrialdi feminista

“Genero-indarkeriak bi biktima eragin ditu”, “Bero-boladek generoagatiko krimenak ugaritzea dakarte”: ohikoak diren horrelako titularrekin, erailketa matxistak “egilerik ez duten” krimen bihurtzen dira. Eta ez, inola ere ez: bortxatu eta erailtzen dutenak gizonak dira, mespretxatzen gaituen sistema patriarkalaren legitimazioa eta babesa dutenak.

Sistema horrek errudun bihurtzen du biktima, adibidez: “Emakume bat hil da, Interneten ezagutu zuen gizonak erailda”, “Jazarpena jasan zuen emakumea mozkorturik zegoen…”. Emakumeak errudun dira, kaleetan edo sare sozialetan askatasunez bizi nahi dutelako.Errudunak “euren burua ez babesteagatik”, garaiz “ez salatzeagatik”, kontrol sozialaren “jarrera egokiak” ez betetzeagatik.

Komunikabideen eskutik desitxuratuta azaltzen da erasotzaileen matxismoa.Erotutako gizonak direla esaten digute: munstro arraroak, basapiztiak, psikopatak… Eta kasuak banaka aurkezten dizkigute. Azterketarik egin gabe, indarkeria matxisten (hau da,patriarkatuaren seme osasuntsuen indarkeriaren) egiturazko kausei helduko dieten adituen iritzirik gabe.

Komunikabide handiek etekina ateratzen diote morboari, sentsazionalismoari, indarkeriaren ikuskizunari, ankerkeriaren erakusketari.Egunero bizi ditugun indarkerien etekina da.

Eta, purplewashingaren estrategiaren bidez, diskurtso “feminista” egiten dutela sinestarazten digute.

Luzea izango da eskema tradizionalak gaindituko dituen kazetaritzaren aldeko borroka; izan ere, oso errotuta daude ikusezin, barregarri edo gauza bihurtutako emakumeen eskema horiek.Informazio argia eskainiko duen kazetaritzaren aldeko borroka da: emakumeak ez baikara hiltzen, erail egiten gaituzte.Ez gaituzte drogatzen “harreman sexualak” izateko, gu bortxatzeko baizik.

Gaur egun larrialdi feministan gauden milioika emakumeren borroka benetan aintzat hartuko duten komunikabideak exijitzen ditugu.

Gidoia: José Manzaneda. Aurkezpena: Ana Gil. Edizioa: Esther Jávega. Ekoizpena: Euskadi-Cuba eta Cubainformación TV. Off-ahotsa: Alazne Paskua.

 

Visita las redes sociales de Cubainformación:

https://www.facebook.com/cubainformacion
https://twitter.com/cubainformacion
https://www.instagram.com/cubainformacion/
https://www.youtube.com/user/CubainformacionTV/videos

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook